H&M erresumintzen duen blogari norbegiarra

H&M erresumintzen duen blogari norbegiarra

Aftenposten egunkari norbegiarrak hiru blogari Kanbodiara eraman zituen, erropa lantegietako langileen baldintzetan bizitzeko hilabete batez. Bada, bistan denez, emaitza ez zaio batere gustatu H&M multinazionalari.

H&M erresumintzen duen blogari norbegiarra

Egunkari norbegiarraren helburua, modaz maiteminduta zeuden hiru blogariak lantegi zantarrotan deskubritutakoarekin negar zotinka jartzea bazen ere, irudiok, bide batez, Kanbodiako lan baldintza eskasak publiko egin eta salatzeko balio izan dute. Langileek konortea galtzerainoko lanordu amaigabeak, antisoldatak eta beste hainbat ankerkeria agertzen ditu realityak. Multinazional askoren jardun bidegabea agerian uzten dute, azken batean. Milioika euro irabazten dute enpresatzarrok, langile (esklabuen) izerdiaren eta odolaren kontura. Eta noski, honek guztiak inpresio gehiago eragiten du ikuslearengan, blogari gaztetxoen begi malkotsuetatik ikusita.

Istorioa ez da hemen amaitzen ordea: H&Mren zentsura
Anniken Jørgenseni bizitza aldatu zion bidaia hark. Ikusitakoak ikusita, Kanbodiako bidegabekeria haien atzean zer enpresa zeuden salatzeko konpromisoa hartu zuen gazte norbegiarrak. Anekdota hutsean ez zedin geldi, 17 urteko blogariak kanpaina bat hasi zuen eta H&Mri (errudunetako bati) ez zitzaion batere gustatu ekimena. Nola bada?

Bere blogean salatzen duen gisan, orduantxe hasi ziren kontuak bihurritzen. Multinazionalak seinalatzen hastean, Kanbodiara eraman zuen egunkariak berak, bidaiaz eta bertan gertatutako oroz hitzegitea debekatu zion Jørgenseni. Harrapazank!

Anniken Jørgensenen: “Harrigarria da erropa kate honek Norbegiako egunkari garrantzitsuena kikiltzeko adinako boterea izatea.”

ROPALIMPIA-SLOWFASHION-MODASOSTENIBLE

H&M erresumintzen duen blogari norbegiarra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude