Gorpuak egunkarietako azaletan

Etxe Zuriak Bin Ladenen gorpuaren irudirik ez zabaltzea erabaki du eta egunkariek horren berri eman nahi izan dute beren azaletan. Ikuskizun bortitz, odoltsu eta latza izan da egunkari askotan ikusi ahal izan duguna; Bin Ladenen irudien faltan, harekin batera gordelekuan zeuden hildako pertsonen irudiak erabili baitituzte berria irudiztatzeko. Beldurgarria, benetan. Eta galdera da: benetan beharrezkoak al ziren? Nik ezetz uste dut, irudi beldurgarri horiek ikusi gabe berria berdin-berdin uler nezakeen, eta ziur nago irakurle gehienek ere.

5 pentsamendu “Gorpuak egunkarietako azaletan”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2011-05-05 08:58

    Ba nik ondo ikusten dut argazki hauek publikatu izana eta batez ere ikusiak izan ondoren galdera bat geratzen delako airean. Norbaitek pentsatu dezake justzia hori denik?
    Odola ikusteak ez gintuzke kezkatu behar, odola sortzeak kezkatu behar gaitu.

  • Zentzurik ez duena da batzuen heriotza/odola erakustea eta Bin Ladenena ez.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-05-05 09:50

    Egunero berri ugari jasotzen dugu mundutik, hoietatik asko oso latzak, baina nik uste irudiak ikusi ezean askotan ez dugula barneratzen benetan zer gertatu den. Ez da berdin sentitzen “halako hil dute” irakurtzea edo hildako horren irudia ikustea. Niri ondo iruditzen zait argazki hoiek argitaratzea, eta askoz garrantzitsuago jotzen dut Bin Laden ez beste guztiena argitaratzea, Bin Laden berarena baino, izan ere honen argazkiak, egin den sarraskiaren neurria estaliko lukeela iruditzen baitzait.
    Aldiz, iruditzen zait gauzak gertatu eta handik denbora batera (adibidez, handik urtebetera, bi urtera…) argazkiak berriz argitaratzen direnean (hau egitea ohikoa da) askoz gehiago bilatzen dela jendea probokatzea eta odola berotzea, gauzen berri ematea baino.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-05-05 09:59

    A! Eta justiziari buruz, bertsio ofizialak esaten duena gertatu bada kontu honetan, egin dena ilegala da, beraz ez da justizia bete, kontrakoa baizik, justiziaren AURKA jokatu da. Baina Estatu Batuak da, alde handiz, munduan jende gehien hil eta zapaltzen duena, hori badakigu, eta ez dakienak jakin beza, beraz justizia alde horretatik ezer berririk ez.
    A! Eta zinikoa izan behar du egin duten ekintzari “Geronimo” izena jartzeko…

  • Niri izugarrizko errespetu falta iruditzen zait, halako argazkiak argitaratzen direnean. Hildakoekiko, euren senide eta gertukoekiko. Niri behintzat ez litzaidake batere gustatuko nire gorpua edota nire maiteen gorpuak medioetan agertzerik, odoleztatuak eta sarraskituak gainera. Nik ez dakit halako irudiek gertaeren benetako dimentsioa barneratzen laguntzen ote diguten Aitor, benetan ez dakidala. Nik halakoak ikusten ditudanean (Zuzeu-n ikusi behar izan ditudala, to!) oso espazio intimoa inbaditzen ari naizenaren sentsazioak espantatzen nau. Halakoak ikusteko batere eskubiderik gabe, nire txokotxoaren ezkutalekuan gordeta. Ez da nire esparrua; ez dagokit ikuslearen tokia, soldadu hiltzaile baten begiak eskaintzen badit ere: Sar dezala ipurtzulotik. Min izugarria ematen du hildakoengan pentsatzeak, eta batez ere euren senideengan pentsatzeak. Umiliazio horretan pentsatzeak. Niri sekulako ezintasuna pizten dit, sekulako amorrua.
    Besterik da halako argazkiak argitaratzeko baimena hain justu eurengandik datorrenean, etxekoengandik, salaketa publiko bat egitearren. Horrelakoak ikusi izan ditugu herri honetan ere, Mikel Zabaltzaren edo Joxe Arregiren gorpu torturatuen irudiekin esaterako. Partikularki, ez zait halako irudiak ikustea gustatzen, begi bistako arrazoiengatik, eta zenbatetan ez ote ditugun ikusi behar izan kaleetako hormetan, egunkarietan…Ulertzen dut diozuna: Konzientziak astintzeko balio dutela; salaketa politko gordinak egiteko. Nik kasu horietan, alegia, baimenarekin argitaratutako argazkien kasuan, bestelako kontsiderazioak aintzat har ditzaket. Kasu hauetan ez.