Gutxigatik

car-crash_2459543a

Denbora pasa moduan, besterik gabe, hemen duzue bideo ikusgarri hau.

Trafiko istripuen kalte ordainak jasotzeko Errusian dagoen pikarokeriak eta Aseguru Etxeen baldintzek errusiarrak behartu dituzte bideo kamerak kotxeetan eramaten. Horri esker irudi harrigarriak ere grabatzen dituzte, esaterako, joandako otsailean Uralak aldeanĀ  700 zauritu inguru utzi zuen meteorito euriak.

Bideo honetan hainbat trafiko istripu ikusi dezakegu, baina guztietan ustekabean eta ozta-ozta bizitza salbatzen dute beren protagonistek. Harritzeko modukoak, eta eguneroko errutinan ere heriotzaren eta bizitzaren arteko marra ze mehea den berriro egiaztatzeko.