Globalizazioak eta Erdi Aro berriak, Joseba Gabilondo

Globalizazioak eta Erdi Aro berriak, Joseba Gabilondo

Joseba Gabilondo irakasleak Globalizazioak eta Erdi Aro berria: diferentzien itzulerazsaiakera argitaratu berri du Erein argitaletxearekin. Lanak Bilboko Udalak antolatutako iazko Miguel de Unamuno XVI. Saiakera saria jaso zuen.

Liburua irailaren 26an aurkeztu zuen Donostiako Udal Liburutegiko sotoan, Iñaki Aldekoa editorearen laguntzarekin. Hemen duzue bertan esandakoen lagin txiki bat:

Klikatu hemen AURKEZPEN OSOA ikusteko (35 minutukoa)

.

Neoliberalismoaren aurkako borrokan ezkerrak azken urteotan izan dituen porrotak abiapuntu bezala hartuz, liburu honek beste bide, alternatiba eta pentsakera desberdinak esploratzen ditu, zentzurik zabalenean, impasse ezkertiar horretatik ateratzeko.

.

Hiru hipotesi elkar lotzen ditu horretarako saio honek:

  • Globalizazioak eta Erdi Aro berriak, Joseba GabilondoEz dagoela globalizazio bakar bat, baizik eta globalizazioak daudela, lekuan lekuko globalizazio anitzak, eta bertatik globalizazioa esplikatzeko zailtasunak.
  • Globalizazioak historikoki esplikatzeko biderik egokiena Erdi Arora jotzea dela, bertan bi momentu bereziz:

– Inperio erromatarraren erortzeak sortu zuen momentu barbaro eta anitza.

– Geroago feudalismo aristokratiko eta elitistari leku egin ziona: egun, bi Erdi Aro horien atean geundeke eta geroaldi gertuan erabakiko da bietatik zeinek indar hartuko duen.

  • Geroa ezin dugula era bateratu batean pentsatu, Hegelengandik Fukuyamarengana egin den bezala, ez baitago unibertsaltasunik geroan; ondorioz, Iraultzaren kontzeptua (Marx) edota politika bakarraren ideia (Nazio Batuak, Gobernu globala…) abandonatu behar ditugu, eta aristokrazia feudalaren eta heterogeneotasun barbaroaren arteko talkan sortuko den historia eta politika futuroa garatu eta pentsatu behar ditugu, bateratze edo unibertsalizazio proiektu oro abandonatuz.

.

Liburuak horretarako, sexua, desira, filosofia, sukaldaritza, EBeko krisia, populismoa, blockbuster filmak, Lenin, ekologiaren ezintasuna, eliteen ideologiaren arrakasta, salbuespen estatua, errealitate showak, konfuzionismo kapitalista, kontsumoaren dinamika eta ezkontza homosexualak aztertzen ditu, besteren artean, beti ere oin bat Euskal Herrian.

Globalizazioak eta Erdi Aro berriak, Joseba Gabilondo

ZUZEUk antolatutakoXXI. mendeko abertzaletasunazEHUren udako ikastaroan, “Globalizazioa, postnazionalismoa eta etnizitatea”  gai hartuta mintzatu zen Joseba Gabilondo, hemen hizketaldia:

Joseba Gabilondo, “Globalizazioa, postnazionalismoa eta etnizitatea” (bideoa)

Globalizazioak eta Erdi Aro berriak, Joseba Gabilondo Globalizazioak eta Erdi Aro berriak, Joseba Gabilondo
bilboko udala, erdi aroa, Erein, globalizazioa, Joseba Gabilondo, Miguel de Unamuno, saiakera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude