Hego Kurdistango hainbat herri bonbardatu ditu Turkiak

Turkiako hegazkinek Hego Kurdistango (Irakeko estatuaren menpe dagoen Kurdistan zatiko) zenbait herri bonbardatu zituzten atzo, bertako lekukoek jakinarazi dutenez. Kalte materialez gain, Ahmed Hakurk bonbardaturiko Sidakan herriko alkateak adierazi du erasoetako batean turkiarren bonbek PKKrekin zerikusirik ez duen zibil bat zauritu zutela.

Turkiako armadak ez du oraindik baieztatu erasoak bere hegazkinek egin zituztenik, baina Turkia hego-ekialdeko Diyarbakir hiriko zenbait lekukok baieztatu dute hegazkin militarren hegaldatze hotsa entzun zutela goizaldeko 02:00ak aldera, erasoak gertatu baina gutxi lehenago.

Turkiak hilabete baino gutxiagoko epean PKKren aurka Hego Kurdistanen burutzen duen bigarren erasoaldia da atzokoa.

Mjg0Mg==

Hego Kurdistan

Turkiar estatuaren menpe dagoen Ipar Kurdistanek ez bezala, Iraken menpe dagoen Hego Kurdistanek autonomia maila handia lortu du Estatu Batuek lurraldea inbaditu zutenetik. Gobernu zentralak hobetsitako entitate federatu autonomoa sortzea lortu dute, duela urte batzuk pentsaezina zen autonomia maila bat eskuratuz. Ankararen kalkuluen arabera PKKko 2000 kide inguru ezkutatzen dira Hego Kurdistanen.

Irudia | Kurdistan grisez | zz | Creative Commons By SA
Kurdistan, PKK, Turkia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude