Houla: beste sarraski bat genozidio erraldoirako bidean

Houla beste sarraski bat genozidio erraldoirako bideanAurrez Irak, Afganistan eta Libian bezala Sirian ezarritako gidoi ankerra betetzen ari da etenik gabe; antzezlana odoltsu eta makabro batean bezala guk ikusle pasiboak baina beharrezkoak izanik.

Joandako larunbata 26an Houla herrian gertatutakoaren argazkiak helarazi dizkigute; shock eta astintze emozionala sortuz; ehunka herritarrak, dozenaka umeak, erailda, nahita eta  gupidarik gabe. Eta ondorio bakar bat helarazten digute; Siria inbaditu behar eta bere gobernua ankerra desegin.

Lehenengo pasartean esandakoa zuzentzen dut;  Sirian badago berritasun bat gidoian, Libian NATOren esku hartze justifikatzeko Gadafiren hegazkinek zibilen aurka existitu ez ziren sarraskiak asmatu zituzten Al Jazeera eta Mendebaleko berri agentziek, Sirian, berriz, benetan gauzatzen ari dira sarraski horiek eta ez dute inolako zalantzarik umeei lepoa mozteko, tiroka akabatzeko eta gero haien argazkiak gure mahaia gainean jartzeko.

Aurreko aste eta hilabeteotan Damasco eta Deir Zur-en besteak beste, izandako  ekintza armatuetan bezala hasieratik Siriako Gobernari egotzi diote sarraski berri honen erantzukizuna Ipar Amerikako, Europako eta Golkoko Monarkia fundamentalisten gobernuek eta haien berri agentziek. Aurrez aurre kokatu dira Errusia, Iran, Txina eta Hego Ameriako ezkerreko gobernuak eta haien komunikabideak NATOren esku hartze eskatzen dutenen ardura eta konplota salatuz.

Bai, zaila egiten da jakitea egia zein den; nor (edo nortzuk) izan dira Hoularen umeak eta familiak banan banan erail dituzten sasikumeak? Eta nik ez dakit, baina ziurtasun bi dauzkat: kontatzen digutena gezurra dela eta helburua prestatzen ari diren eraso inperialistaren aurrean gure geldotasuna bilatzen dutela.

Aztertu ditzagun apur bat jasotako datuak. Hasierako informazioaren arabera  hildakoak Gobernuaren artilleria astunaren emaitza izan omen ziren, baina askok banakako tiroz eta lepoa moztuta hil ziren. Azken bertsioaren arabera, eta agertzen ari diren datuei egokitzen, gobernuaren aldeko miliziek burutu omen dituzte erailketak.

Aurreko beste atentatu eta sarraskiak bezala hau ere diplomatiko edo nazioarteko begirale garrantzitsuen bisitaldia baino ordu batzuk lehenago gertatu da. Kasu honetan Bake Plana bultzatzen ari den Kofi Annanen bisitaldia zegoen aurreikusita eta argi dago Houlan gertatutakoak erabat baldintzatu duela bere zeregina eta mezua.  Hau idazten ari naizela TeleSur katean agertutako berri hau irakurtzeak merezi du: ONU confirma que mayoría de víctimas en masacre de Houla fueron ejecutadas”

Eta azkena, beti egin beharreko galdera: “Qui prodest”? Nork irabazten du sarraski honekin? Zer irabazten du Siriako Gobernuak halako basakeriak gauzatzen? Bere burua ezegonkortzea, egoera kontrolatzen ez duela adieraztea eta bere herri oinarria sarraskitzea gustatzen zaion Munduko gobernu bakarra al da Siriakoa? Ez al daki sarraski hauek direla Mendebaleko inperialismoaren aitzaki perfektuak bere herria erasotzeko? Inbaditua izatea nahi du? Zergatik egiten omen ditu behin eta berriro? (gure komunikabide eta gobernuei kasu eginez gero.

Beste aldetik agerian dago Libiarekin bezala Siriarekin jokatzea eskatzen dutenen jarrera indartzen dela gertakari lazgarri hauekin, eta azken sarraski honekin Mendebaleko gobernuek (baita Frantziako Errepublikak eta Espainiako Erreinuak ere) Siriako enbaxadoreak kanporatu dituzte.

Horretaz gain Mendebaleko komunikabide batzuek ez dute oztoporik izan irudien manipulazioa egiteko. Gogoratzen dituzue Irakeko inkubagailuen edota Tripoliko Plaza Berdearen manipulazioak? Orain BBC izan da Hoularen berria laguntzeko Iraken 2003an egindako argazkia erabili duena. Argazki hori kendu zuten hurrengo egunean, baina iritzi publikoaren mailan jada zegoen lortuta helburua.

Nik egia zein den ez, baina gezurra zein den badakit.

Hoularen biztanle eta umeen argazki jasangaitzak baino gogorragoa da jakitea haien odola eta sufrimendua erabiltzen ari direla haiek bezalako errugabeak milaka edo milioika eragiteaz gain Siriako gobernu deseroso hau erditik kendu eta Mendebaleko eta Golkoko Monarkia integristen txotxongilo izango dena jartzeko. To ! humanismoaren izenean !!! Libian, Irak eta Afganistanen bezala.

Bizi garen Munduko zatiaren mugarik gabeko hipokresia adierazteko gogora etortzen zait Israelek 2009an Gazan burutu zuen “Berun urtua” izeneko eraso militarra. 28 egunetan 1.400 palestinar erail zituen, haietako 400 inguru umeak izanik. Horretan, orain Siriaren herritarrak eta umeak babesteko xedez inbasioa eskatzen ari diren gure gobernu eta komunikabide berberek, Israelen “autodefentsarako” eskubidea aldarrikatu zuten eta palestinarrei egozten zieten errua.

Eta hemen, Euskal Herrian….. Libiarekin bezala guztiok soberan ezagutzen eta gauzatzen ari den gidoia odoltsu aurrean ezkerreko alderdiak mutu, nazioarteko elkartasuneko taldeak beste alde batera begira, eta komunikabideek  (baita euskaltzale, abertzale eta ezkertarriek ere) NATOren erasoa bilatzen duten berri agentzien informazio manipulatuak lehentasunez errepikatzen eta izenburuetan jartzen. Argi dago zein izango den gure herriaren jarrera NATOren erasoa gauzatuko denean; geldotasuna edo adostasuna azaltzea.

Mundu hau gobernatzen duten gorbatadun kanibalek jada erabaki dute nor izango den hurrengo harrapakina. Eta lehenengo platera bere umeak.  Eta guk botoa ematen diegu; ez dezagun ahaztu.

Houla: beste sarraski bat genozidio erraldoirako bidean

15 pentsamendu “Houla: beste sarraski bat genozidio erraldoirako bidean”-ri buruz

  • Egia borobil asko dituen testua hainbeste intoxikazioren artean.Egia borobilak eta gordinak,baina esan beharrekoak.Munduan gertatzen ari dena izugarri larria da,inperialistak inoiz baino lotsagabeago ari dira beraien interesak indarrez ezartzen eta ustezko ezkerra erdi mutu.Euskal Herrian zer esanik ez.Gaur egun horrelako eraso inperialisten aurkako protestaldi nagusiak ere Grezia aldean eta ematen dira eta ez da kasualitatea.Euskal Herrian Europa mailan mugimendu iraultzaileen gaitasunari dagokionez erreferentzia izatetik toki epelenetako bihurtzeko bidean goazela dirudi.Pentsa, aste honetan bertan Tony Blair inperialistaren aurkako protestak burutu dituztela Inglaterran kriminal hiltzailea izatea salatuz eta hemen batzuek bakezale handitzat jarri digute (Pierre Joxe edo sionista ezagun batzueekin batera!).Ikustekoa ere gaurko Garan Hollanderen aipamena,kasik giza eskubideen zale bailitzan harturiko erabakia dela aditzera ematen,zein inperialista higuina den garbi agertu duela argi adierazi eta salatu beharrean!
    Eraso inperialistarik ez!Independentzia eta sozialismoa guretzat eta munduko herrientzat!

  • Juan Martin Elexpuru 2012-05-31 15:25

    Bat nator goiko mezuen edukiekin, hizkuntza ñabardura batzuk gorabehera. Lehenengo Sadam Husein zen deabrua, eta Irakera demokrazia eraman zuten. Gauza jakina da egungo Irakeko egoera mila aldiz okerragoa dela Sadam-en denboran baino. Gero Gadafi ezabatu zuten. Egungo Libiako egoera ezagutzen dutenek esango dizute herrialdea arrasatua dagoela eta gadafizalea izatearen susmoa aski izan dela epaiketarik gabe milaka lagun garbitzeko. Baina alferrik bilatuko duzu hedabideetan Libiari buruzko notiziarik. Aspaldi itzali zen argia. Erregimen deserosoak suntsitzea eta petrolioa kontrolatzea izan dute helburu. Orain Siriaren txanda da, baina hau Iranerako bidea garbitzeko besterik ez da. Sira hartu beharra dago gero Iran erasotzeko. Sadam, Gadafi, Al-Assad edo Ahmadineyad-en erregimenek gauza txar eta kritikagarri asko zituzten, edo dituzte, baina ez ziur asko ingurune bereko beste erregimenak baino gehiago. Norbaitek uste badu amerikarrak eta haien aliatuak demokrazia defenditzearren dabiltzala… Eta niri ere sinestezinak egiten zaizkit Garako edo Berriako zenbait kronika, CIAk kontrolatzen dituen berri agentzietatik kopiatu eta erantsitakoak diruditenak. Aurki daiteke Interneten bestelako informazioa ere, eta zantzu asko dago erakusten duena CIA, NATO eta Al Qaeda bat eginda dabiltzala Sirian (Libian bezalaxe), erosita daukaten Qatar-eko estatua eta Al-Jazirarekin batera, eta atentatuak eta populazio zibilaren aurkako erasoak elkar hartuta egiten dituztela. Eta gero Siriako gobernuari bota errua, gainera.

  • Urtzi Urrutikoetxea
    Urtzi Urrutikoetxea 2012-06-01 02:19

    Bai, bai, Elexpuru, zuk segi Latin Amerika eta inguruko blog ilunetan irakurtzen zure aurreiritziak indartzeko, euskal kazetari onenek lekuan bertan jasotakoaren ordez. Egunotan Hego Iraken ireki dituzten hobi komunetan bizirik ehortzi zituzten milaka kurdu, 180 mila kurdu hil zituzten Anfal kanpainan, nahi duzunean erdu nirekin Kurdistanera eta esaiezu Saddamekin hobeto zeudela eta orain inperioaren morroi baino ez direla. Baina ez, ziur aski, hurrengo vermoutha hartzea komeniko da, iraultzaren izenean. Al Asaden atzetik Ahmadinejad datorrela? Nahiago hala balitz, baina Sirian inor deseroso eta isilik egon bada, Israel izan da, Assadtarrekiko gerra hotza aldatzeko inolako asmorik gabe. Eta zuen kalkuluen arabera, Hamas ere yankien eta Tel Aviven aliatu bihurtu da, ezta?

    Jakin dezagun Houlako egia, salatu Libiako krimenak -oraingoak eta lehengoak, euskal kazetariek bikain jaso bezala- baina, mesedez, sentsibilitate pixka bat, edo lotsa puntu bat, idazten duzuena betiko idazten duzuela jakitun, eta 10-20 urte barru horrelako harakinen alde idazten zenutela eta horrelako harakinen biktimei tu egiten zenietela gogorarazi beharko dizuegu eta.

  •  

    Badirudi Elexpuruk Gara eta Berria zuzenean aipatzeak sentimendu korporatibista mindu dituela eta Urtzi Urrutikoetxeak idatzi dion erantzun amorratua hortik ulertu daiteke. Utzi ditzagun albo batera auto-gorespen barregarriak (“euskal kazetariak onenak, bikainak…..”) eta aztertu ditzagun bere argudioak.

     

    .

     

     “…euskal kazetari onenek lekuan bertan jasotakoaren ordez..”esaten dueneanLibiaren inbasioari buruz ari da Urrutikoetxea? Han euskal “kazetari bikainek” NATOk babestutako armadaren barruan mugitzen ziren eta ikuspegi horretatik bidaltzen zizkiguten haien kronika gehienak. Horretaz gain gogoratu ditzagun nola egunkari horiek lehengo orrialdetan eta izenburu nagusietan agertu zituzten inperialismoaren berri agentziek asmatu zituzten gezur eta manipulazio guztiak. Gogora ditzagun ere nola kronika guztietan lehenesten zen iturria “iraultzailena” zen (gero enteratu gara Al Quaedako zirela) eta nola Gadafi eta bere gobernua “diktadorea” eta “erregimena” moduan deitzen zuten sistematikoki. Gauza bera egiten ari dira Siriarekin. Haientzat TeleSur, Errusia, Iran edota Chinaren ikuspegi eta medio alternatiboak oso bigarren mailako iturria dira edo ez dira existitzen.

     

    .

     

    Irakeko Kurduei buruz hitz egiten du Urrutikoetxeak eta arrazoia ematen diot herri horrek Husseinen aldetik jaso zuen bortizkeria aipatzen duenean. Baina “ahazten” zaio Urrutikoetxeari Siriako kurdoen erakunde abertzale nagusienak kanpoko inbasioaren aurka agertu direla eta kasu askotan Siriako Gobernuarekin  militarki bat egin dutela salatzen dutela matxino islamistek eta Turkiak. Siriako kristauek eta beste gutxiengo batzuek bezala beldur gehiago diete matxino islamisteei egungo gobernuari baino. Ikasi dute Libian gertatutakoaz? Halaber ahazten zaio esatea Siriaren aurkako erasoan funtsezkoa den Turkia gogor aritzen ari dela kurduen aurka eta Siriako gobernuari leporatzen diola PKK laguntzen egotea Turkia erasotzeko.

     

    .

     

    Aipatzen du ere Siriaren kasuan Israel isilik egon dela. Irakur dezagun zer esan duten sionistek Urrutikoetxeak bere iruzkina idatzi baino lehenagotik: Simon Peres: “llamó asesino a Al Assad y que nadie debe ser indiferente a la masacre de Hula, y es tiempo de ayudar a los sirios a lograr la paz y recuperar la libertad” (Gararen paperezko edizioa 7. orrialdea. 2012-05-30). Hau ez daki Urrutikoetxeak edo berriro ere “ahaztu” zaio?

     

    .

     

    Siriako gobernuaren alde edota eraso inperialistaren aurka agertu dira erakunde asko, besteak beste Libanoko Hezbollah edota ezkerreko alderdi palestinarrak FPLP eta FDLP. Egia da Hamas agertu dela matxino islamisten alde, Israel, Estatu Batuak, Ingalaterra, Espainia, Frantzia eta abar luze bat bezala. Eta puntu honetan Urrutikoetxea biluzten da argi eta garbi esaten duenean : Al Asaden atzetik Ahmadinejad datorrela? Nahiago hala balitz…” Ez da beharrezkoa aztertzea esaldi honek daukan ezkerreko mezu antinperialista eta sakona, ez?

     

    .

     

    Inperialismoren sarraskiak eta gezurrak salatzea eta Irak, Afganistan, Libia, Siria (Palestina, Kurdistan, Sahara… bezala) eta abarren aurkako   erasoak salatzea “harakinen biktimei tu egiten” dugula dio Urrutikoetxeak. Eta gauza zer diren, to, Irak eta Afganistanen inbasioen aurkako mobilizazio jendetsuak egin genituenean non zegoen Urrutikoetxea? Ez zuen parte hartu Hussein eta taliban harakinen aldeko mobilizaziotzat hartzen zituelako? Ahaztu du (noizbait ezagutu badu) Garak kasu horiekin eraman zuen ildo informatiboa, bai, gaurkoaren antipodetan zegoena (Urrutikoetxearen arabera harakinen biktimei tu egiten“)? Baina, “garai berriak” bizi garen honetan Mendebaleko multinazionalen onurarako Libia, Siria eta Iran erasotzea eta inbaditzea “aurrerakoia” omen da.

    .

    Arrazoiaz esan dute Hego Amerikako ezkerreko erakunde batzuk Europako ezkerrok iparra galduta daukagula.

     

  • Urtzi Urrutikoetxea
    Urtzi Urrutikoetxea 2012-06-01 11:44

    Euskal kazetariez nahi beste gezur bota ditzakezue, eta ondorioztatu denak NATOk eta CIAk eta Saudi Arabiak koipeztatuta daudela. Baina gezurra gezurra da beti. Horrenbeste gutxiesten dituzuen kazetariek arrisku handia hartuta, ekonomikoki inolako ziurtasunik gabeko hautua eginda informatu gintuzten, lehen eskutik jaso dugu informazioa. Hasieran, egia da, alde bakar batean txertatuta, beste aldeak sekulako zentsura eta dirutzak eskatu zituelako, baina kazetari horiek ez al dute eman beltzen eta Gaddafizaleen aurkako krimenen berri? Ez al dira Siirten egon NATOk eragindako txikizioa jasotzen? A, baina hori ez da ondo geratzen zuri-beltzeko eskema batzuetan, noski. Bada irudi orekatu eta profesionalenetakoa euskal kazetari horien bidetik heldu da. Eta zuen aurreiritziak berretsi baino egin ez dituztenetako webgune ilun horien atzean ezkutuko zein interes dagoen begiratzea ere ez legoke txarto. AEB eta mendebaldea inperioa badira (eta hala dira), hobeak dira Errusia eta Txina? Esan dute ezer webgune horiek uigurren aurkako erasoez, Txetxeniaz…?

    Inork ez du aipatu nazioarteko inbasioaren alde gaudenik. Are gehiago, mendebaldea hipokritegia da eta ez dut uste hautu hori egingo duenik, krisi sasoiotan soldadu ilehoriak hiltzea baino ez zaie falta herritarrek aurka egiteko. Horretan bat egongo gara. Baina dena mendebaldeko propaganda dela, dena Washingtongo bulegoren batean prestatuta, eta Sirian bertan Errusiak babestu eta armatutako kriminal odoltsu bat dagoela ez onartzea, lartxo da. Hortik abiatuta, eztabaidatu dezakegu mendebaldearen interesez, baina batez ere erregimen suniez. Israel azken orduan ari da enteratzen haizeak nondik jotzen duen, eta aski nerbioso dago, matxinaden atzean Tel Aviven eskurik sumatzeko. Eta Siriako kurduez luze jardun gintezke. Arrazoi duzu, oposizioak ere Turkiaren babesa du eta kurduei ukatu egin die inolako autonomiarik izateko aukera. Oposizioak hari ilun asko dituela begibistakoa da, AEBn baino gehiago Ankara-Riad ardatzean begiratuko nuke, baina tira. Kosovoko matxinoek ere lotura ilunak zituzten, baina ezin ahaztu ezker dibinoak Raçakeko sarraskia propaganda zela salatu zuela, NATOren erasoetarako aitzakia. Ni egona naiz Raçaken, hitz egin dut Raçakeko sarraskiko biktimekin, eta ez, ez diet eskatu hilobiak zabaltzeko, agian kazetari profesional batek horraino ere jo beharko luke, dena montajea ez dela esateko. Baina iristen da puntu bat sinetsi edo ez sinetsi, horra laburbiltzen da kontua, eta ni ez naiz ausartzen Raçakeko ama bati esatera gezurretan dabilela semearen hilketaz. Orain, mendebaldeko goxotasunean erraz irakurtzen dira webguneak Milosevic gaixoaren aurka zer nolako konplota egin zuten berresteko.

    Eta Ahmadinejad jaustea Irango herrien onerako litzateke, zalantzarik gabe. 2007tik hogeita piku kurdu urkatu ditu, militanteak batzuk, irakasleak beste batzuk, baita emakume analfabeto bat ere, pertsieraz ulertzen ez zuena. Frankismoko estatu teokratikoa nahi ez duzuenok, zergatik babestu apaizek jainkoaren aginduz gobernatzen duen lekurik? Deitu Iran, deitu Saudi Arabia. Horrek ez du esan nahi eraso inperialistarik babestu behar denik, baina ezta ezker dibinoaren propaganda sinetsi ere. Ze, oharkabean, inperialismo bat salatu eta bestea bezain odoltsu eta kriminala dena babesten da.

    Nik betiko adibidea jarriko dizuet. Hego Kurdistanen nagoenetan, askotan gogorarazten diet Irakeko gerraren aurkako manifestazioak egiten genituela, eta kurduek ulertzen dute. Baina beren jarrera ulertzeko eskatzen dute. Bada oso film interesgarria horretxekin hasten dena, protestak Europa osoan, eta halaxe dio protagonistak: “Guk ere nahiago genukeen Norvegia edo Suitza etorri balitz laguntzera, baina Estatu Batuak baino ez ziren etorri”. Argiago azaldu zidan lagun kurdu batek: “errekan itotzen ari zarenean eta norbaitek eskua luzatzen badizu, ez duzu begiratzen eskua krokodiloarena ote den”.

    Eta oso sentsibilitate gutxi behar da esateko: “Hoularen (sic) biztanle eta umeen argazki jasangaitzak baino gogorragoa da jakitea haien odola eta sufrimendua erabiltzen ari direla”. Baina arazoa betikoa da, Hego Amerikan etsai bakarra dago, iparrean dago inperio bakarra, eta ez dute ahalegin txikiena egiten Ekialde Hurbileko konplexutasuna bere osotasunean aztertzeko. Gringoak gaiztoak, ergo, gringoen aurkakoak zintzoak. Puntu. Eta oraindik ez didazue azaldu Hamasen aldaketa zelan gertatu den.

  • Juan Martin Elexpuru 2012-06-01 14:24

    Ene bada, harakinen biktimei tu egiten ote nabil ba? Jesus Maria ta Jose… Hemendik 10-20 urtera goian idatzitakoa aurpegiratzen didatenean (betiko idatzita geratuko baita), aringarriren bat beharko dut hain delitu larriarentzat, eta saiatuko naiz nire iritzia apur bat modulatzen, goikoa borobilegia irten baitzait. Urtzik Txetxeniaz edo Kurdistanez egiten dituen analisiekin bat nator oro har. Eta inoiz ez dut Milosevic defendatu, jaungoikoak aparta. Ez naiz Saddamen, Gaddafiren, Al Assaden edo Ahmadineyaden aldekoa. Barne prozesuen eraginez gobernu justuagoak eta demokratikoak sortuko balira herrialde horietan, zoragarri. Mundu guztiak daki herrialde horietan botere-borroka handiak daudela fakzio tribal, etniko, erlijioso, ekonomiko…en artean. Dena ez dela potentzia inperialisten eskua; eta potentzia inperialista bakarra ez direla amerikarrak, hor daudela Errusia eta Txina ere. Honetan ere ados Urtzirekin.
    Baina jakinak dira Washingtoneko Etxe Zuritik mundua menderatzeko diseinatzen diren estrategiak. Latinoamerika izan zuten, besteak beste, begiz jota joan den mendeko bigarren partean. Oroitu Allenderekin. Orain Ekialde Erdia menderatzea da helburua, gauza askogatik, baina batez ere petrolio erreserba handienak hor daudelako; mundu mailako krisi energetiko ikaragarri baten aurrean gaude, nonbait. Botere militar, mediatiko eta ekonomiko ikaragarria inbertitzen dute horretan. Oso programatua dute dena. Barne gatazkak eta kontraesanak xaxatzen dituzte, insurjentziari armak ematen dizkiete, mertzenarioak entrenatzen dituzte, beti ere “autoktonoak” erabiliz langintza horietarako. Eta makinaria horretan informazioaren kontrola da oinarrizkoa, eta oso ondo egiten dute hori. Nik ez dut ezer euskal kazetarien aurka; alderantziz. Baina zerbait kritikagarria ikusi ezkero, zergatik ez esan? Libiara etorrita, esaterako, lagun baten bidez informazio zuzena izan dugu gerra denboran eta ostean han gertatzen zenaz (berak ikusten zuenaz, noski), eta oso urrun zegoen hemengo hedabideetan agertzen zenetik. Nik ez dut polemika honekin jarraituko. Bakarrik Urtziri lagunkiro eskatuko nioke gauzak ez hain txarrera hartzeko. Hartu bostekoa.

  •  
    Suposatzen dut, Urtzi, hartu duzun euskal kazetari guztien ohorearen babesle kijoteskoaren papera gustuko duzula, baina beharrezkoa ez izateaz gain zuk kritikatzen dituzun “gezurrak” zeintzuk diren ez dituzu esaten. Batetik, onartzen duzu Libian egon ziren kazetariak NATOk babestutako armada barruan ibili zirela. Bestetik, Gara eta Berriari nahiko kritika moderatua egin zaie artikuluan eta iruzkinetan baina badirudi kritika hori ez dela sartzen zure kazetaritza  eta eztabaida eredu zuri-betzezko, manikeoa eta dibinioan. Eta “denak NATOk eta CIAk eta Saudi Arabiak koipeztatuta daudela” ondorioztatzen dudala da zure manipulazio bat, baina zuk esaten baduzu….
     
    .
     
    Hmmmm… TeleSur, Prensa Latina, Cuba Información, Errusiako Telebista, Irango, Txinakoa…. zuretzat “Webgune ilunak” dira. Zu bezain manikeoa izango banintz esango nuke BBC, TVE, TF, ETB, eta abar “Webgune eta komunikabide argiak” direla zuretzat. Errealitatea da “web ilun” horiek Siriaren aurkako inbasioa errefusatzen dituztela eta hori oztopatzen duten informazio guztiak ateratzen dituztela, hemengoek ezkutatzen dituzten berri berberak. Agian horregatik, Siriaren aurkako inbasio inperialista errefusatzen dituztelako dira zuretzat “webgune ilunak”.
     
    .
     
    Puntu honi dagokionez (Txetxeniaz, uigurrez, e.a.) eta berriro idatzi behar ez izateko, hemen kopiatzen dut gai honekin lotuta duela hilabete batzuk idatzi nuena:
     
    “Beste batek ere aurpegiratuko dit “ Hara! Egiaren zaindariak dira komunikabide horiek ala ?” Noski ezetz. Bakoitzari eman nahi diogun sinesgarritasuna emanda, argi dago gobernu edota erakunde horiek beren interesak dauzkatela, altruistak  ala zitalak izanda ere.

    Nik ez dut espero, adibidez, Siria, Turkia, Irak edota Iranen agentziek haien aldetik kurduek pairatzen duten zapalketa nazionala agertzen duten berriak islatzea. Edota Errusiako agentziek Txetxenian egiten dutena ere ez. Edota Txinak uigure eta beste nazio batzuekin egiten duena ere ez. Kasu horietan beste iturriak bilatu beharko ditugu….
     
    .
    Eta Txan Magoaren kopia txarra izango bazina bezala jarraitzen duzu untxiak zure txisteratik ateratzeko nahian, eta leporatzen didazu Sirian “kriminal odoltsu bat dagoela ez onartzea”. Bai, Sirian eta zenbait leku gehiagotan? Ez dira kriminal odoltsuagoak, Al Assad baino askoz gehiago, Frantzia, Alemania, Inglaterra, EEBB eta Espainiako lehendakariak, esaterako? Zenbait milioik errugabe garbitu dituzte horiek (gure Europatik kanpo, noski)? Baina ez, inbaditua izateko, eta kanpoko eragin itzela pairatzen ari den herria Siria da, ez genozida europar horiek. Eta hemen dago koska; Europako ezker dibinoak, edo zati handi batek, zuritu ditu Libiako neokolonizazioa eta oraingo Siriaren aurkako erasoa bere lehendakariak “kriminal odoltsuak” omen direlako. Europan demokrazia daukagu eta han ez; bikain !!! Baina ez duzu erantzuten; zergatik mobilizatu ginen Husseinen Irak eta  Talibanen Afganistanen inbasioen aurka, Gadafi eta Al Assad bezain krudelak baldin baziren? Eta zergatik aldatu da orain hain bortizki Gara eta Berriaren ildo editoriala Libia eta Siriarekin?
     
    .
     
    Eta Gadafiren erorketarekin poztu zinen, Al Assad edota Irango lehendakaria eroriko balira bezala. Zorionak. Beitu, ni ez nintzen poztu. Ez Irak, ez Afganistan, ez Libian, ez Sirian, eta beitu, ezta Gazan Hamas-en aurka eramaten duten erasoarekin ere, ez naiz poztu inolako kasuetan. Libiari dagokionez poztu nintzatekeen Gadafi osteko gobernua demokratiko, independiente, panafrikanista eta ezkerrekoa, edo aurrerakoia behintzat, izan balitz. Baina NATOren erasoaren ondorioa (aurretik soberan aurreikusten zena) sharia ezarri duen Mendebaleko txotxongiloa den gobernua izan da. Basatia, atzerakoia, misoginoa, torturatzaiela eta ekonomikoki salduta Mendebalera. Eta badirudi batzuek etorkizun hori opa diezuela Siria eta Irani. Dibino de la Muerte !!!
     
    .
     
    Zure argudio etsituetan “perdigón lobero” erabiltzen duzu eta halakoa botatzen didazu “Frankismoko estatu teokratikoa nahi ez duzuenok, zergatik babestu apaizek jainkoaren aginduz gobernatzen duen lekurik?” Ulertzen dut, argudio sendo ezean, halako harrikadak asmatu behar dituzula, baina nahasten duzu Iranen aurkako erasoa eta zigorren  (Frantziako eta Espainiako menpekoak garen aldetik eragiten gaitu) aurka agertzea eta “estatu teokratikoa” babestea. Zuk erabiltzen duzun manipulazioari buelta emanda nik ere esan nezake Mendebaleko inperialismoak eta Golkoko Monarkia integristek kontrolatzen dituzten Libiako Gobernu integristari eta Siriako matxino islamistei babesa ematen diezula. Suposatzen dut ez dela horrela, baina besteei ezartzen diezuna zure buruari ere ezarri beharko zenioke, ezta?
     
    .
     
    Eta zure txisterako untxiekin jarraituz leporatzen didazu “inperialismo bat salatu eta bestea bezain odoltsu eta kriminala dena babesten da.” Vaya, vaya, Txetxeniaren, Tibeten, Sahara, Palestina, Kurdistan eta beste herrien autodeterminazioaren alde agertzea, nik egin dudan bezala, inperioren bat babestea da? Norekin eztabaidatzen ari zara? Begiratzen dut nire aulki atzean eta ez dut inor ikusten.
     
    .
     
    Esaten duzu Irakeko  inbasioaren (“guda” deitzen diozu ???)aurka mugitu zinela zu ere. Baina gogorazten dizut Irakeko lehendakaria Sadam Hussein zela, zuk “kriminal, harakin odoltsua” deitu duzuna, Gadafi eta Al Assad bezala, baina garai horietan garrantzia jarri genuen inbasioa eta erasoa salatzean. Orain berriz, zu, Gara edota Berria bezala, nahiago duzue garrantzia jartzea Libia, Siria eta Iranen gobernu ankerrak direla esatean. Argi dago hori berbera egin izan bagenu Irak edota Afganistanekiko mobilizazio horiek ez zirela existituko. Zer gertatu da urte hauetan hain aldaketa handia egiteko?
     
     
    .
     
    Diozu ez dudala azaldu Hamasen aldaketa zergatik gertatu den. Zeuk azaldu nahi baduzu. Nire aldetik hemen doa Palestinako FDLP ezkerreko alderdiak kaleratu zuen agiri bat (zure ikuspegi bitxiaren arabera “biktimei tu egiten”, edo):
    .

    El FDLP rechaza toda injerencia extranjera en Siria y aboga por el dialogo interno para resolver los problemas internos
    Por: Juan Dufflar Amel
    18 de febrero del 2012

     .

    Corresponde solo al pueblo sirio la solución de sus asuntos internos, afirma el representante del FDLP en nuestro país…
    .
     
    http://www.fdlpalestina.org/articulos/el-fdlp-rechaza-toda-injerencia-extranjera-en-siria-y-aboga-por-el-dialogo-interno-para-resolver-los-problemas.html

    .

    Sentsibilitate gutxi daukadala diozu, eta izan daiteke, bai. Hoularen sarraskia txikia utziko duen inbasio baten aurka jartzen ari naiz nire indar urriak. Zuk segi pontifikatzen urruneko herriek ze gobernu mota behar duten Europa eta Ipar Amerikako inperialismoak herriak sarraskitzen eta neokolonizatzen jarraitzen duen bitartea. Esandakoa; dibino de la Muerte !!

     
     
     

  • Duda gehiago Houla eta Siriaren arira: Rebelion.

  • Erreportaje ikaragarri bat Houlako sarraskiari buruz:
    La desinformación sobre la masacre de Houla, Siria

  •  

    Hona hemen Garan eta Berrian inoiz irakurriko ez ditugun datuak:

     

    -El caso de Hula demuestra el retraso de la inteligencia occidental en Siria-

    .

    Bide batez; hemen ikusi dezakegu gaur asteartea 5 Garak argitaratzen duen orri osoko berri lotsagarria eta gai honekin bere ildo informatiboaren argigarria:-

    Al Assad se aferra al apoyo de Putin para mantener su estrategia-

     

  •  

    QUI PRODEST?

     

    .

     

    Houlan gertatutako sarraskiaren gaiak zoritzarrez ez du gaurkotasunik galdu. Atzo bertan Siriako oposizio islamista armatuak Haman beste sarraski bat salatu zuen Gobernuari leporatuz.

     

    .

     

    Houlan, Damaskon eta abarretan gertatu ziren horiek bezalako sarraskiek ezaugarri komuna dute (besteak beste): Siriako Gobernuari nazioarte mailan kalte gehien egiten dien unean gertatzen dira. Atzo, Kofi Annanek Nazio Batuen Batzar Orokorra baino ordu batzuk lehenago Hamaren sarraskia salatu zuten.

     

    .

     

    Houlako sarraskia Annan Siriako lehendakaria Al Assadekin bildu baino ordu batzuk lehenago gertatu zen. Liga Arabiarraren behatzaileak Siriara heldu baino ordu batzuk lehenago gertatu zen bezala; NBEren behatzaileak heltzean gertatu zen bezala…..  guztiak oso ondo kronometratuta, edo behintzat hori dirudi.

     

    .

     

    Bueno, Mendenbaleko komunikabideei, Gara barne, kasu egiten badiegu Siriako Gobernua genozida hutsa izateaz gain munduko lerdoena dela ondorioztatu beharko genuke. Guztiok dakigulako Irak, Afganistan eta Libian bezala “giza eskubideen” babesa delako eraso inperialistak burutzeko aitzakiarik garrantzitsuena, eta sarraski hauek bitartekorik ezin hobea da eraso hori justifikatzeko. Eta gaineran mundu mailako oihartzunik daukaten unean burutzen ditu. Esandakoa; Siriako Gobernua munduko gobernurik ergelena da?

     

    .

     

    Aurreko egunetan eztabaida piztu zen gai honekin Elexpuruk Gara eta Berria aipatu zituenean eta Urtzi Urrutikoetxeak haien “lan bikaina” aldarrikatu zuenean. Gaur ostirala 8 lantxo bat egin dut; Gararen paperezko edizioan agertzen dena  aztertu dut alderdi bakoitzari emandako trataera lerroetan neurtuz. Hauek dira emaitzak:

     

    .

     

    Oposizioa armatu islamistaren bertsioari: 50 lerro (40 berriaren lehenengo lerroak dira eta beste 10ak berriaren azkenak).

     

    .

     

    Siriako Gobernuaren bertsioari: 9 lerro (Oposizio islamistaren bertsioaren 40 lerro eta gero)

     

    .

     

    Horietaz gain agertzen dira beste iritziak; Estatu Batuen iritziari: 5. Errusiakoari 5. Ban Ki-Mooni 18 (Siriako Gobernuari errua botatzen). Annani 21 (jarrera neutralago baina edonola ulertu daitekeena)

     

    .

     

    Gararen eguneroko irakurlea naizen aldetik egiaztatu dezaket hau dela, lerro batzuk gorabehera, egunkariaren ohiko jarduera. Erabat alderdikoia oposizio islamista armatuaren aldekoa. Eta ildo editorial  honi Urtzi Urrutikoetxeak “lan bikaina” deitzen dio. Ziur aski NATOren desinformazio bulegoetan berdin pentsatzen dute. Bikaina agian bai, baina Qui prodest?

     

    .

     

    Amaitzeko; atzo La Hainen agertu zen artikulu baten esaldi bat: “la guerra mediática es tan importante como la guerra en el campo de batalla, porque el verdadero enemigo es la opinión pública nacional de cualquier país, y su engaño y confusión se convierten en algo esencial para librar una guerra colonial no popular”.

     

  • Urtzi Urrutikoetxea
    Urtzi Urrutikoetxea 2012-06-08 23:33

    Esandakoa, nahi ditugun webguneak soilki irakurri, horiek dakartena filtratu eta lehendik pentsatzen genuena berretsi. Zuk segi mendebaldeko patxadan, vermouth iraultzaile baten ostean beste bat hartu eta hildako umeak zenbatzen. Eta besteok segiko dugu gure konspirazioan, saudiek horretarako ordaintzen digute eta. BERRIA ere ziztaden kanpaina utzi eta konspirazioarekin bat eginda CIA eta saudien diruarekin biziko da, ziur aski. Bidenabar, sekulako ez dut esan egunkarien “lan bikaina”, egunkari horietarako idaztera joan ziren kazetariena baizik. Arrazoi duzu, korporatibismoz ere esaten dut, lagunak ditudalako, zintzoak direlako, ikusitakoa kontatzen dutelako, sekulako lana egin dutelako Balutxistanen, Palestinan, Kurdistanen, Afganistanen, Iraken zein Sirian. Hemeroteketara jo baino ez duzue.

    Baina lan zintzoa egiteko ez dute zertan, zure gisan, inperio batekin lerrokatu. Eta neutraltasun horrekin bat nator, ez dut zertan zuk bezala inperio batekin lerrokatu behar. Deitu ni-ni, baina uste dut badudala aski irizpide islamistez kezkatzeko, Turkia eta Saudi Arabiaren jokaldiak eta tranpak eta manipulazioak igartzeko, baina horrek ez ditu inondik inora zuritzen Al Asaden krimenak. Eta mendebaldeko konspiranoikoei (zer esanik ez Latin Amerikakoei, zein polita den munduan etsai bakarra izatea eta dena horren arabera epaitzea) hori gertatzen zaizue: suni islamistak daude, Turkia eta Saudi Arabia, eta EB eta gringoak, beraz, horien aurka dauden guztiak lahostia dira, eta horiek egiten dituzten sarraski guztiak mendebaldearen asmakizunak, Siriako iraultzaile ustelak, Irango apaiz hiltzaileak kurduak, balutxeak, komunistak zein homosexualak urkatzen, denak dira txatxiguai gringoen aurka baldin badaude.

    Eta hori da ulertzen ez dudana, zergatik euskal herritarrak, gringoen aurka egiteko, Txetxeniako genozidekin lerrokatu behar duen. Sirian lan egin baduzu, ezagutuko dituzu erregimen ustel horren barrunbeak, estatu polizial kriminala da. Harrokeriarik gabe baina bi kontaktu dauzkan edozein kazetarik ikusi du hori. Neu behin baino ez naiz ibili Sirian lanean, baina herritarren beldurra, zerbitzu sekretuen inpunitatea eta tortura kasuak berehala topa daitezke. Juan Martin, hartzen deuat bostekoa, eta barka gehiegi berotuz gero, baina jende bat joaten gaituk, ahal dugunetan, sukalderaino, honi eta hari galdetu, jendeari entzun, mila tragedia entzun, askotan aurrez eramandako eskemak aldatu beharra suertatzen da. Eta ez dok gozoa gero etxera itzulitakoan lau troll aurkitu beharra norbere lana iraintzen, eta esaten askoz hobea dela semiotikako lau adituk bere bulegoan egindako ikerketa -beti bere aurreiritziak indartzeko-, norberak sufritzen ari den jendearen ahotik entzundakoa eta euskal herritarrei kontatutakoa baino. Horrelakoak ez dituk berehalakoan irenstekoak, eta zinez dinot euskaldun bezala luxutzat hartzen dudala gure hizkuntza txikian diharduten hiru eta lau kazetari ere egon izana Libiakoaren berri ematen, bere miseria eta jukutria guztiekin.

    Sami Nair-ek argi dio: http://gara.net/paperezkoa/20120605/345189/es/Los-arabes-han-iniciado-proceso-largo-sinuoso-pero-que-no-tiene-marcha-atras

    “El caso sirio es mucho más complejo. Arabia Saudí está tratando de debilitar a Irán intentando acabar con el régimen sirio. Otra cosa es que Al-Assad responde al mismo esquema de tiranía. No olvides que los manifestantes libios y sirios no pedían inicialmente el cambio de régimen. Sus exigencias eran mínimas, y se resumían en la institucionalización de la disidencia. Y la respuesta fue brutal”.

    Baina alferrik da hori guztia esatea, badakit. Aurrez uste zutena indartzeko testuen bila baino ez dabiltzan trollei erantzutea nekagarriegia da.

  •  

    Bitxia da Urtzi; aurreko iruzkinean Gararen ildo editoriala kritikatzeko egin dudan zenbaketa eta datu objektiboak ez dituzu ezta aipatzen ere. Ezerosoak ala?

     

    .

     

    Beste aldetik ez zara nekatzen kontatzen zenbat bidaiatu duzun eta zenbat sufritzen duten zu bezalako kazetari ausartek eta bikainek. Barkatuko didazu nire kurrikuluma, bidaiak eta borroka esperientziak erabiltzen ez baditut nire argudioei indarra emateko, ez dut behar.

     

    .

     

    Argudio serioekin hasi baino lehen erantzun batzuk luzatuko dizkizut hasieran purrustaka bota dituzun  baieztapen batzuei:

     

    .

     

    Leporatzen didazu “nahi ditugun webguneak soilki irakurri” ditudala. Harropuztutako  guztiek bezala uste duzu besteok ez ditugula irakurtzen ”kalitatezko  prentsa edo literatura eta soilik “Kajazastango” blogak (batek dioenez) edo “web ilunak” (zuk diozunez) behatzen ditugula. Nola uste duzu zenbatu ditudala aurreko iruzkinean idatzi ditudan Gararen datuak ? Ez duzu irakurri, besteak beste, egunero irakurtzen dudala Gara? Pentsatzen duzu idatzi baino lehen?

     

    .

     

    Elexpururi eman zenion lehenengo erantzun erasokorrean aholkatzen diozu “hurrengo vermoutha hartzea komeniko da” eta orain niri berriro esaten didazu jarraitzeko vermouthak edaten. Oso tematuta ikusten zaitut edari horrekin, ez? Orain Elexpururi barkamena eskatzen diozu. Oso ongi, baina lasai, niri ez didazu eskatu behar.

     

    .

     

    Diozu “Arrazoi duzu, korporatibismoz ere esaten dut, lagunak ditudalako, zintzoak direlako”. Baina bitxiena da inork ez zituela zure lagunak aipatu.

     

    .

     

    Jarraitzen duzu: “Bidenabar, sekulako ez dut esan egunkarien “lan bikaina”, egunkari horietarako idaztera joan ziren kazetariena baizik” Bueno, artikuluan ez dira zure lagun ezezagunak aipatzen eta  Elexpuruk soilik Gara eta Berria, ez zure lagun mina horiek, kritikatu zituen nahiko era suabean baina jarraian zure erantzun amorratua jaso zuen. Gero nik erantzun nizun euskal kazetari batzuek Libian lan egin zutela NATOk babestutako armadaren barrutik, egia dela onartu duzuna (nahiz eta zuritzeko noski). Eta kritika hori irain jasanezina moduan hartzen duzu. Bueno, zer egingo dugu ba, zure korporatibismoaren ajea. Dena dela eta ikusita ze nahasmena daukazun eta ez dakizula ongi zer defenditzen ari zaren, zure diskurtsoa irakurrita iruditzen zait, eta erabat iritzi subjektiboa da, benetan defenditzen ari zarena Siria erasotzeko egiten ari den manipulazio informatiboa dela.

     

    .

     

    Eta orain hasi gaitezen argudio serioekin. Diozu bi inperio daudela jokoan eta Gara eta Berria, zu bezala, ekidistante eta neutralak zaretela. Kasualitatez (?) mezu berberarekin gaur igandea 10 Garan David Lazkanoiturburuk Siria, un país y dos versiones izeneko zutabea idatzi du. Hala ere beste batzuk, Gara eta Berriaren erosle edota ohiko irakurle garen batzuk (troll deitzen diguzu, ze jatorra Urtzi !!), beste era batez ikusten dugu: Libian bezala, Garak eramaten duen ildo editoriala NATOk eta Golkoko Monarkia integristek babesten duten oposizio islamistaren bertsioa eta ikuspuntua lehenesten dituela behin eta berriz eta beraz,  eraso inperialistaren mesederako den ildo editoriala eramaten duela.

    .

     

    Zuk nahiko era manikeoan nahasten dituzu Siriaren aurkako eraso inperialistaren aurka egotea, erabiltzen ari diren manipulazioak eta gezurrak salatzea eta  Siriako Gobernuarekin ados egotea. Logikoa da sasi argudio hori erabiltzea; batzuk irrikitan zaudete Siriako Gobernua nola edo hala erortzeko eta berdin zaizue NATOk lan hori etgiten duen. Gero gerokoak, Libiarekin egin zenuten bezala: Gadafi super gaiztoa zen eta beraz bere aurka asmatu ziren gezur eta manipulazio guztiak Gara eta Berrian bata bestearen atzetik agertu ziren. Eta gauzak zer diren; bapatean konturatu zineten Libia eta Siriaren gobernuak diktatorial eta ankerrak zirela eta haiei buruzko informazioak hasi ziren agertzen NATOk bere erasoa prestatzen eta gauzatzen ari zen unean, ez lehenago. Hori bai ekidistantzia eta “lan bikaina” !!

     

    .

     

    Zure eta Lazkanoiturburuaren tesiari (bi inperioak daude jokoan) arazo bat sortzen zaio; Mundu mailako (baita Euskal Herrian ere) ezkerren erreferenteak diren Amerikako ezkerreko gobernuek eta mugimenduek bat egiten dute Siriaren aurkako eraso inperialista salatzen eta bere gobernua babesten. Haiek ere inperialistak omen dira zuen ikuspegi ganorabako horren arabera. Jakitun zarete kontraesan horretaz eta oso argudio bitxiarekin egiten diozu aurre.

     

    .

     

    Hego Ameriako ezkerrei buruz egiten duzun mespretzusko aipamena antologiakoa da. Gutxitan irakurri  dut  Europako ezker dibinoa, ni-ni, harroputza eta eurozentristaren hain aitorpen garbia: Hego eta Ertain Amerikako ezkerrak apur bat “motza” dira; ez dute mundua bere osotasunean ulertzen eta aztertzen, zuek dibinoek ulertzen duzuen era “holistikoan” bezala , beren zilborrari baino ez diote begiratzen eta horregatik yankien aurka jotzeagatik edozein tiranoa babesten dute. Kar, kar, oraindik Garan ez dira ausartu halako harrikada idazten, eta horregatik Lazkanoiturburuk gaur idatzi  duen zutabean Amerikako ezkerren faktorea bere ekuazio bitxitik (bi inperio) kanpo utzi eta ez du ezta aipatu ere.

     

    .

     

    Aitortu behar dizut nazka apur bat sentitzen dudala txetxeniarren, kurduen, uigurren eta abarren zapalketa nazionala eta sufrimendua aipatzen duzunean Siriaren aurkako eraso inperialista justifikatzeko. Txetxenia berriro aipatzen duzu Siriarekin Errusiak daukan jarrera gutxiesteko. Errusiak, Putin buru, Txetxenia sarraskitu zuen eta gaur egun ere Kaukaso aldean bere zapalketa ezartzen du. Mashadov erail zutenetik gauzak gero eta okerrago joan dira independentistentzat. Lehen bezala  gaur egun ere aldarrikatzen dut Txetxeniaren autodeterminazio eskubidea, nahiz eta indar laikoak ia erabat desagertuta egon eta indar gehien daukatenak islamistak izan. Zure argudioaren arabera Txetxenia zapaltzen dutenez ezin gara egon ados errusiarrek egiten duten ezerekin. Baina kasu honetan ados nago haiekin NATOren erasoa oztopatzean, eta gustatuko zitzaidakeen gauza bera egin izana Libiarekin.

     

    .

     

    Baina zure argudio honek zure jarrera  interbenzionista agerian uzten du: ez zenuten Errusia (ezta Txina ere) kritikatu NBE Segurtasun Kontseiluan NATOri baimena eman ziotenean Libia erasotzeko. Nik bai kritikatu nituen Errusia eta Txina gero gertatuko zena (Libia erasotzea eta birkolonizatzea) argi eta garbi zegoelako. Zuk, eta Garak, ORAIN kritikatzen duzue Errusia (eta Txina) Siriraren aurkako NATOren eraso militarra oztopatzen (oraingoz behintzat) ari direlako  baina ez LEHEN Libiaren aurkako erasoari argi berdea eman ziotenean. Erabat esanguratsua: ez zenituzten kritikatu Errusia eta Txina Libia inbaditzea erreztu zutenean eta baina orain bai gogor kritikatzen dituzue Siriaren inbasioa oztopatzen dutenean.

     

    .

     

    Esaten duzu hunkituta zaudela Siriako biztanleek Gobernuaren aldetik jasotzen duten jazarpenagatik. Txe Guevarak esaten zuen bezala sentikortasun hori iraultzaile baten ezinbesteko ezaugarria eta txalogarria da…. zintzoa baldin bada, ze zure kasuan badirudi bost axola zaizula biztanle horiek oposizio islamistaren eskuetan pairatzen ari diren sarraskiak eta NATOren erasoa gauzatzekotan sufrimendu hori infinituraino biderkatuko dela, Libian gertatu zen bezala. Egia esanda, Errusia eta Txinako bozeramaileek (Cuba, Venezuela, Nikaragua, Ecuador,  eta abarrekoek bezala) zuen aldean askoz ekidistanteagoak eta sentikorragoak dirudite, eta ez dira batere iraultzaileak (Errusia eta Txinakoak).

     

    .

     

    Iranen lepotik saiatzen zara laikotasun itxura txatxiguai hartzen, baina zure argudio eza baino ez duzu agerian uzten. NATOk eta Mendebaleko potentziek Iran erasotzearen aurka nago, eta ez islamista delako, oinarrizko antiinperialismoagatik baizik. Zure demagogia merkea agerian uzteko soilik aipatu behar dut adibide bat (Txetxenia eta beste batzuk ez aipatzearren): Gaza eta Hamas; horien aurkako eraso sionista salatzea Hamasen islamismoaren alde egotea da? Baina berriro, gauzak zer diren, badirudi zu  zarela nahiago duena gobernu islamistak izatea Libian eta Sirian Gadafi eta Al Assaden gobernu laikoak baino, eta dena Golkoko Monarkia integristen eta NATOren loriarako. Berriro galdetzen dizut; pentsatzen duzu idatzi baino lehen?

     

    .

     

    Berriro ekarriko dut hona Urtzi Urrutikoetxearentzat inperialismoaren sinonimoa den Palestinako ezkerreko alderdi baten jarrera antiinperialista eta demokratikoa:

     

    El FDLP rechaza toda injerencia extranjera en Siria y aboga por el dialogo interno para resolver los problemas internos
    Por: Juan Dufflar Amel
    .

     

    18 de febrero del 2012Corresponde solo al pueblo sirio la solución de sus asuntos internos, afirma el representante del FDLP en nuestro país…
    .
     
    http://www.fdlpalestina.org/articulos/el-fdlp-rechaza-toda-injerencia-extranjera-en-siria-y-aboga-por-el-dialogo-interno-para-resolver-los-problemas.html

     

    .

     

    Ene, FDLPkoak ere trollak !!!!

     

  • Txente Rekondoren azterketa sakona eta ez-neutrala Siriari buruz Info7-n

  • Juan Martin Elexpururen artikulu interesgarria egun hauetako mehatxu inperialistari buruz:
    .
    “Siriarrak eta gu”
    .
    “…Europako ezkerreko zenbait sektore Libiaren aurkako erasoaren alde agertu zen. Gehiengo zabala, itsu eta mutu. Zer dela eta jarrera aldaketa hori? Hain ezberdinak al ziren Saddam eta Gaddafi? Hain txarra al zen Bush eta hain ona Obama? Zein anestesia mota txertatu digute bitartean?…”
    .
    “…Irakekoa gertatu zenean kalera irten eta oihu eginez gure kontzientziak apur bat lasaitu genituen. Libiakoan etxean geratu ginen. Oraingo honetan ez al digute deituko erakunde sozial eta politikoek manifestatzera, «gureek», besterik ezean?..”
    .
    http://www.naiz.info/eu/iritzia/articulos/siriarrak-eta-gu
    Garan 2013-09-03
    .
    Eta Askapenaren iritzia:
    .
    “Eraso inperialistarik ez Sirian!”
    .
    “…Inperialismoak eta bere morroiek Siriaren aurka zuzenean egiteko arrazoi nagusiak honakoak lirateke: Batetik, ez dago lerrokatua sionismoaren ardatz inperialistarekin, eta Iran, Hizbula edo Palestinarekin ditu harremanak. Bestetik, gas erreserba garrantzitsuak ditu bere lurpean eta mendebalderantz gasaren garraiorako korridore estrategikoan kokatzen da Gainera, Asiako potentzien aurrean(Errusia, Txina) tokia hartzea dagokio mendebaldeari, balizko liskarrei begira.
    Ezin aipatu gabe utzi ordea, duela bi urte baino lehenagotik, gatazka piztu zen unetik, potentzia inperialistak eta euren aliatuak, zeharka bada ere, esku hartzen ari direla Sirian; aholkularitza, armak, mertzenarioak eta azpiegiturak eskainiz oposizioko sektore armatuko talde atzerakoienei, honela, hainbat hildako eraginez, baita kurduar lurraldean zein palestinar errefuxiatu guneetan ere…”
    .
    “…Honegatik guztiagatik dei egiten dugu mobilizazioetan parte hartzera eta kalera irtetzera eraso berri hau gera dezagun…”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude