Hornidura ala hornigaien eskasia?

Hornidura ala hornigaien eskasia? –

Merkatuan, une honetan, hornidura arazoa dagoela esaten digute behin eta berriz. Ez ote da hornigaien eskasia dagoela? Zeren ez baita gauza bera. Eman diezaiogun hitza Antonio Turiel Figuereskoari:  “petrolio merkatu-eskaintzari dagokionez, boteila-samako hertsaduraren aurrean aurkitzen gara. Gehienezko Ekoizpen unera iritsiak gara jada 2014az geroztik, eta gaur egun jaitsiera fasean beherantz eginda aspalditik. Bai, beharrezkoak dira Energia Berriztarazteko Instalakuntzak (eguzki-plakak, energia-haizegailuak eta abar), baina horrek ere bere baldintza dauka: ez da soilik petrolioa eta gasaren agortzea, baizik eta gainontzeko metal ustiagarriak ere agortuz doazela (karburua, kobrea…); eta horiek ezinbesteko osagaiak direla edozein Instalakuntza Berriztagarri egiteko.”

Hornidura ala hornigaien eskasia?

Bestalde, Hazkundearen ideia sakratua dago jokoan. Alabaina, hazkunde sistema horrek ez daki funtzionatzen petroliorik gabe, adibidez; eta ez da gai energia-trantsizio bat burutzeko ere; besteak beste, horretarako denborarik ere ez dagoelako, antza, Antoniok dioenez.

Beraz, errealitate hau itzulezina da.

Ideiaren bat, horri aurre egiteko? Guk agian ez, baina Eliteak bai, noski. Aspalditik jabetu dira arazoaz, eta guk ere aspalditik dakigu euren asmoa zein den; asmo logiko-matematikoa: populazioa murriztu, jendeak nahi ala nahi ez. Ez pentsa ideia berria denik, aspaldikoa baita. Rockefeller eta Kissingerren denborakoa bederen, Artxibo Sekretuek oraintsu plazaratzen utzi dutenez.

Jendea garen aldetik, ideiara egin eta etorriko denari aurre egiteko prestatzea baino ez daukagu.

Beraz, eragin diezaiogun pixka bat buruari. Katu Beltza zain dago. Kontuz arratoiok!

Hornidura ala hornigaien eskasia?

Gautegiz-Arteaga. Saiakeraegilea eta itzultzailea. Zamora-apaiz kartzelako

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude