Indignez-vous: Inork uste ez zuen best-sellerra

Orsairen estilora, jendeak bat baino gehiago erosten du, oparitzeko, lantokian uzteko edo, besterik gabe, ezagunen artean banatzeko. Horrela lortu du salmentei dagokionean Michel Houllebeccquen Le carte et le territoire gainditzea, adibidez.

Jendea haserretzeko eta haien kontzientziak pizteko egindako liburua da. Indigene argitaletxea bera ere, Le Mondeko korrespontsal ohi batek eta ezkerreko militante batek sortua da, elkarrizketa indartu eta kontzientziak pizteko helburuz.

Lehen tiradan argitaratu ziren 8.000 aleak erraz salduta, 650.000 aleko tirada egin dute, liburuaren eskubideak Ingalaterra, AEB, Polonia eta Greziara saltzeaz batera, besteak beste. Testuaren laburtasuna da, mezuaren zorroztasunarekin, liburuaren giltzetako bat. 15 minututan irakurtzen ei da etorkinen egoeratik abiatuz munduaren jira azaltzen saiatzen da, Frantziako erresistentziak aplikaturiko neurriak ezartzeko eskatzen amaitzeko: “egiazko demokrazia ekonomiko eta soziala”.

Hessel nor den jakitea dena den, interesgarria da. NBEn erakundean zeharka giza eskubideen idazketan parte hartutakoa da, Dorako eta Buchenwaldeko kontzentrazio zelaietan bakartua eduki zuten, De Gaullen babesle izan zen… eta bere proposamena argia da: haserretu egin behar da, funtzionatzen ez duenaren edo injustua denaren aurka altxatu behar da.

Indigne-vous Stephane Hesselen liburua

Irudia | Indigne-vous Stephane Hesselen liburua | Hessel, Indigene | LGPL
Best Seller, haserretu, hessel, liburua

2 pentsamendu “Indignez-vous: Inork uste ez zuen best-sellerra”-ri buruz

  • Iñakito Garay 2011-01-06 11:03

    Egia da, eskuin zibilizatuari ez bide zaio gustatu asuntua. Hori dirudi bederen Le Monde-n Pierre Assoulinek liburuxkaren aurka eta, batez ere, Hesselen kontra esaten dituenak ikusita: emozioaren alde baino, arrazoiketaren alde egin behar litzatekeela; “gu” eta “gu” dioen lekuan, “ni” eta “ni” behar lukeela esan; Palestina duela gogoan, baina beste herri batzuetako gertaerekiko bere indignazioak geometria “aldakorra” daukala; “ezinbesteko” terrorismoarekiko kontsiderazioak alferikakoak direla… Pupuan pupu, agi denez.

  • Esaten al du Gantzarainek BERRIAn esan ez duen ezer?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude