Gosearen Jokoak Argentinan

Gosearen Jokoak Argentinan –

Hamahirugarren barrutian bizi nintzen. Denbora luzean zehar, munduan pentsatu zuten 2001ean desagertu ginela. Baina, telebistan guri buruz gauza bera errepikatzen zuten bitartean, sateliteak egiten genituen, Hego Amerikako gutxieneko soldata onena eta txertaketa-almanaka onena genituen, zientzialari asko bueltatu ziren zientzia egitera, Argentinako giza eskubideen aldeko borroka munduan ezaguna zen, eta jarrai nezake.

Gosearen Jokoak Argentinan

Hala ere, 2015eko abenduan, norbaitek “Gose jokoak hasi ziren” esan zuen. Hortik aurrera, dena aldatu zen. Orduan, orain, irakasleek greba egiten badugu, boluntarioak agertzen dira klaseak emateko doan eskoletan; Maldonado desagertzean, berriro entzun genuen “zerbait egingo zuen”; “meritokrazia” hitza agertu zen gizarte-egitura apurtzeko.

Egoera honetan, orain dela bi aste, Gobernuak kendu zuen 11 urteetako meningokokoaren kontrako sorospen txertoa eta, gainera, gastu publikoa murrizteko ministerio batzuk idazkaritza bihurtu zituzten. Beraien artean, Osasun Ministerioa dago.

Eta aldaketa handi honen erdian, jendea dago. Adibide txiki bat emango dut hau erakusteko. Prezioak igotzen ari dira, baina soldatak ez. Esaterako, larunbatean tarta bat erostera joan nintzen. Saltzaileari zenbat balio zuen galdetu nionean, $170 erantzun zidan; eta ondoren barkamena eskatu zidan, hori ostiraleko prezioa zelako, larunbatekoa $190 zen. Hala eta guztiz ere, tarta bat ez da beharrezkoa, baina egunero jatea bai; eta hor dago arazoa. Atzo eskolako ikasle batek tripako mina zeukan. Normalean, egoera horietan, galdetzen diet ea jan duten ala ez. Hark esan zidan altxatu zenetik ogitarteko erdia jan zuela, amari ez zion dirurik eskatu, amak beste gastu batzuk dituela badakielako neskak. Hortaz, galdetu nion eskolako jakia jan zuen, eta erantzun zidan ezetz, ez zegoelako jakirik. Jakirik ez badago, beste ikasle batzuek bat baino gehiago hartzen dituztelako da; eta hori egiten badute, etxetik gose etortzen direlako da.

Antza denez, liburuetan bezala, txiroen artean borroka nahi dute, beti haiek irabazteko. Aste honetan, Chaco-n, supermerkatu bat arpilatzen saiatu dira. Gau horretan, Ismael Ramírez, hamahiru urteko mutila, hil egin zuten.

Beraz, Sinsajok egiten duen bezala, ez dugu borrokatu behar gure artean, denok elkarrekin haien kontra baizik. Bestela, ez da ezer aldatuko, txiroek hiltzen jarraituko dute.

Gosearen Jokoak Argentinan

Eskola publikoko irakaslea naiz