“Ikus dezagun nor jar daitekeen zure aurrean”

SubaruSubaru markako auto bat bi mutil palestinar harrapatzen, eta, mezua: “Ikus dezagun nor jar daitekeen zure aurrean”. Subaruk bere logotipoaren erabilera gaitzetsi badu ere, hautsak harrotu ditu irudiak.
Subaru autoen bertuteak irudikatzeko iragarkia ala gustu txarreko txantxa?

Bata ala bestea izan, irudiak berriz ere munduari bira eman dio eta Palestina eta Israelen arteko sugarretan egur gehiago bota. Palestinako Autoritate Nazionalak salatu egin du ustezko iragarkia eta Japoniako auto konpainiak bere izen ona zikintzeko saiakera dela azaldu du, eta irudia sortu izana ukatu.

Zantzu guztien arabera halako iragarkirik ez da inon argitaratu eta asmo txarreko (eta umore okerragoko) norbaitek egin duela pentsa daiteke.

“Harrikadei erantzuna”

2010eko urrian gertatu zen ezbeharra. Eskuin muturreko buruzagi David Be’eri okupatutako Palestinan sartu zen, Jerusalen ekialdean. Bertako lurrak erosi eta etxebizitzen salmenta kudeatzen du David Be’erik. Zeinbat haurrek gizona ezagutu eta haren autoari harriak bota zizkioten. Davidek erasoa ikusita “oharkabean” egin omen zuen hori “harrikadei erantzuteko”. 10 eta 12 urteko bi haurrak harrapatu eta ihes egin zuen. Mutil bietako bati hanka hautsi zion.

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra