Hondarrezko errepideetan 4x4an (Fraser Island-Australia)

Hondarrezko errepideetan 4x4an (Fraser Island-Australia) –

Hondarrezko errepideetan 4x4an (Fraser Island-Australia)

Australiara doaz lagun batzuk, eta Fraser Island-era joateko gomendioa egin diet beste hainbat lekuren artean. Australia ekialdea eta Koralezko barrera bisitatu nituenekoa gogoan, Fraser Island ederraren argazki sorta eta bideo batzuk segidan.

 

Fraser Island munduko hondarrezko irla handiena da 1840 km2 azaleraz. 1992an UNESCOk Gizateriaren Ondare¬†izendatua, ekosistema eta geologia bereziak, paisaia ederrak, hondartza ikusgarriak, baina aipamen berezia 4x4an egiten den ibilbidean eta bisitariaren harridurarako, bertako hainbat hondartza errepide direla bere trafiko seinale eta guzti…

Fraser18Fraser01Fraser IslandAustralia ekialdean dago Fraser Island, Queensland-en, Brisbane-tik 200 km iparraldera. Maryborough eta Hervey Bay herrien administraziopean, bertako ur gozo lakuak oso bereziak dira, 40 baina gehiago daude eta McKenzie lakua da garrantzitsuena.

Turismo gune garrantzitsua bilakatu da Fraser Island, geologikoki berezia eta natura txoko ederrez gainera, bertako flora eta fauna bereziak jende ugari erakartzen dute, baleen migrazio bidea da, eta nahiko erraz ikus daitezke, hegazti mota ezberdin asko ere badago, baina alde batetik bestera lasai dabiltzan dingoek lortzen dute bereziki bisitariaren arreta.

James Cook esploratzaile britainiarrak 1770ean eman zuen irla ezagutzera, deskubritu edo, baina James Fraser Kapitainak eta bere emazteak eman diote izena irlari. 1836ko maiatzaren 22an Stirling Castle barkua Koralezko barrera handian hondoratu zen, bertan 18 pertsona zihoazen, euren artean James Fraser Kapitaina eta Elizabeth bere emaztea. Elizabeth Fraser-ek kontatukoaren arabera, naufragoak Waddy Point inguruan lehorreratu ziren, eta ur gozo bila zebiltzala, bertakoek atzeman eta hainbat astez gatibu izan zituzten. Lanera derrigortu omen zituzten, eta Fraser Kapitaina gaixotu egin zen, lantza batek zuritua egun batzuk ondoren hil omen zen. Beste batzuk diotenez naturalki hil zen, eta bertakoek erreskatatu egin zituzten, ez gatibu hartu. John Graham-ek aurkitu eta salbatu omen zuen Eliza, 6 urtez bertako aborijenekin bizitako preso iheslaria, baina istorio eta kontu hauen ziurtasunik ez dago. Gertatua gertatu, Elizabeth Fraser inglaterrara itzuli izen 1837an, eta bere kontalari trebeziaz euren abentura eta sufrimenduen istorioa idatzi zuen, Londreseko liburu denda guztietan saldu zen zabalkunde eta ospe handia lortuz, irla euren izenez ezagutzen da ordutik.

Fraser04Fraser Island-eko bisita egiteko, barku edo transbordadore batean heltzen zara irlara, pertsonak eta autoak batera daramatzan transbordadorean, berriro aipatu 4×4 motako autoak bakarrik ibil daitezkeela irlan, eta kanping gune asko dagoela egun batzuk igaro nahi badira. Zure kabuz joan zaitezke edo bisita kontratatu, oso erraz, horretarako dauden mila turismo gune eta eskaintza ezberdinen artean aukeratuz.

Aipatutako McKenzie lakua, Chanpaign pools, Cedar Falls, Wabby lakua, Indian Head, leku eder ugari gozatzeko Fraser irlan. Errepide den hondartzan horietan, Maheno itsasuntzia ere aipatu, 1935ean ekaitz batek ekarri zuena, proba militarrak egiteko erabilia eta gaur egun atrakzio turistiko ikusgarria dena.

Australia ekialdeko kosta guztia da ederra, Sydney-tik Cairns-era, furgoneta edo karabana batekin egiteko ezin aproposagoa, mila hondartza, irla eta leku eder eta ikusgarri… Beste baten gehiago.

Beti bezala aukera baduzue bisita gomendatuz, argazki batzuk eta bideo pare bat jarraian…

Hondarrezko errepideetan 4x4an (Fraser Island-Australia)
Australia, errepideak, Fraser Island, Hondarrezko
Urko Uranga

Inguruan somatzen zaitut...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude