Independentzia hodeietan irakurrita eta Marhuenda eskoziarra

Espainiatik landa, bada Paco Marhuendarik. Horren erakusle da The Scottish Sun egunkariko zuzendaria. Egunkari honek azalera eraman baitu zeruko hodei multzo bat, Eskoziar independentziaren iragarle bailitzan. Harrapazank!! Aurki dugu Bizkaiko Golkotik datorren borraska  trinko bat Espainiaren batasunaren iragarle La Razoneko portadan. Inor harrituko litzateke?
ad_145933714

Gillian Degnan 44 urteko North Ayrshirtarrak, Sardinian oporretan zela, atera zuen ditxosozko argazkia. Eta Marhuenda eskoziarrak azalera eraman. Nola ez da bada albiste izango halako fenomeno meteorologiko iradokitzailea. Ikusi xehetasun gehiagorekin.

map-e1410852582965

The Sun-en azala

Erreakzioak twitterren

 

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.