Hezbolak Sirian dituen armategien aurkako erasoak prestatzen ari da Israel

Egunkariak iturri europarrak aipatzen ditu, eta dio Israelek nabarmen areagotu duela bere presentzia militarra lurraldearen iparraldean eta 1967ko gerratean okupatu zuen Golango Gain siriarrean. Erasoaren aurrekari moduan, lurralde Siriar eta Libanoarrak zeharkatzen dituzten tripulatu gabeko hegazkinen hegaldiak ugaritu ditu Israelek.

MzE5Mw==

Iturri berak ziurtatu du Siriako armadak ez duela Israelek 2007an eraikitzen ari ei ziren erreaktore nuklear bat bonbardatu zuenean bezain modu neurtuan erantzungo oraingoan, baizik berehala eta oso modu tinkoan erantzungo diola ezein erasori. Gauzak honela, Israelekiko mugako eta siriar lurralde guztiko beste zenbait puntu estrategikotako defentsa antiaereoak indartu ei ditu Siriako armadak.

Bestalde, AEBak eta beren aliatuak Siriari presio egiten ari direla jakinarazi zuen atzo Londresko Al Quds al Arabi egunkari arabiarrak, Israeldar eta Palestinarren arteko elkarrizketa zuzenetan eskua sar ez dezan eta elkarrizketak oztopa ez ditzan.

Irudia | Israelgo armadako zenbait soldadu | Rob Sheridan | Creative Commons By SA