Haize-orratza

Haize-orratza –

Haize-orratza

Tutik ere ez dakit geopolitikaz. Ez dut harrotasunez erraten, noski. Konstatazio bat baino ez da. Eta, beraz, munduko gai handietan aditua ez naizenez, afera baten aitzinean jarreraren bat hartu behar badut, bada, aurreiritziak jartzen ditut jokoan. Hartara, auzian Estatu Batuak, Israel edo Turkia nahasita baldin badaude, ni beti kontra.

Aitzitik, Errusia eta Ukrainaren arteko gerraren inguruko iritzi garbirik ez dut oraindik eman. Ez dut uste inor nire iritziaren zain dagoenik ere, baina erran nahi dut lagunartean halako gauzak komentatzen direlarik, halakoetan ere ez naizela gai izan aburu bat emateko.

Putin purifikazioaz hizketan entzuten dut, eta Ukrainaren alde jartzen naiz. Ukrainak hamaika alderdi legez kanpo uzten ditu, eta Errusiaren alde jartzen naiz. Errusiak hango eta hemengo herriguneak bonbardatzen ditu, eta Ukrainaren alde jartzen naiz. Ukrainako naziek kale erdian egiten dituzten torturak saioak ikusten ditut, eta Errusiaren alde jartzen naiz.

Nire iritziak haize-orratza dirudi, azken gertakarien boladen arabera mugitzen dena. Hori bai, gerraren aurka beti. Ez dakit horrekin nahikoa den.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko martxoaren 24koa]
Haize-orratza

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

3 pentsamendu “Haize-orratza”-ri buruz

  • josu naberan 2022-03-28 11:54

    Asier, neronek ere ezer gutxi dakit EGIATAN DAGOENAZ gaur eta orain, munduan zein Ukarinian.

    Tira, GAUZA PARE BAT bai dakidala:

    1- munduan Elite boteretsu batek agintzen duela: Sistema Kapitalistaren Inteligentzia- Eliteak.

    2- Elite hau zeinek osatzen duen ziur dakidala: hots Sistema Kapitalistak bere fase barrirako muntatu duen Elite Oligarkikoak: Black Rooks, Mundu Bankuak, Rokeffeler & Bill Gates&Malinda Fondations, gehi horiek finantzatuta eta haien zerbitzura dagoen OMS eta CDC Osasun Erakundeen Zuzendaritzak. Beraz, Big-FARMA globalak.

    3- Hauek berauek izan direla, guztiok bat hartuta, Plandemia manipulatu dutena, era kriminalean, arnasbideetako gaixotasun bat gertatu zela-eta populazioa manipulatuz, HEDABIDE SALDUENEN laguntza estimagarria, populazioaren garuna manipulatuz planeta mailan (Gran Hermanok ere sumatu ez zukeen maneran)

    4- Mundu mailako Oligarkia berau dela Ukrainako gerra estrategikoa eta oraintxe bertok aktibatuta dauden gerra guztiak (Israeleko Estatuak, Saudi Arabiak, Marokon Sáharan, Sirian, Libian…), OTAN gidari eta EE.BBek akuilari. Zeren eta EEBBen ekonomia armamentisten estrategian oinarrituta dagoelarik ETENGABEKO GERRA BEHAR dute zorokondoren batean, euren armal saltzeko eta kontsumitzeko.
    “EZ GERRARI”, baino goiburu argiagoa, “EZ ARMEI” delarik, ene ustez bederen, nahiz eta Espainiak OTANen aldekoei armak bidali, gure diruaz ordainduta.

    Baita 2030-Agenda, jada abian dena (Korporazioen aldeko “RESETa”, txikia eta ertaina den oro suntsituz, gidatzen duena: gizadiaren esklabotza erabatekoa xede duena.
    Oraintxe eta hemen berton, Iberdrola, Petronor, BBVA, Energia Berdearen izenean euren txiringitoak muntatzen, lurrez jabetzen, urez jabetzen…

    Eta, azkenez ez daukadala, ez daukagula Gatazka nagusi honetan NEUTRAL IZATERIK, edota burua hegopean sartuta bizitzerik, nahiz eta Europako eta Hemengo “Ezker Anolatu” guztia erdi-absente egon…

    3-

  • Alpargatero 2022-03-28 13:17

    Josu, nik ere aitortzen dut ez dudala geopolitikan gertatzen ari den guztia ulertzeko gaitasunik, baina gauza batzuk nahiko agerian geratzen ari dira begiak irekita dauzkan edonorentzat:

    Aipatzen dituzun botere horien aliatu (morroi) handiena ezkerra da gaur egun (zentro-eskuina deiturikoa ere hor sartuko nuke, baina ariete nagusia ezkerra da, zalantzarik gabe); izan ere, ezkerrak bultzatzen duen estatismoaren indarraz baliatzen dira beren monopolioak ezartzeko, enpresa txiki eta ertainentzat jasanezinak (itogarriak) diren zergak eta era guztietako araudiak ezarriz, zeinen ondorioz orain arte burujabeenak izan diren herritarrak (autonomoak) zuzenean porrotera eramaten baitira, besteak beste.

    Gauza bera gertatzen da botere horiek bultzatzen ari diren agendaren gainerako atalekin, ezkerrak babesten dituen balioak dira, eta oso baliagarri zaizkie, antza, gure gizarteak ahultzeko, gizabanakoak heldulekurik gabe (sustrairik gabe) utziz, gero eta menpekoago eta babesgabeago: immigrazionismoa, feminismo eroa, LGTB+ismoa , arrazialismoa, animalismoa, beganismoa, klimatismoa, abortismoa (demografiaren aurkako gerra)… Argi eta garbi goitik behera (boteretik gizartera) txertatzen ari diren balioak dira, eta ezkerreko koitaduak gai horietan buru-belarri sartuta, iraultza egiten ari direlakoan…

  • josu naberan 2022-03-28 18:49

    Alpargatero,
    Hirekin guztiz bat natorrek Aberriarekiko duan maitasunaz, baina EZ HALA jendeaz eta jerdarteaz duan ikuspegiaz.

    Gogora ezak gure arbasoen GOIBURUA:

    “BITEZ BANAKO ASKEAK
    ABERRIA ASKE DADIN” (Obanos. Nafarroa)

    latinajoz zegok udaletxe atarian grabatua:
    “seat gens libera pro patria libera”

    Hik eta biok gure Aberria bizirik nahi genuke, irrikaz gura ere; eta biok zekiagu egungo jaiotze-tasa beheranzkoa euskaldunok buruaz beste egitea dela. Baina guk hori pentsateak ezin dik jendea derrigortu umeak sortzera.
    Zeren horretarako batak (emakumezkoak) zein besteak (gizonezkoak), hots, biek ala biek, motibazioa, arrazoia, zioa… behar baititek.

    Eta motibapena ezin duk DERRIGORREZ EZARRI…
    Sinpleki horrexegatik, besterik gabe: “Jende askea dadin, Aberri askea izaiteko”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude