Hego Osetia: Gerra hotsak gatazkaren urteurrenean

Guerra hotsak, by Jayel Aheram, Flickr
Gerra hotsak, by Jayel Aheram, Flickr

1989tik 1992ra iraun zuen Georgia eta Hego Osetiaren aurkako gerrak. Hura amaitzean bigarrenak independentzia aldarrikatu zuen, baina halakorik ez du onartu ordutik Georgiak. Matxinotutako lurraldea kontsiderantzen dute eta iaz errekuperatzen saiatu ziren. Errusiaren aldekoak diren Hego Osetiarrak, aldiz, Moskuren laguntza jaso zuten.

Georgiak armak eskuratzen iragan ditu hilabeteak, baina Errusia bezalako potentzia militar baten aurka ez du zereginik. Mikhail Saakaxvili Georgiako presidenteak duela ez asko azaldu bezala Errusiari erasotzena buruaz beste egitea da. Baina egunotan liskarrak gorenera heltzen ari dira, iaz bezala.

Errusiak Georgia isilean armak lortzen ari dela salatu du eta horrek kezka eragiten diela. “Hilabeteak dira armamentu astunez eta armez hornitzen ari direla, inguruko egoera lasaia dela inolaz ere esan ezin denean”. Hainbat herrialderi atentzioa deitu dio Errusiak hilabeteotan Georgiari armak saltzeagatik. Hala norla Israel eta EEBB-ei leporatu die armak saltzea.

Mendebaldeak Georgiaren “gatazka nahiarengan” errua duela dio Errusiako indar armatuen buruzagiordeak, Anatoli Nogovitsinek. “2008ko abuztuko gerra galtzean tropa georgiarrak uzkurtua ziren, baina Mendebaldaren babesak indarra berreskuratzea ahalbidetu die”.

Georgia etengabe probokatzen ari dela ere salatu du eta horren bitartez Hego Osetiako egoera ezegonkortu nahi duela. Bien bitartean Georgiak Errusiari leporatzen dio etangabe probokatzen aritzea.

Iaz era beretsuan hasi zen istorioa badakigu nola amaitu zen. 5 egunetako gerrarekin, 1.400 hildakotik gora, 37.000 errefuxiaturekin. Hego Osetiako herritarrek izua ezagutu zuten iaz, beste behin. Aurten istorioak amaiera zoriontsuago bat izatea espero dugu.

Zer duzu buruan “Hego Osetia: Gerra hotsak gatazkaren urteurrenean”-ri buruz

  • […] Ez zarela urruneko herrialdeetara joan oporretan? Zuzeun Ipar Irlandako mural zenbait bisita ditzakezu.  Gainera, Imanol Epeldek Argentina eta Boliviatik egindako bidaia kontatu zigun eta Irati Elizaldek Edinburgoko Fringe jaialdian izan zenekoa, Hego Osetiako gerraren hotsez ahaztu gabe. […]