Idiazabal Ane Mintegirekin

Idiazabal Ane Mintegirekin

Ane Mintegi Idiazabalgo jokalariak Schuck alemaniarrari neurketa irauli eta Wimbledongo junior txapelketa irabazi zuen pasa den asteburuan. Hiru setetan (6-2, 4-6 eta 1-6) hartu zuen Nastasja Schunk mendean. Historian arrastoa utzi du, txapelketa hori irabazten duen lehen euskal herritarra bihurtu baita.

Urruti egonagatik ere, Mintegiren senide eta lagunek finala gertutik bizi ahal izan zuten. Izan ere, Idiazabalen, Aneren jaioterrian, finaleko partida zuzenean jarraitu ahal izateko, pantaila erraldoi bat jarri zuten herriko plazan. Berriarako egin duen elkarrizketan Ane Mintegik babes hori sentitzeak “indar eta poz handia” ematen diola onartu du. Ez da gutxiagorako ere, giro paregabean disfrutatu baitzuten finalaz Idiazabalgo herritarrek! Hona hemen bideoak.

 

Idiazabal Ane Mintegirekin

Nire begietatik ...