Gizarteriaren azken oztopoa

Gizarteriaren azken oztopoa –

Gizarteriaren azken oztopoa

“Hiltzaileak dira!”, “erotuta egon behar zara halakorik egiteko”, “zigor handia jaso behar dute!” entzuten da Basauriko kaleetan. Bart gertatutakoa ezin dute sinetsi. Bost lagun kale-txakur bat sastatu eta gorpua bertan utzi zuten, plaza erdian. Antzeko zerbait gertatzen da urtero Bilboko Aste Nagusian, baina plaza desberdin batean, zezen-plazan. Bertan, jendearen axolagabekeria “ole!” bezalako harrabostekin nahasten da.

Jendearen esanetan toreroak bere ausardia plazan erakusten du. Baina, ba al da hau zure burua baliarazteko modua? Ez al daude ausartagoak diren jokabideak zeinetan heriotza inplikatuta ez dagoen? Askotan, horrelako jokabideak praktikan ipintzeko aitzakiak kultura edota tradizioa dira. Horrela bada, nesken aurkako klitori-ablazioa onartua izan ahal dela esango genuke; zorionez, jokamolde hori gaur egun murriztuz doa premiazkoa ez den ekintza delako. Kasu honetan, sozialki balio bera izatea kale erdian hil duten txakur baten hilketa eta plaza baten erdian hil duten zezenarena logikoena izango litzateke. Hala ere, txikitatik normal ikusi dugu animalia batzuenganako horrelako tratuak izatea, eta sozialki onartutak daudenez, gizarteak, eta are gutxiago gazteok, ez ditugu zalantzan jarri.

Laburbilduz, zezenketak, eta Estatu osoan ospatzen diren bestelako astakeriak, guztiz onartuta dauden ekintzak dira, “tradizioak mantentzen” direlako, baina, ezin gara iraganean ainguratuta geratu, berritzeko garaia da, eta guk, gazteok, ezin diogu gure erantzunkizunari izkin egin. Honekin bukatu nahi izanez gero, Isidro Gomá idazle eta elizgizonak esandako hitzak aintzat hartu beharko genituzke: “zezenketa zibilizatu gabeko gizateriaren azken oztopoa da”.

.

Edorta eta Uxue

Gizarteriaren azken oztopoa

2 pentsamendu “Gizarteriaren azken oztopoa”-ri buruz

  • Espetec Tarradellas 2021-11-05 09:24

    “zezenketa zibilizatu gabeko gizateriaren azken oztopoa da”… egia handia.

  • Testu hutsa iritzi kritiko honik gabe. 2.DBH milako erraz argudiatzeko iritzi testu sinplea eta komuna.