Ibaik aitari kotxea opari

Ibaik aitari kotxea oparitu dio –

Ibaik aitari kotxea oparitu dio, Seat Cupra Formentor bat, eta bere kanaletarako bideo broma bat egiteko probestu dute unea, nahiko gaizki atera zaiena portzierto, Javi Llanos Ibaien aitak segituan antzeman baitu engainua. Luzu, Koi, Reven, Barbe eta Ibaien lehengusuaren partehartzea izan du broma saiakerak, bukaera polita izan duena, aitak autoa ikusi duen unea oso polita izan baita. Aipatu Ibaien aita Javi, semearen jarraitzaile sutsua dela, eta beste twitch sortzaile batzurena ere bai Ibaik berak askotan aipatu duen bezala, eta inoiz ez diola ezer eskatu. Javi Llanos, Bilbon “El chino” bezala ezagutua gazteagotan -Ibaik kontatu zuen-, Athletic-eko jokalari baten batekin juergaren bat edo beste botatakoa… Ibaien bideo bakoitzak milioika bisita eta jarraitzaile, Ibai fenomenoa gora eta gora, deustuarrak bere izar ibilbide meteorikoa darrai… Behean bideoak eta Ibairen kontu gehiago.

Ibai euskaraz ari zela amets egin dut

Kun Aguerok Ibairi: “el lenguaje de los vascos es jodido”

Ibai Llanos euskaraz, pixka bat

Ibai Llanos Tour [Bideoak]

Ibaik aitari kotxea opari