Heribert Barreraren ikuspegi jeniala

Heribert Barreraren ikuspegi jeniala –

Heribert Barreraren ikuspegi jenialaGurean ez da ezaguna Heribert Barrera. Labur-zurrean, katalan politikari eta kimikaria izan zen, eta ERC alderdikidea (Bartzelona, 1917-2011). 1977tik 1980ra diputatu Espainiako Kongresuan; 1980-1984 artean, Kataluniako Parlamentuko lehenbiziko presidentea, eta 1991-1995 artean, ERC alderdiko burua. Zientzialari gisa, artikulu ugari idatzi zuen, ohore franko bildu ere bai, eta politikari gisa; erreferente, batetik, eta bestetik, polemikoa izan da.Haren esan batzuk polemikoak dira –ez dut jainkotu nahi, haren iritzi guztiekin ez nago ados edo ez dakit zer pentsatu kasu batzuetan–, berez hala direlako, eta manipulatu egin direlako, eta beste batzuk ikaragarri argiak eta oso gogoan hartzekoak, eta, autore egiatia izan zen dudarik gabe, sinesten edo pentsatzen zuena aditzera emateko indarra izan zuena, unean uneko komenientziak eta “zuzentasun politikoak” bazter utzirik.

1978ko maiatzaren 5, 8 eta 9an, Konstituzio Gai eta Askatasun Publikoen Batzordean konstituzio proiektuaren debate orokorra egin zen. Hitzartzeetatik zati bat “nazionalitateen” aferari eta “nazio espainiarraren” izaerari eskaini zitzaion. Zer zegoen eztabaidaren muinean? Bada, ea nazio bakarra zegoen Espainiako estatuaren lurralde barruan, hots, espainola, eta hiru nazionalitate berezi, galego, katalan eta euskalduna; eta, zer esan nahi zuen “nazionalitate” hitzak, ea estaturik ez zeukaten nazioak izendatzeko balio zuen, eta, horrek autodeterminazio eskubidea berekin zekarkien hiru nazionalitate horiei, eta, horrela izatera, Konstituzioan, nola jaso behar zen errealitate hori.

Frankismoan nagusi izan zirenek eta nagusi izaten jarraitu nahi zutenek –Licinio de la Fuente, kasu, Lan ministro ohia frankismoan, eta Alianza Popular alderdiko liderretako bat–, ukatzen zuten posible zenik batasun nazionala aniztasun nazionaletik planteatzea, eta nahi ziren interpretazio doktrinalak egin zitezkeela zioten, baina Espainiako herriei nazio izaera aitortuz gero, hortik ondorio logiko gisa autodeterminazio eskubidea ezagutzea zetorrela. Horretan Heribert Barrerarekin bat egiten zuten, katalanak justu kontrako helburua izanagatik. 

Orduko alderdi politikoen ordezkarien zentralitateak –UCD, PSOE, PCE, CDC, PNV eta abar–, zentralitatea marko espainolaren barruan noski, bakoitzak bere ñabardurekin, zioen funtsean, “nazionalitate” kontzeptuak orduko hartan autonomia izateko eskubidea esan nahi zuela, hots, Galizia, Katalunia eta Euskadiri autonomia zegokiela, eta, horrek ez zuela autodeterminazio eskubidea inplikatzen. 

Testuinguru hartan, Heribert Barrera izan zen ahots katalan bakarra konstituzio proiektu osoari ezezkoa ematea aldarrikatu zuena. Zergatik? Beste eragozpenak beste, Espainiako estatuak albo batera uzten zuelako estatuaren benetako izaera. Espainia osoari ezin zitzaizkion Nazio eta Aberri kontzeptuak aplikatu, zeren eta Espainiak Estatuaren egungo lurralde guztia hartzen badu, Espainia ez da nazio bat, baizik eta Estatu bat zenbait nazioz osatua. Aspaldiko garaipen militarrak eta 1939ko garaipena ez ziren aski Nazio espainola eratzeko. Konstituzioa benetan Espainiaren neurrira egina izatera, hark adierazi behar zuen burujabetza Espainiako nazioen herrietan zetzala, eta herri haiek bereizita burujabe izanik, elkartu egiten zirela Estatu amankomunean, guztien mesederako. Estatua zen bere funtzioak legitimatuak ikusi behar zituena hura osatzen duten nazioek hari espresuki eta partzialki bakarrik egindako burujabetza-lagapenen bitartez  (Molinero, Carme; Ysàs Pere: La cuestión catalana. 2014, 238-245).

Jakina, Heribert Barreraren ikuspegi konfederala ez zen aurrera atera. Kataluniarako Suitzaren eredua zuen gogoko hark, bai egitura politikoari zegokionez, eta baita hizkuntzari zegokionez ere. Onartu zen ikuspegia badakigu zein den: Konstituzioaren 2. artikulua: “La Constitución se fundamenta en la indisoluble unidad de la Nación española, patria común e indivisible de todos los españoles, y reconoce y garantiza el derecho a la autonomía de las nacionalidades y regiones que la integran y la solidaridad entre todas ellas”.

Gatozen orain mende honen hasierara. Enric Vila kazetariari adierazitakoaren arabera, trantsizioari buruz honela zioen:

La transició va ser un desastre perquè no s´hauria d´haver acceptat de cap manera que les primeres eleccions les convoqués un franquista com en Suárez, amb un govern format per franquistes o simpatitzants del règim. Jo sempre he estat contra aquesta idea de la reconciliació i que hem d´esborrar la Guerra Civil i ja no n`hem de parlar mai més. No, no, no! L´oposició s´hauria d´haver mantingut ferma i no hauria d´haver acceptat de cap de les maneres que les primeres eleccions democràtiques les fes un govern de franquistes; com a mínim havia de ser un govern meitat-meitat. I amb totes les garanties i sense la monarquía com una cosa prèvia (què pensa Heribert Barrera, entrevistat per Enric Vila. Deria. 2001, 52 or.)

Liburu berean, honako adierazpenak jaso zizkion elkarrizketatzaileak:

Alguns pretenen que els negres són, de mitjana, una mica menys intel.ligents que els blancs, però la intel.ligència és el resultat de factors molt diversos arbitràriament escollits i per tant estem en un terreny cientific mal definit. (…)

El quocient intel.lectual dels negres dels Estat Units és inferior al dels blancs. Ara, això no és una prova, perquè els tests utilitzats per determinar-lo no poden corregir prou la influència del medi en què es viu, l´entorn familiar, etcètera. D´altra banda, es absolutament segur que si hi ha diferències són inferiors a la variabilitat individual. És a dir, suposant que col.lectivament fossin una mica menys intel.ligents això no voldria dir que una persona negra determinada no pogués tenir un quocient superior al dels blancs. En tot cas, de la mateixa manera que fisicament s´accepta que els negres tenen més aptituds en la cursa de velocitat, per exemple, no hi ha cap raó científica per creure que hi poden haver diferències en la intel.ligència, cosa que no necessàriament implica superioritat o inferioritat perquè, com he dit, el que anomenem intel.ligencia és el resultat de components diversos (96-97).

Erantzun horretatik, begitan zutenek hau bakarrik jaso zuten: “En América, los negros tienen un coeficiente inferior al de los blancos”, eta hala dakar gaztelaniazko wikipediak.

Urte berean, El periódico de Cataluña egunkariak egindako elkarrizketan, honako iritzi hauek agertu zituen: “antes hay que salvar a Cataluña que a la democracia”, uler bedi “demokrazia espainola” eta Katalunia nazio gisa; eta, halaber: “el bilingüismo implica la desaparición de Cataluña como nación”. Bere ustez, Txillardegirentzat bezala, lurralde eskubideak onartzen zituen estatu baten barruan bakarrik zeukan katalanak etorkizuna, ez egungo elebitasunean, eta neu ere bat natorkio. Eta hizkuntza desagerturik, katalan nazioa ere bai. 

Gustura irakurtzen dudan autore egiatia da, ausarta eta originala. Eta, jakina, gure egoera politiko-linguistikoa gogoan dudala irakurtzen dut.

Heribert Barreraren ikuspegi jeniala Heribert Barreraren ikuspegi jeniala

Idazlea, irakaslea, hizkuntza-normalizazioko teknikaria (Azkoitia)