Himalaya ezezaguna, ezagun bilakatzeko

“Karakorun eta Himalaya mendilerroen artean, Erdialdeko Asiaren atarian, Kaxmir eta Ladakh-ek osatzen duten eskualdea gerra-liskarren sinonimo da gaur egun Indiak, Txinak eta Pakistanek beren mugak zabaltzeko duten handinahia dela eta. Inguru misteriotsu honek, baina, kontraste eta ezusteko polit asko gordetzen ditu bidaiariarentzat: zelaiak, lore-baratzeak, mendi elurtu ikusgarriak, basamortuak, errekak, laku urdin gardenak…” . Horixe Mila Gallastegi eta Asier Aranzabalen hitzak. Horixe gonbitea.Eibarren jaio eta hazi arren, bikotea Amorebieta-Etxanon bizi da egun. Gaztetatik Euskal Herriko eta Piriniotako mendietan ibiltzeko eta argazkiak egiteko zaletasuna izan dute, eta orain urte batzuk mundu zabalera egin dute salto. Oinez edo tokian tokiko garraiobideak erabilita, Nepalen, Perun, Morkon, Etiopian, Mongolian, Indonesian, Saharan, Iranen, Malin, Groenlandian eta, azkenekoz, Kaxmir eta Ladakhen izan dira. Bidaiatzeko filosofia berezi honek natura eta kultura uztartzea ahalbidetzen die, paisaia ikusgarriekin gozatuz eta bertakoak hurbiletik ezagutuz. Jasotako irudi eta esperientziak bilduta, ikus-entzunezko dokumentu landuak prestatzen dituzte, emanaldietan lurralde urrunak guganaino helarazteko asmoz. Bidaia abenturekin, paisaien edertasunarekin eta gurearekin apenas antzik duten bizimoldeekin gozatzeko aukera polita da. Hurrengo emanaldia –Kaxmir eta Ladakh: Himalaya ezezaguna– Santurtziko Kresala aretoan egingo dute; irailaren 23an, osteguna, arratsaldeko 20:00etan.Eta datozen hilabeteetarako ere badituzte hainbat aurreikusita:

Urriak 7: Irungo Amaia Kultur Etxean, 19:30ean

Urriak 19: Gasteizko Luis Ajuria aretoan, 20:00etanUrriak 28: Basauriko Udal Kultur Etxean, 19:00etan

Azaroak 3: Basoz baso oinez Indonesian: Paradisuaren ederra kulturaren aberastasun. Zornotzako Zelaieta Zentroan, 16:00etan

Azaroak 16: Zarauzko Pagoeta Mendia Taldearen aretoan, 20:00etan

Azaroak 18: Urnietako Gazte Informazio Bulegoan, 19:30ean

Azaroak 23: Errenteriako Urdaburu Mendi Elkartearen Egoitzan, 20:00etan

Azaroak 29: Donostiako Okendo Kultur Etxean, 19:30ean

Abenduak 10: Azkoitiko Kultur Etxean, 19:30ean

Abenduak 15: Donostiako Koldo Mitxelena aretoan, 19:30ean

Himalaya ezezaguna

Irudia | Himalaya ezezaguna | Mila Gallastegi eta Asier Aranzabal | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.