Ingalaterraren historia argazkitan [III]

Ingalaterraren historia argazkitan [III] >

Ingalaterraren historia argazkitan [I]
Ingalaterraren historia argazkitan [II]
Ingalaterraren historia argazkitan [III]

The Guardian egunkariak Ingalaterra norberak aukeratutako argazki batetik begiratzeko eskatu dio zenbait jende famaturi. Gauza asko iristen dira Erresuma Batutik mundu anglozentriko honetan, baina oraingoan begirada ezberdin bat antzematen dela iruditu zait; ea zuek zer diozuen.


Northumbriako ikatz mehatzaria eta etxekoandrea, 1937

Eamonn McCabe, argazkilaria

Ingalaterraren historia argazkitan [III]
Photograph: Bill Brandt

Bill Brandt kazetari alemaniarra aitzindaria izan zen fotokazetaritza eta artea uztartzen. Bere irudiak depresio ekonomikoaren garaiko testigantza onenetakoak dira. Egoera latz hartan bizi zen jendeari makina bat argazki atera zizkien, komunitate industrialetan, egunerokotasunean, argazki honetan agertzen den bezala: gizona, ikatz mehategietako langilea, etxekoandreak egindakoa bazkaltzen. Brandt Erresuma Batuan lan egindako argazkilari garrantzitsuenetako bat da, eta 1938an Picture Post aldizkaria sortu zuen, orri bakoitzean irrudiak zeuzkan astekaria, eta garaiko bitainiarren erregistro bisual handienetakoa sortu zuen.


Battle of Cable Street, 5 October 1936

Sadiq Khan, Londoneko alkatea

Ingalaterraren historia argazkitan [III]
Photograph: Heritage Images/Getty Images

Duela 80 urte, 1936ko urrian, milaka emakume eta gizon elkartu ziren Londonen faxismoari aurre egiteko, eta gertaera horri Cable Kaleko Bataila gisa ezagutzen dugu. Mosleyren faxistak garaituak izan ziren, jendearen eta komunitateen batasunari esker. Koalizio handi bat sortu zen: East Enderseko juduak, portuetako langile irlandarrak, sindikalistak, laboristak, eta elkartasunez batu ziren norbanako asko. Garrantzi historikoa dauka egun hartan gertatu zenak, faxismoa garaitua izan daitekeela erakutsi zigutelako, eta inspirazio iturri izaten jarraitu behar luke.


David Cameron, June 2015

Jeanette Winterson, autorea.

Ingalaterraren historia argazkitan [III]
Photograph: Wiktor Dabkowski/Eyevine

Argazki hau 2015ean egindakoa den arren Financial Timesen jarri zuten Brexitaren inguruko erreferendumaren hurrengo egunean. Hor dago David Cameron, bere buruan konfidantza daukan jokalaria, erruletan Erresuma Batua apostatuz, pilota beltzerako itzuliko zela pentsatuz. Baina murrizketa ekonomikoek gorrira bultzatu zuten Erresuma Batua. Alarma gorria. Aurpegi gorriak. Michael Gove, Boris Johnson eta Nigel Farage bezalako jendea pozik, beren interes pertsonalengatik. Cameron eta Osbornek ez zuten inoiz pentsatu gertatu ahalko zenik; mutiko elegante harroputzak, beren politikek lurraldean sortu duten miseriarekin kontaktu zuzenik eduki gabeak. Ez zegoen planik galdeketaren ondorengo egoerarako. Cameron etxera joan zen. Baina berak ez du bere etorkizuna jokoan jarri; inork ez zion esan jende xumeari joko horretan galdu besterik ezin zutela egin.

Ingalaterraren historia argazkitan [III]