«Hacker mendekuzaleak eta espioiak diligentzietan»

Mzk1Nw==«Txosten sekretuak dagoeneko ezagunak diren albisteez bakarrik osatu behar izatearen araua funtsezkoa da zerbitzu sekretuen dinamikan, eta ez mende honetan bakarrik», adierazi du Ecok. Horregatik ez da harritu Wikileakseko txostenen artean prentsan lehenago argitaratuta zeuden Silvio Berlusconiren sexu joerei buruzko «jakinarazteak» agertu izanaz, edota Muammar Gadafi barregarri agerrarazi izanaz. «Informatzailea alferra da eta alferra (edo espiritu mugatukoa) zerbitzu sekretuetako burua ere, zeinak egiazkotzat jotzen duen gauza bakarra dakiena baita».

Bere ustez, bi arrazoik eragin dute txostenen kaleratzeak izugarrizko oihartzuna izatea. Bata, enbaxadak espioitzan aritzen direla adieraztea izan da, nahiz eta Ecok nabarmendu duen «jende ikasi guztiak» bazekiela: «Enbaxadek, gutxienez Bigarren Mundu Gerra bukatu ostetik, eta estatuburuek elkarri deitzeko edo hegazkin bat hartu eta elkarrekin afaltzeko ahalmena daukatenetik, funtzio diplomatikoa galdu dute eta espioitzarako zentro bihurtu dira». Beste arrazoia edozein hackerrek munduko herrialde boteretsuenen sekretu sekretuenak ezagutu ahal izatea da, hori Estatu Departamentuaren ospearen kontrako kolpe latza baita».

Baina garrantzitsuena zera iruditzen zaio: Orwellek iragarritako estatu-kontrolari buelta eman izana. Bagenekien agintariek herritarrak kontrolatzen zituztela, telefono deiak, txartel bidezko ordainketak eta ordaindutako autobideak kontrolatuz, besteak beste, baina Wikileaksekin gertatutakoak adierazten du edozein hackerrek boterearen sekretuen berri izan dezakeela eta horrek boterea ahuldu egiten du.

Beraz, agintariek sekretuak gorde nahi izanez gero, ezingo dute ez telefonoz, ez Internet bidez horretaz aritu; hau da, teknologia berriak beren kontra erabil daitezke. Orduan, zein da konponbidea? Ecok nobela-itxurako etorkizuna iragarri du: «Gobernuko agenteak diligentzietan isilpean bidaiatzen irudikatzen ditut, ibilbide kontrolaezinak eginez, eta buruz ikasitako mezuak bakarrik eramaten edo, asko jota, idatzita izango dituzten informazio apurrak zapata baten orpoan ezkutatuta. Informazioaren kopia bakarra giltzaz itxitako tiradera batean gordeko dute. Azken finean, Watergate kasuko espioitza ahaleginak Wikileaksek baino arrakasta txikiagoa izan zuen».

 

http://www.liberation.fr/monde/01012305696-hackers-vengeurs-et-espions-en-diligence

Irudia | orgatxoa | Exfordy | Creative Commons By SA

ZUZEUrentzat Nazioarteko albiste aipagarriak ...