Gutxienez 4.293 pertsona hil dira covidarekin pandemian Euskal Herrian!!

Gutxienez 4.293 pertsona hil dira covidarekin pandemian Euskal Herrian –

Koronabirusari aurre egiteko aholkuak

Gutxienez 4.293 pertsona hil dira covidarekin Euskal Herrian pandemia hasi zenetik -eitb- 

  • Gutxienez 4.293 pertsona hil dira covidarekin pandemian Euskal Herrian!
  • 2.100.000+ pertsona hil dira covidarekin pandemian munduan!
  • Milioi biztanleko hildakoen ranking tristean TOPean dago Euskal Herria. Euskal Autonomi Erkidegoak 1480+ eta Nafarroak 1550+ Hildako/Milioi biztanleko dituzte.

Gutxienez 4.288 pertsona hil dira covidarekin pandemian Euskal Herrian3.269 heriotza egiaztatu dira EAEn, 1.006 Nafarroan eta 18 Ipar Euskal Herrian. Horiexek gaur datu ofizialak. 2021eko urtarrilaren 24 honetan ofizialak diren datuen arabera, 181.297 pertsona kutsatu dira covid-19arekin Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan; eta horietatik 4.275 hil egin dira. Ipar Euskal Herriko datuak lortzea oso zaila da, Frantziako Estatuaren antolaketa administratiboa dela eta, Akitania Handiako edota Pirineo Atlantikoko datuetan sartzen baitira Lapurdiko, Behe Nafarroako eta Zuberoakoak. Hala, ziurra den datu bakarra gutxienez 18 lagun hil direla da, baina inguruko datuak ikusita, logikoa da biktima errealak askoz ere gehiago izan direla pentsatzea. Munduko Herrialde ezberdinetako hildakoen datu ofizialak ere baditugu, nahiz eta datuen fidagarritasunak ere erabatekoak ez direla jakin badakigun. 4.293 pertsona_hil dira covidarekin pandemian Euskal Herrian gutxienez, 2.100.000+ pertsona munduan, 400 milatik gora Estatu Batuetan, zenbaki potoloak zinez. Milioi biztanleko hildakoen ranking tristean TOPean dago Euskal Herria. Euskal Autonomi Erkidegoak 1480+ eta Nafarroak 1550+ Hildako/Milioi biztanleko dituzte. Belgika bakarrik aurretik ia 1800eko heriotza tasaz. Zelanda Berriko milioi biztanleko hildakoen tasa 5 da. Munduko heriotza tasa txarrenetakoak dira geureak. Denok dugu erantzunkizuna. Baina, Gobernua, krisia, egoera eta baliabideak kudeatzen dituenak dauka erantzunkizun handiena? Urkullu! zeLABI ! Beranduegi jada agian, baina Urkullu jauna, gauzak gaizki egiten ari zaretela diote zenbakiek, eta eragile guztiak gehiago ez inplikatzea, eta prepotentzia jarreratxo horiek, besteei erantzunkizuna banatzearena batez ere, txerto banaketa eskandalutxo eta gainerakoek ere ez du batere laguntzen. Egin beharko da dagokion unean arduradunen ardura eta erantzunkizun zerrendatxo bat. Bitartean animo danoi eta izan ondo!

Herrialdea  Positiboak Hildakoak Eguneko hildakoak Hildakoak 1Milioi biztanleko
Ameriketako Estatu Batuak 24 627 675 410.102 3 955 1.243
India 10 625 428 153 032 163 1.350
Brasil 8 697 368 214.147 1 316 1.020
Errusia 3 616 680 66.810 596 445
Erresuma Batua 3 543 646 94.580 1 290 1.433
Frantzia 2 979 915 71.619 346 1.102
Italia 2 428 221 84.202 521 1.403
Turkia 2 412 505 24.640 153 329
Alemania 2 108 895 50.876 866 599
Kolonbia 1 972 345 50.187 395 1.004
Argentina 1 843 077 46.355 139 1.054
Espainia 2 593 000 56.200 355 1.209
Mexiko 1 688 944 144.371   1.155
Polonia 1 457 755 34.561 420 886
Hego Afrika 1 380 807 39.501 647 658
Iran 1 354 520 57.150 93 714
Ukraina 1 216 780 22.521 257 524
Peru 1 073 214 39.044   1.220
Indonesia 951 651 27.203 346 101
Herbehereak 932 884 13.337 89 785
Belgika 689.000 20.620 1.793
Zelanda Berria 25 5
 
EUSKADI – 2.200.000 biztanle 3.269   1.486
NAFARROA – 644.000 biztanle 1.006   1.562
Ipar Euskalherria – 320.000 biztanle 18   56
EUSKAL HERRIA 4.293   1.355
3.164.000    
COVID19 20210120    
https://www.berria.eus/albisteak/181185/koronabirusaren-azken-datuak-munduan.htm    
2021 URTARRILAREN 22 ARTE HILDAKOAK MUNDUAN 2.113.875    
   

semaforoa datuak

Erreferentziak:

mundua

Gutxienez 4.288 pertsona hil dira covidarekin pandemian Euskal Herrian

3 pentsamendu “Gutxienez 4.293 pertsona hil dira covidarekin pandemian Euskal Herrian!!”-ri buruz

  • Beno, datuekin arduratuta ikusten zaitut eta egia esan “poztu” egiten naiz. Ni ere arduratuta nago baina inguruko jendea… Nire kezka transmititu nion aurreko batean bati, hildako asko daudelako. Bere erantzuna, “zerbaitetan fokua jartzen denean eta neurtzen denean, harritu egiten gara hildako kopuruaz; fokua jartzen ez denean eta neurtzen ez denean, ez gara larritzen. Zenbat pertsona hitzen dira beste gaitzekin eta ez gara larritzen”. Horixe bere erantzuna. Komunikabideek esaten dutena tonto batek bezala kritikatik gabe barneratzen duen pertsona bat bezala sentiarazi zidan. Izurritearen hasieratik dago geurean larritasuna minimizatzeko joera. Gogoan ditut Onintza Enbeitaren iritzi artikuluak “hau katarro baten parekoa da” eta horrelakoak esaten. Gerora, iritzi hauek ezkutatu egin dira ebidentziaren aurrean, baina minimizazio korronte horrek hor dirau. AEBetan ere oso errotuta dago minimizazio korronte hori eta ezkerreko zein eskuineko iritzi politikoa dutenen artean dago, beraz orokorra da. Soziologoek badute lana guzti honen atzean zein azalpen dauden aztertzen, baina korronte honek geurean kalte handia (hildakoak) eragin duela, bistakoa da. Norberak azter dezala bere burua, zein jokaera izan duen. Baina minimizazio ariketetan ibili den batek orain Urkulluri edo politikariei kontuak eskatzea, lotsagabea iruditzen zait. Adibidez Onintza Enbeita kontuak eskatzen hasiko balitz politikariei (jokatuko nuke hasi dela), zeharo lotsagabea izango litzateke eta bestela hemerotekatik berreskuratuko ditugu iritzi-artikuluak.

  • Behar denean, baina Zelanda Berriko lehendakaria zoriondu beharko da egindako lan onagatik, eta gaizki egin dutenak… Kudeatzaileak ez du erantzunkizunik?

  • Eta Urkulluren Osasun Sailburua zen Murga anderea, Pedro Sanchez maskararekin atera zenean esan zuen “beno, gaixo egongo da” hura, zeinen erantzukizuna da, Che? Onintza Enbeitarena?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude