Independentziaz galdetzeko hirugarren bidea zabaldu du Kataluniako erreferendumak

Eskozian ez bezala, Katalunian galdera ez da bakarra izango, bi baizik. Nahi al duzu Katalunia estatua izatea? Nahi al duzu Katalunia estatu independientea izatea? 2014ko azaroaren 9an egin nahi dute erreferenduma, Eskoziak bere etorkizuna erabaki eta 53 egunera. CiU, ERC, ICV eta CUP agertu dira formulazio honen alde. Hain zuzen ere indar guztien arteko batasuna lortzeko egingo dira bi galdera, eta ez bat.

ref

 

Estatu eta estatu independientearen arteko ezberdintasuna zuhaitza eta pinuaren artekoa bezalakoa da. Pinua zuhaitza da, baina zuhaitza ez da zertan pinua izan. Hau da, estatu batek ez duela zertan independiente izan (hor dago Estatu Batuetako adibidea edo Puerto Rico), baina independientea bazara estatua behar duzu. Formulazioak badu bere absurdo puntua. Nork proposatu du Katalunia estatu ez independientea bihurtzea? Izatekotan, gutxiengo baten aldarrikapena da, baina aldi berean, independentistak ez direnei leku egiteko modua da.

Independentzia duda-mudaz ikusten dutenek, batik bat, ICVren sektore batzuek, eta CiUren hautesle multzo batek, hirugarren bidera jo dezake. Gaur gaurkoz serioski planteatu ez den hirugarren bide bat, dena esan behar bada. PSCren hautesleak erakar ditzake Bai-Ez erantzunak, alderdiak ez parte hartzeko deia eginagatik. Azken finean, hirugarren bide sonatua zabaldu zaie: inplizituki estatu federalaren alde bozkatu dezakete. Hartara, erreferendumak parte-hartze zabalagoa luke; zilegitasun handiagoa.

#SíiSí

Independentisten kanpainak baiezko bikoitzaren leloa hartuko du. Vicent Partal-ek, pozez zoratzen, “egundoko akordioa” dela dio, #SíiSí traola ere aurkeztu du Ara tots junts a guanyar la independència editorialean. Bere ustez bi galdera horiek ez dute erantzun argia zailtzen. Hamaika hilabete gelditzen zaizkie kataluniarrak konbentzitzeko, dio Partalek, eta ez du aipatu ere egin Espainiako Gobernuak har dezakeen jarrera oldarkorra.

Emaitzen irakurketa

Galdeketaren emaitza ulertzeko gida. Ara.

Vicent Partalen azalpena data eta galderei buruz:

Independentziak irabazteko, Bai-Bai erantzunak lehenbiziko galdera bozkatu duten guztien erdia baino gehiago izan beharko dira.

Lehenbizi lehenengo galderaren erantzunak zenbatuko dira: “Nahi al duzu Katalunia estatua izatea?”. %50etik gora lortu beharko du baiezkoak. Bestela statu quo-ari eutsiko zaio.

Alderantziz, baiezkoak irabazten badu lehenbiziko galderan, bigarren galderaren (“Nahi al duzu Katalunia estatu independientea izatea?”) erantzunak zenbatu beharko dira. Adi! Ez da nahikoa izango independentistek (Bai-Bai) hirugarren bideari (Bai-Ez) irabaztea, baizik eta lehenbiziko galdera bozkatu duten guztien erdia baino gehiago lortu beharko du.

Adibidez: Posible da %65 estatu baten alde egotea, eta %35 kontra edo zuria. Gero, baliteke estatu independientearen aldekoak botoa guztien %45 izatea. Hartara, hirugarren bideak irabaziko luke.

 

Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

3 pentsamendu “Independentziaz galdetzeko hirugarren bidea zabaldu du Kataluniako erreferendumak”-ri buruz

  • “La consulta no se va a celebrar, es inconstitucional” “La unidad de la nación española es indisoluble”.
    Espainak ez du iraundu denbora asko erantzuna emateko. Irtenbide bakarra da katalanentzat emergentziazko gobernu probisionala osatu eta independentzia deklaratu. Ez dute egingo, egingo dutena da Espainako parlamentura joan eta han eskatu espainako gobernuari baimena haiek (espaianako gobernuak) generalitateari delegatzea kapazitatea erreferendum konsultibo bat egiteko. Ezetz jaso ezgero dena bokatuko da “Flan Ibarretxe” bezalakoa.
    Inperialismo barruan eta gainera inperialismoaren jokoan eroritak eta apendizeak izatea ez du inoiz ez independentziarik erakartzen.

  • Anna Dobaño 2013-12-14 21:36

    la consulta sobre la independencia en Catalunya No se celebrará , pero justamente éso, la NO celebración será la que obligue a definirnos mucho mas o los unos y los otros y a partir de ahí llegará la independencia ,justamente por el hecho de obstaculizar la pregunta

  • Anak esaten duena nik ere susmatzen dut. Oraingo planteamendua porrot egingo du baina herriak lekzio bat aterako du: inperialismo barruan sartuak ezineskoa da indenpendentzia lortu. Horrek benetazko klase politkoa estatalista, sortuko du. Herria badago, aspalditik, falta dena da lidergo hori, estrategikoki eramango duena aurrera prozezua. Hortarako betebeharrak eginak eduki behar dituzu, bai barrukoak baita ere kanpokoak. Markatuko duen estrategiaren abiapuntua eta desarroiloa herriak eta lidergoaren fusioak izango da. Prozezua aginduko duena estrategiak izango da. Uste dut hemendik gutxira aurrera pausuak nabarituko ditugula gure mentalitea deskolonizatzeko edo Annak esaten duen bezala “obligar a definirnos” eta hori erakarriko du etsaiaren ahultasuna. Lehen urratsa da, abiapuntua. Beste urratsak enkadenatuko dira…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude