Hiru urteko kartzela zigorra Txapeldunen Ligako finalean izandako istiluengatik

Albert Perich Valenzuela eta Cristian Martínez García gazte katalanek hiru urte eta egun bateko espetxe zigorra bete beharko dute autoritatearen aurkako delituagatik. Horretaz gain, Bartzelonako 25. epaitegi penalak 8 hilabeteko kartzela zigorra ezarri die desordena publikoa egotzirik eta 1500 euroko isuna ordaindu beharko dute udal zerbitzua kaltetzeagatik. Epaiketa 2009ko maiatzaren 7an izandako istiluengatik izan da. Txapeldunen Ligako finalerako sailkatu zen Barça eta ospakizunen ondotik Mossos d’Escuadraren aurka botilak, latak eta harriak bota zituen gazte talde batek. ‘Bicing’ bizikleta zerbitzua ere kaltetu omen zuten. Epailearen esanetan Perichek eta Martinezek “objektu arriskutsuak” bota zituzten poliziaren aurka, nahiz eta haiekin ez zuten inor jo.

MzM1NA==

Zigorra “ereduzkoa” dela dio El Periodikok eta “aurrekaririk gabeko sententzia” gisa definitu, hiru urtetako kartzela zigorra arrunta ez dela agerian utziz. Beraz, Euskal Herriko gazteriari paratzen zaizkion zigorrak ere ezohikoak direla dirudi. Hodei Ijurkok 16 urtetako kartzela zigorra jaso zuen bi foruzainen aurka bi molotov koktel bota zuela egotzirik. Foruzainak ez ziren zauritu eta haien deklarazio hutsak balio izan zuen gaztea epaitzeko. Fiskalak 38 urteko espetxe zigorra eskatu zuen.

Bestalde, Iñaki Marin, Iker Araguas eta Xabier Sagardoi gazteei lau urteko espetxe zigorra paratu zien epaileak desorden publikorako saioa egitea frogatutzat jo ondotik. Fiskalak 12na urteko espetxe zigorra eskatu zuen. Azpimarratzekoa da epaiketa guzti hauek Auzitegi Nazionalean egiten dira.

BARDO GORRI NAFARRA