Ice Bucket Challenge palestinarra: hondakinak ura beharrean

Ice Bucket Challenge palestinarra: hondakinak ura beharrean

Ice Bucket Challenge palestinarra: hondakinak ura beharrean

Ez da mundu osoan ALS gaisotasunaren alde baldekada ur izoztu buruan behera bota ez duen pertsona ilustrerik. Zerrenda amaigabean badira politikariak, kirol izarrak, aktoreak…

Ayman Aloul kazetari palestinarrak ere modako ekintza egin nahi izan du, baina fenomeno biralari medioek eskaintzen dioten arreta baliatuz Gazako errealitate gordina salatzeko. Bertan ura baliabide eskasa eta preziatua denez, soberan duten bakarraz bete du edukiontzia: Israelen bonbek suntsitutako etxeek utzitako hondakinez.

Gauza bera egin du Faild-ek ere, israeldarren palestinarrek baino “7 aldiz ur gehiago dutela” gogoraraziz.

Ice Bucket Challenge palestinarra: hondakinak ura beharrean

1986-(...)