Inoiz jasan duen katastrofe natural okerrena bizi du Pakistanek

Nazioarteko erakundearen Laguntza Humanitariorako Taldeak adierazi duenez, 2004ko tsunamia ala urtarrilako Haitiko lurrikarek baino eragin okerragoa izan dute azken uholdeek Pakistanen.

Eta hondamena amaitu ez dela dirudi. Urak bizi-bizi jarraitzen du ibai zabaletatik herrialdearen hegoaldeko Sindh lurralderantz. Martin Mogwanja Laguntza Humanitariorako Taldeko koordinatzaileak egoerarekiko kezka agertu du, uholdeek ez baitiote zabaltzeari utzi eta gainera, euria hasi du berriz ere beren onera itzultzen ari ziren iparraldeko guneetan. NBEren esanetan, uholdeek herrialdearen %15a utzi dute hondoraturik.

Nazioarteko Erakundeak berak herrialdera bidali duen Jean-Maurice Ripertek larrialdi faserako soilik ehundaka milioi dolar behar zirela iragarri ostean, harritzekoa da NBEk jaso dituen 100 milioi dolarretatik oraindik herena besterik ez bidali izana.

Analisten iritziz, NBE eta AEBk talka egin dute nazioarteko komunitatearen iritziarekin, azken hauek zalantzan jarri baitute Pakistanek jasotako laguntzarekin eginiko kudeaketa eta mesfidati agertu dira atzo arte Pakistanera itzuli ez zen Asif Alí presidentearekiko.

MzA4OA==

Irudia | Uholdeak Pakistanen | AFP | LGPL
pakistan, Uholdeak
Irati Elizalde

kazetaria-edo

Zer duzu buruan “Inoiz jasan duen katastrofe natural okerrena bizi du Pakistanek”-ri buruz

  • Honelako albisteak ez ditut irakurtzen. Bi arrazoirengatik:
    1- Ez dudalako nire eguna izorratu nahi.
    2- Nigarrez hasiko naizelako derrepentean.
    Eta gero hasten naiz pentsatzen zein izugarria den pertsona hauen egoera eta zerbait egin behar nukeela baina ez dakidala zer eta nola… Eta putza, beti amaitzen dut jodiduta eta halakoak zergatik argitaratzen dituzuen pentsatzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude