House of Cardsen 3. sasoiaren trailerra #zirrara

house of cards
Kevin Spacey aktoreak egiten du Frank Underwooden papera.


Telesailak modan daude. Politikaz hitz egiten duten telesailak, eta telesailez hitz egiten duten politikariak. Pablo Iglesias eta enparauek duela gutxi argitaratu zuten ‘Irabazi ala hil’ (Akal, 2014) Game of Thrones telesaila oinarri duen saio liburua. Politika munduko fenomeno, gertakari, taktika eta estrategien erakusgarri omen da George R. R. Martinen liburuetatik HBOk ekoitzitako lana. Baina kasu, politikaren amaraunetan harrapatuta bazabiltza, eta parlamentuen estoldak arakatzea maite baduzu, zure telesaila House of Cards da. Aurki estreinatuko dute 3. denboraldia. Hemen duzu trailerra.

Neflix kateak otsailaren 23an jarriko ditu streaming bidez ikusgai 3. denboraldiko 13 kapituluak.

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.