Hauteskundeak AEBetako gizarte erdi-demokratikoan

Hauteskundeak AEBetako gizarte erdi-demokratikoan –

Jeffrey Sachs ekonomialari eta irakaslea ospetsu egin zen Berlingo Harresia erori ostean Polonian eta Errusian sozialismo errealeko ekonomietatik kapitalismorako trantsizioa egiteko aholkulari bilakatu zelako. Ondoren, garapen iraunkorrean, makroekonomian eta pobreziaren aurkako borroka alorretan aritu da Columbia unibertsitateko The Earth Institutuko Zuzendari gisa 2002 eta 2016 artean.

Hauteskundeak AEBetako gizarte erdi-demokratikoan
Arg: Matt Hecht

Sachsek Athens Democracy Forum-ean hitz egin du berriki, AEBetako sistema politikoa era zorrotz batean definituz isilarazi zuten arte: Ameriketako Estatu Batuak gizarte erdi-demokratikoa, hierarkikoa eta arrazista da, zuriak dira nagusi, eta eliteen pribilegioei eutsi nahi diete. Horrela eratu zen 1787an, herrialde genozida eta esklabista zen, natibo amerikarrak hiltzen zituena kultura zuria izateko; baina harrigarria bada ere, hala izaten jarraitzen du, nahiz eta orain ginena baino askoz ere desberdinagoak garen”.

Askotan AEBetako lehia ideologiko moderatua eta egonkortasun demokratikoa goraipatu dira. Hau posible izan da, besteak beste, hauteskunde sistematik kanpo utzi direlako zenbait sektore sozial baztertu, bereziki pobreak, etorkinak eta afroamerikarrak. Horregatik, politikariak gizarteko errealitatea baino bertsioa askoz homogeneoagoa, zuriagoa eta moderatuagoa dira. Izan ere, AEBak existitu direnetik gradu altuago edo baxuago batean ez ditu bete demokrazia liberal baten baldintza minimoak. Hauen inguruan adostasun zabala dago Politika Zientzian, hiru elementutan laburbildu genitzake: pertsona batek botorako eskubidea eta hautagai izateko eskubidea izan behar du eta lehia, gutxi gorabehera, aukera berdintasunean eman behar da.

Askotan AEBetako lehia ideologiko moderatua eta egonkortasun demokratikoa goraipatu dira. Hau posible izan da, besteak beste, hauteskunde sistematik kanpo utzi direlako zenbait sektore sozial baztertu, bereziki pobreak, etorkinak eta afroamerikarrak.

Baina AEBetan boto eskubidea ez dago segurtatuta. Batzuetan ideal horretara gerturatu eta beste batzuetan urrundu egiten da. Estatu bakoitzak nahi duen bezala arautzen du boto-emaile bezala erregistratu nahi duen pertsonari eskatuko dizkion paperak eta baldintzak. Bestalde, formalki erregistratu guztiek hauteskundeetara aurkezteko aukera badute ere, praktikan hau egikaritzea oso zaila da dirudunak ez direnentzat edo aberatsen babesa ez dutenentzat. 2022ko Presidentearen agintaldi erdiko hauteskundeetan milioidunek bi alderdiei eman dieten zenbatekoa inoizko handiena izan da eta diru-emaileen artean diru-sarrera handiena duen %1ak emaniko diru guztiaren %38 eman du. Horrela bada ez dago dudarik hautaturiko Kongresurako ordezkarien artean dirudunek lagun asko izango dituztela.

Emaitzei begiratzen badiegu, demokratek uste baino askoz hobe eutsi diote, litekeena da Ordezkarien Ganbara errepublikanoen esku gelditzea, baina gehiengo ez oso zabalarekin. Horrek garrantzia du Joe Bidenen gobernuak ordezkari errepublikano batzuekin negoziatuz bere lege proiektuen aldeko botoa lortu ahal izango duelako. Bestalde, Senatuan gehiengoa demokrata izango da. Horregatik, bazterrak nahastuta daude errepublikanoen artean, inkestek iragarri zuten olatu gorria ez baita iritsi, eta ez da harritzekoa, Trumpek gaitzespen handia sortzen du gutxiengo etnikoen artean eta zenbait estatu klabetan, lehia estu dagoen horietan eta aborturako eskubidea zalantzan dagoen horietan, emakumeen mobilizazio inportante bat egon da errepublikanoen aurka. 2024ko hauteskunde presidentzialei begira, badaezpada errepublikanoek beroketa ariketak egiten jarri dute Ron DeSantis, eskuin muturreko Floridako gobernadore ez hain zaratatsua.

ARGIArentzat egindako kolaborazioa

Hauteskundeak AEBetako gizarte erdi-demokratikoan Hauteskundeak AEBetako gizarte erdi-demokratikoan