Geu ere CharlieHebdo gara

Ez dago hitzik. Etorriko dira berriak, baina ezer baino lehen gure babesa eta besarkada eskaini nahi diegu CharlieHebdo aldizkariko lagunei. Nolabait, atsekabean lagun gaituzue.

Charliehebdo

(Albistea twitterren)

Hil dituztenen artean, lau marrazkilari ezagun daude. Hegoaldekoontzat ezagunena, seguru asko,  Georges Wolinski izango dat, haren marrazki betiere zirikatzaileak direla eta.

wolinski2(Aitak: Duela 40 urte barrikadetan nenbilela pentsatzen dudan bakoitzean…

Semeak: Saiatu hori guztia  ahazten, aitatxo)

 Hildakoen arteko beste marrazkilari batzuk dira Cabu , Charb, eta Tignous .

karikaturagileak

 

Sekulako indarra hartzen dute orain Chabuk, argazkiko bigarrenak, Le Monderi 2012an, esandako hitz batzuek:

“ Je n’ai pas de gosses, pas de femme, pas de voiture, pas de crédit. C’est peut-être un peu pompeux ce que je vais dire, mais je préfère mourir debout que vivre à genoux.”

“Ez dut umerik, ez emazte, auto edo krediturik. Ponposoa irudi lezake esango dudanak, baina nahiago dut zutik hil belauniko bizi baino”

 

CharlieHebdo
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

35 pentsamendu “Geu ere CharlieHebdo gara”-ri buruz

  • Frente Nazionalekoak faxista hutsak dira, ez dituzte musulmanen eskubideak errespetatzen, burka debekatu nahi dute mezkitak itxi eta etorkin islamo-afrikar ilegalak deportatu. Multikulturalismoa ona da, ondo tratatzen baditugu integratuko dira, integrazioa posible da, kristau arrazistak okerragoak dira… OH WAIT!!

  • Olentzero one and only 2015-01-07 13:49

    Esnatu eta gosaldu bitartean telebistan LaSextako ARV programa pantailaratu da guzti honekin. Hasi dira esaldi katastrofistak botatzen eta zuzenean Frantzia goraipatzen, haren demokrazia, adierazpen askatasuna, historian zehar (2GM) errefuxatuak onartu dituela bere alde on eta txarrarekin (ETAren iparraldeko kobazulo bihurtzea salatuz) eta hitzaldia borobiltzeko Frantziar Iraultzaren garrantzia. Itzali eta ikasten hasi naiz. Le Penek zenbat xanpain botila edango ditu gaur?

    Ez dakit zergatik baina Army Of Two-ra jolasteko gogoa daukat.

  • Izenburuak egin dit niri begiko mina, GARA horrek bukaeran beharko lukeelako.

  • ZuZeu

    Aitor, zalantzak ditugu, eta ez da oso polita halako egun seinalatuan hizkuntza ipi-apez jardutea, baina, nolanahi den, guk ez dugu esan nahi gu, ZUZEU izateaz gain, CHARLIE HEBDO ere bagarenik. Esan nahi duguna da, eurak bezala, GEU ERE garela Charlie Hebdo. Aldea ulertuko duzulakoan, jaso gure diosala.
    Orain eztabaidak ez du zentzurik. Zuzendu dugu. Barkatu sortu dugun alferrikako distrazioa.

  • Txalo bat Zuzeuri Parisko krimen nazkagarriarekin biktimekin bat egiteagatik. Nire babes pertsonala ere bai Charlie Hebdori, eta gorrotorik garbiena hiltzaileentzat.
    PD: akats sintaktikoa kristorena da, eta begibistakoa. Eta ondorengo azalpena, are negargarriagoa.

  • Hain zaila al da esaldi hauen arteko ezberdintasunak ikustea?
    1-Gu ere Charlie Hebdo gara
    2-Gu Charlie Hebdo ere bagara

  • Noizko alderdi abertzale bat inmigrazioaren kontrakoa?

    Australian bezalako “visadoak” jarri beharko ziren hemen. A zer nazka.

    • Olentzero one and only 2015-01-07 17:08

      Nik zuzenean 6,14 metroko harresia eraikiko nuke mugan. Sartzeko baldintza bakarra pertikaz salto egitea. Horrela, lortzen duena nazionalizatu, olinpiadetako taldean sartu eta urrezko domina bat zihurtatuko genuke.

  • Zorionak ZuZeu errakzioarengatik. Gure euskal mundu islamofilo-antisemitan batzuk nahiago izango dute ikamika sintaktokoetan galdu.

  • Hasteko, atentatuaren eta hiltzaileen kontrako arbuio sendoa nire partetik.
    Baina, Al Qaeda izan dela konfirmatzen bada (hala dirudi), zerk pentsarazten dizue hiltzaileak Frantziatik kanpo jaiotakoak direla? Zenbat belaunaldi behar dira ‘bertakoa’ izateko? Islamista izateak egiten ditu gaizkile?

  • Nik ZuZeun pululatzen diren arrazista, ultraabertzale, interneteko iraultzaile, matxista eta orokorrean tontodelhaba guztiak jarriko nituzke mugan. Beraiekin ordu erdiz aguantatzen duena alkate izendatuko nuke, merezita baitu. Dena den, datorrena datozena, ez dira hemengo batzuk baino tontoagoak izango, hori seguru.

    Eta gai inportanteaz, gogoeta batzuk:

    -Oso tristea da, hauxe egin dutenek… ez dakit zer daukaten buruan.
    -Munduko beste leku batzuetan (Siria, Irak, Pakistan, Palestinan, Afrikan, Honduras, Colombia, Mexiko…) egunero gertatzen dira honen pareko sarraskiak. Batzuk Alaren izenean, beste batzuk OTANen eta AEBren demokraziaren izenean. 12 pertsona leku eta momentu berean hiltzea eguneroko ogia da da leku horietan. Izenik gabeko jendea izaten da, egunkariko berri labur batean agertzen dira normalean. Eta norbaitek uste badu “haiek” pizti basatiak direla eta “gu” zibilizatuak zera esango nioke: Sirian egon nintzen guda baino urte pare bat lehenago. Hango jendeak (“mairu fanatiko hezigabeak”) mila buelta ematen zigun (“laiko tolerante kultoak”) gizalegean, elkarbizitzan eta abegikortasunean.
    -Agian, eta bakarrik agian (ikusi nire 1. puntua, txoro asko baitago munduan) gure gobernu eta enpresa transnazionalek egiten dutena egingo ez balute, ez litzateke hain erraza izango horrelako gauzak gertatzea. Benetan uste dugu egiten ari garena ez zaigula iritsiko? Benetan mantendu ahal dugu miseria gorrian millioika pertsona eta pentsatu ez garela zikinduko? Benetan bidali ahal ditugu gure hegazkinak umeak bonbardatzera eta pentsatu inor ez dela mendekua hartzen saiatuko? Benetan, lapurtu ahal ditugu euren baliabide naturalak eta pentsatu besterik gabe, hango jendea bertan hiltzen geratuko dela? Agian norbaitek pentsa dezake Parisen gertatutakoak ez duela zerikusirik honekin, (hipotesia baita jatorri “arabiarreko” frantsesek egindako erasoa izatea, Mahomari egindako irainengatik mendekua hartzeko) egia esateko ez dakit zerk bultzatu dituen egileak, baina zintzoki uste dut gureek (OTAN; EB,AEB, transnazionalak…) Ekialde Hurbilean egiten dutena egingo ez balute, nekez aurkituko zenukeela Frantzia osoan egin dutena egiteko prest legokeen norbait topatzea.
    -Kezka, Kalasnikoveko iluminatuek egin ahal dutenagatik, Frantziak (eta “aliatuek” eman ahal duten erantzunagatik, Frantziako gizartearen erreakzio politikoagatik…
    -Hau ikusita erabakiko al dute “aliatuek” Siriako gudarekin amaitzea? Utziko al diote ISISeko txoroak elikatzeari interes geo-estrategikoengatik?
    OHARRA: Tontodelhabei ez diet erantzungo, ez saiatu nirekin eztabaidatzen.

  • Barkatu, Txinbilo, baina deskuidoan nitaz ari bazara, zuk ez didazu islamofilo edo antisemita titulurik emango. “Krimen nazkagarria” eta “gorrotoa hiltzaileei” idatzi dut. Kontu sintaktikoak oso bestelako mailakoak dira. Garbi eduki ezazu. Baina ondo idazteko eskatzeko ez dizut zuri baimenik eskatuko.

  • Darta, zeure burua engainatu nahi baduzu, aurrera, zure problema da. Baina zure argumentazio errespetagarriak (hein handi batean nire egiten dudana) arazo handi bat dauka: begi bistakoa dela atentatua islamista fanatikoek egina dela, aldizkari laiko eta ezkertiarrak (bi pekatu beldurgarri faszista hauentzat…) Mahoma iraindu duelako. Motibazio erlijiosoa dauka, eta ez budismoak, kristautasunak edo taoismoak bultzatuta, islamismoak bultzatuta baizik. Ikusi nahi baduzu, ikusi, bestela egin ostrukarena.

    • Olentzero one and only 2015-01-07 23:47

      Bai Gotzon, ados zurekin fanatismoak bultzatutako sarraskia izan dela eta gainera astekari satiriko errugabe baten aurka. Baina uste duzu Mendebaldeak daraman geopolitika inperialistak ez duela eraginik halako eroak sortzen?

    • Uste dut zure eraskina askoz ere aberasgarria litzatekeela niri “ostruka” deitu gabe, baina tira. Atentatuaren ustezko egileak “Islama babesteko” egiten dutela argi daukat (beraien logikan, ez nirean. Nik hauxe aipatu nahi ditut:
      -Ideologia honen atzean dauden taldeen biktimen ehunekorik handiena, diferentzia handiz, musulmanak dira, euren nahietara makurtzen ez diren musulmanak.
      -Islamak ez dauka berez intolerantzia, kristautasunak ez daukan bezalaxe. Kristauak edo musulmanak ez dira ateook baina tontoagoak, intoleranteagoak… Bai, nire ustez euren sinismenak (erlijioso guztienak bezalakoak) erridikuloak dira, baina ez, ateook ez gara haiek baina hobeak. Herri musulman askotara bidaiatu naiz, eta inon ez dut aurpegi edo keinu txarrik topatu musulmana ez izateagatik. Gehiago, herrialde guzti horietan topatu dut besteen sinismenekiko errespetu osoa, eta leku askotan, lagun eta senide bezala hartu naute “txakur sinisgabearen” topikoa botaz.
      -Planteatzen dudana da oso zaila egiten zaidala pentsatzea zerk bultzatu duen Frantzia “laiko eta demokratikoan” hazi eta hezitako pertsonak halako ekitza beldurgarria egitera. Badakit egileak ez direla Palestinaren askatasuna aldarrikatzen, ez direla Irakeko okupazioa salatzen ari, ez direla ekialde hurbileko herrien subirotasuna eskatzen ari… esaten dudana da mendebaldekook bertan egin duguna kontuan hartu gabe ezin dela ulertu, bertan sortu diren baldintza sozial, ekonomiko, politiko, erlijiosoak ez dira berez sortu.
      -Nik baino hobeto azaldu dute, erderaz baina. Norbaitek interesa badu (eta ez dut bat egiten bertan esaten den guztiarekin, baina gogoeta interesgarriak direlakoan nago)
      hemen http://tuspioletsymifresadora.wordpress.com/2015/01/07/hace-mucho-que-charlie-hebdo-no-nos-hacia-reir-hoy-nos-hace-llorar-quartiers-libres/

  • Ni ere iritzi horretakoa nintzen, baina aspaldi utzi nion hori sinesteari. Kurduak hiltzen dituzte, yazidiak hiltzen dituzte, marrazkilari laiko ezkertiarrak hiltzen dituzte. «Mendebaldeak daraman geopolitika inperialista»rekin zer ikusia dauka biktima kate luze honek? Batere ez. Gero eta garbiago daukat: islamistak integrista erlijioso ultrak dira, islama onartzen ez dugun guztiak gauzkate etsaitzat. Munilla baino ehun aldiz ultragoak dira, baina ez dago potrorik Munillari esaten zaizkionak esateko. Atzo Ala oihuka gorapaituz egin zuten sarraskia Parisen, ez dezagun egin ez entzunarena.

    • A ze mania dena zaku berean sartzekoa. Fanatikoa, fanatikoa da. Ez islamaren jarraitzaile, ez abertzale, ez kristau, ez demokrata, ez futbolzale; soilik fanatikoa. Eta zoritxarrez bazter guztietan (islaman, abertzaleengan, kristautasunean, demokrazian, futbolean…) daude fanatikoak.

  • “FILM ZAHAR BATEN BERTSIO BERRIA”

    “Lurrikara eragin du Frantzian Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren aurkako atentatuak, eta haren oihartzuna eta ondorioak, herrialde horretan ez ezik, Europa osoan ere nozituko dira.

    Lehenik eta behin, berriro ere, kate mailarik ahulena jo dute atentatua egin dutenek: babesik gabeko herritarrak eta adierazpen askatasuna. Jainkoaren izenean eraso diete islamistek —haiek direla baieztatzen bada— aldizkariari eta horko langileei. Eta ez dadila horretaz harritu Mendebaldea. Ez al zuen, bada, jainkoaren izenean hitz egiten George Bush AEBetako presidente ohiak ere 2003an atentatu honekin zerikusi dezente daukan Iraken inbasioari ekin zionean?

    Adierazpen askatasunaren aurkako eraso gogorra da, aitzakiarik gabeko gaitzespena merezi duena. Eta ondorio sozial zein politiko kezkagarriak iragartzen ditu etorkizun hurbilean. Lehenik eta behin, frantziar jatorrikoak ez diren kolektibo gehienentzat, bereziki beltz eta magrebtar jatorrikoentzat. Jakinekoa da herrialde arabiarretako kasta monarkiko-erlijiosoetako ahaideek —ohikoak Parisko unibertsitate eta giro elitistetan— ez dutela arazorik izango. Etorkinez betetako auzo baztertuetan pairatuko dituzte ondorio latzenak. Presio polizial eta judiziala ez ezik, musulmanen aurkako gorroto soziala handitu besterik ez du egingo atentatu honek. Alegia, erokeria elikatu eta zabaldu.

    Lehendik ondutako lurrean ereingo du xenofobia eraso bortitzak. Eta goraka datorren Fronte Nazionala alderdi ultraeskuindarrak jasoko ditu fruiturik mardulenak. Horrek, dudarik gabe, ez die ezertan lagunduko atentatu egileekin erlijioa, kultura eta fedea partekatzen dituzten herritarrei. Eta badute, lehenez gain, arrazoi gehiago kezkatzeko.

    Mendebaldeak ere badu erantzukizun politikoa. Zeresanik ez, Frantziak. Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean izan duen esku hartze neokolonialak badu ondoriorik, nahiz eta, ia beti gertatzen den bezala, horren kalterik mingarrienak herritar babesgabeek pairatu. Mendebaldeak armaz, diruz eta jendez elikatutako Estatu Islamikoaren mamua hortzak erakusten ari zaizkio Mendebaldeari berari, garai batean Bin Ladenek, eta, aldiro-aldiro, Al-Qaedak bezala.

    Ez da harrigarria Sirian eta Iraken basakeria integristak egiten ari diren asko Europan jaioak izatea, Frantzian haietako asko. Europan sozialki, politikoki eta ekonomikoki baztertu eta jazarri zaizkie jatorri islamiarreko kolektiboei. Eta jazarpen eta gorroto giro horretan sortutako belaunaldi gazteeen artean arrantza oparoa egiten ari da integrismo erlijiosoa. Atentatu honek gurpil zoro hori elikatzen jarraituko du.

    Charlie Hebdo-ren aurkakoa ez da islamistek Europan egin duten lehen erasoa —hor dira Madrilgo eta Londresko atentatuak, adibidez— baina beste ofentsiba baten hasiera izateko traza dauka. Film zahar baten bertsio berri bat.”

    Iñaki Petxarroman

    http://www.berria.eus/paperekoa/1971/003/002/2015-01-08/film_zahar_baten_bertsio_berria.htm

  • Geopolitika? AEBk eta oro har mendebaldekook eragindako hanka sartze eta zapalkuntza brutalak ikaragarriak izan dira, eta biolentziaren suari gasolinari bota besterik ez diote egin munduan zehar.

    Baina geopolitika hutsa gainditzen duen sustraia du fanatiko horiek aktibitateak. Islamistek eragindako hainbat ekintza parametro geopolitikoan daude, dudarik ez,. Baina faktore oso garrantzitsua da fanatismo erlijiosoa: ekintzan ez dute mendakatu nahi izan Ekialdean eragindako sarraskia, ez, profetari egindako iraina mendekatu dute.

    Fanatismo hori gorantz doa, eta faktore horri aurre egiteko edo desaktibatzeko modu eraginkorra aurkitzea…. hori bai harri filosofala.

    • Niri Michael Moori irakurritako errezeta bat gustatu zitzaidan. Moorek galdera bera egiten zuen: Nola ekidin beste Irailaren 11 bat? Moorek irteera hauxe proposatzen zuen (buruz ari naiz). Eta musulmanak hiltzeari uzten badiogu? Eta Israel babesteari uzten badiogu, edota palestinarrei beren buruak defendatzeko israeldarrei beste arma ematen badiegu? Eta erregimen zapaltzaileak babesteari uzten badiogu?. Eta abar…(erantzuna luzeagoa eta hobeto azaltzen zuen Moorek, baina ikusten da nondik zihoan.

      • Baietz.

        Baina Ekialde Hurbilean musulmanak hiltzeaz aparte, israel babesteaz aparte, erregimen hiltzaileak aparte…. beste dozenaka lekutan eragiten ditu Mendebaldeak hiketak, eta babesten erregimen hiltzaileak..

        Eta nik ez dut afrikarrik ikusi atentaturik egiten bere erlijio animistaren defentsan ez eta vietnamdarrik bere budismoaren defentsan (ez eta Budak lehertu dituztelako Ekialde Hurbilean musulmanek)

        • Tira, Indian eta Afrikan ez da arraroa kristauek edota hinduek musulmanak hiltzea, musulman izateagatik. Baina inor gutxi enteratzen da. Egipton, iaz, milaka Anai Musulman hil zituen gobernuak (milaka!!!) AEB eta Europar Batasunaren bedeinkapen guztiekin. Charlie Hebdobekoek oso “txiste graziosoa” egin zuten honen harira “Korana kaka bat da, ez ditu balak gelditzen” irakur zitekeen, metrailatzen ari ziren “islamista” baten marrazkian. oso graziosoa. Euren aldizkariak ere ez omen du babesten, eta graziarik ez du horrek

          • Eta zenbat kristau akatzen dituzte islamistek Nigerian gu konturatu gabe? Milaka. 2010. urtean 500 bat akatu zituzten matxetazoak erabiliz.
            Eta zenbat kristau akatu dituzte Sirian ISISeko mertzenarioek gu konturatu gabe gatazka hasi zenetik? milaka
            Eta zenbat kristau Yazidi akatu dituzte Iraken aurreko urtean? Ehundaka
            Eta zenbat kristau Pakistanen talibaen eskutik? Ehundaka
            Eta zenbat Shiita akatu dituzte sunitek Irakeken? eta Yemenen? Eta zenbat kurdu Sirian? Eta zenbat haur, emakume eta gizon musulman “blasfemo” Shariaren izenan? Eta zenbat Indiar?

            Islamistek erasotzen duten bakoitzean bada jende ugari, ezkertiarrak gehienak, nolabait islama errugabetzeko tendentzia dutela. Baina errealitateak zera dio: islamaren adarrik nagusiena, sunismoa, mehatxu bat dela gainontzekoontzat. AEBek, Israelek edo EBk badutela erantzunkizuna? Ados. Mendebaldeko zerbitzu sekretuek islamistak erabili dituztela Ekialde hurbileko gobernu laikoak suntsitzeko? Ados. Arabia Saudi, Pakistan eta estatu fundamentalista asko mendebaldeko potentzien aliatuak direla? Ok. Baina horrek ez du baliogabetzen herritarren aurkako mehatxu horren existentzia.
            Droga trafikatzaile internazionalen existentziak ez ditu behe mailako trapitxeroak errugabetzen.

          • Mendebaldarrak eta Europarrak bereziki aurreratuago omen gara, eta gure kristautasuna edo ateismoa ezin toleranteagoa dira. Horrela diote orain xenofobia hauspotzen ari direnak. Errealitatea bestelakoa da; aurreko mendetan eta egungo abagunean geu gara mundu mailako sarraskigile eta lapurrik handienak, desberdintasun handiz.

            Kristauek ez omen dute atentaturik egiten. Ez, noski, Mendebaleko eta Europako kristauek, eta ateoek, maila industrialeko genozidioak eta lapurreta egiten ditugu (gure zorrekin ordaintzen ditugun Armadek egiten dituzten heinean).

            Gaur egun gure izenean Afganistan inbaditzen duten mertzenarioek meza santua entzuten dute:

            “Santa Misa en la Capilla de la Base de Apoyo Avanzado de Herat (Afganistán) en Memoria a los Soldados Fallecidos”

            http://www.arzobispadocastrense.com/arzo/component/content/article/42-jmj2011/1702-santa-misa-en-la-capilla-de-la-base-de-apoyo-avanzado-de-herat-afganistan-en-memoria-a-los-soldados-fallecidos.html

            George Bushek jainkoaren mezua entzun omen zuen Irak eta Afganistan inbaditu zuenean.

            Obama toleranteak milaka errugabe hil ditu mundu osoan zehar berak agindutako dronen ekintzetan.

            Zibilizazioa, demokrazia, feminismoa (Afganistango emakumeei burkaz askatu nahi omen genuen) eta laizismoaren izenean odolez eta sarraskiz bete dugu Ekialdea eta Afrika. Irak eta Afganistanen inbasioetatik oinazea eta etsipenekin batera mendebaldarren aurkako gorrotoa zabaldu da suntsitutako herri guztietan.

            Noiztik handitu da integrismo islamikoaren eragina musulmanen artean; Irak eta Afganistanen inbasioetatik. Baina ez da soilik hori; Mendebaleko Estatu “laiko-kristauek” talibanak, Al Quaeda, ISIS eta enparauak babestu, armatu eta lagundu dituzte hainbat gobernu ez islamisten aurka; Afganistanen boterean zegoen ezkerreko gobernua botatzeko, Libia eta Siria suntsitzeko, …. atzo lagundu komuneko etsaiaren aurka eta bihar aitzaki moduan erabili inbasio gehiago burutzeko. Negozio biribila.

            Guzti hori gutxi izango balitz, Mendebaleko eta Europako inperialismoak zonaldean daukaten aliaturik nagusienak; monarkia integristak diren Quatar (Barcaren babeslea), Saudi Arabia eta abarrek, yihadismoaren bultzatzaile nagusienak dira. Oraingoz ez dago inolako izunik ez zigorrik ez gaitzespenik.

            Xenofoboek eta eskuin muturrekoek nahita musulmanak eta islamistak saku berean sartzen dituzte, manipulazio zitala eginez, fanatikoak eta hiltzaileak direla esanez. Horrela izango balitz, fanatikoak eta hiltzaileak direla, aprendiz jaio berria izango ziren gure ondoan. Eta hipokresian ez dute puta ideiarik ez.

      • HiltzenHil, oraingoan arrazoi oso-osoa duzu, onartu beharra dut.

  • Ederki azaldua, Aioba. Asuntu honi nahi diren buelta guztiak eman dakizkioke, baina azkenean integrismo erlijiosoa dagoela begibistakoa da.

  • “EL SALAFISMO Y LA HIPOCRESÍA DE ALGUNOS MEDIOS”

    (23 de septiembre de 2012)

    (A propósito de la película “La inocencia de los musulmanes”, y de las caricaturas de Mahoma de Charlie Hebdo. Una versión muy reducida de este texto se publicó ayer en El Diario Vasco, bajo el título de “Mahoma y la libertad de expresión”)

    “Las reacciones del mundo musulmán, ante el fragmento de la película “La inocencia de los musulmanes” que presenta una imagen denigrante de Mahoma y que puede verse en You Tube, exaspera al mundo occidental. Lo que se puede ver en Internet es denigrante, si, un bodrio, también. Hay dudas sobre su autor y una de las actrices acaba de protestar diciendo que la habían engañado. Más aún. El miércoles 19 de Septiembre Charlie Hebdo publica unas nuevas caricaturas de Mahoma. El Ministro francés de Asuntos Exteriores, tras la publicación de las caricaturas anunció que el viernes (el día ayer), día de oración en el mundo musulmán ordenaría que se cerraran las embajadas, consulados y escuelas francesas de una veintena de países musulmanes. Se temía para ese día un recrudecimiento de la movilización antioccidental, principalmente contra EEUU, pero tras la publicación por Charlie Hebdo de la caricaturas de Mahora, Francia también corre serio peligro. De hecho hubo múltiples incidentes, particularmente en Pakistan con cerca de 20 muertos.

    Charlie Hebdo es una revista, tenida por satírica, que yo prefiero denominar indecentemente provocadora. Lleva tropecientos años viviendo de ello. De la provocación, del escarnio de los famosos y, todo hay que decirlo, del morbo de sus lectores. Pero eso vende. Para publicar su caricatura de Mahoma se ampara, puño en alto. con su revista en la otra mano (en Le Monde del jueves 20 de septiembre), en la libertad de expresión. Hace muchos años cuando era estudiante, me enseñaron la diferencia que había entre la libertad “de” y la libertad “para”. Charlie Hebdo utiliza la libertad “de” expresión “para” ganar dinero, sin importarle un comino las consecuencias de sus decisiones. Esa es la verdad de la libertad “de” expresión de esas revistas. Seguro que el lector puede poner ejemplos de otras revistas entre nosotros…….

    De aquí se da un paso diciendo que los cristianos fuimos unos bárbaros, ciertamente (la Inquisición, las Cruzadas, las exterminaciones de indios en América, etc., etc.) pero afortunadamente gracias a varios concilios, por estar en contacto con la Ilustración, aun atacándola, por vivir en democracia, todo lo formal que se quiera pero democracia y un largo etcétera, hemos dejado atrás comportamiento similares a los de los musulmanes fundamentalistas en la actualidad. ¿Porqué no han pasado por la transición que ya hemos vivido en el mundo cristiano?. En gran medida me incluso a pensar que sí. No que no haya musulmanes que sean tolerantes (incluso en la historia tenemos ejemplos universales de ello, piénsese en Averroes, o en Maimónides) pero en la actualidad muchos, muchísimos musulmanes, también en el poder, siguen pensando que toda ofensa a Mahoma justifica la muerte, sin piedad alguna, de quienes instiguen, protejan o no condenen tales ofensas. Sin que los responsables religiosos del Islam lo denuncien con la rotundidad exigible. Es el fundamentalismo religioso.

    Ciertamente. Pero, ¿de donde viene?. ¿ Cómo se nutre?. ¿Cómo se explica semejante actitud y comportamiento, aunque no se justifique?. Amin Maalouf, libanés de nacimiento, residente hoy en Paris, lo explica mejor que yo en su libro “El desajuste del mundo”, con estas palabras. “A medida que la situación de los árabes se deteriora sobre el terreno (piensa en los siglos XIX y XX), a medida que sus ejércitos son vencidos, que sus territorios son ocupados, que sus poblaciones son perseguidas y humilladas, que sus adversarios se muestran todo-poderosos, y arrogantes, la religión que han dado al mundo se convierte en el último territorio en el que sobrevive su autoestima. Abandonarla es renunciar a su principal contribución a la Historia universal, es renunciar, de alguna manera, a su razón de ser. En consecuencia, la cuestión para las sociedades en este tiempo de dolor no es tanto la relación entre la religión y la política cuanto la relación entre religión e historia, religión e identidad, religión y dignidad” (Pagina 254 del original en lengua francesa)

    Luego mucho cuidado cuando se afirma que los cristianos “somos mejores” que los musulmanes. La historia nos deja a todos en nuestro sitio. Así se explica, digo yo, que muchos jóvenes árabes que crecieron en la Europa secularizada se hayan convertido en fanáticos islamistas., muchos de orientación salafista. Cuestión de dignidad, sin duda alguna. Lo que nos escuece. Lo que a Charlie Hebdo, y revistas similares, les trae al pairo. Con tal de hacer caja…..”

    Javier Elzo

    http://javierelzo.blogspot.com.es/2012/09/el-salafismo-y-la-hipocresia-de-algunos.html

    • Hor, hala ere, oinarrizko gezur bat dago, arras inperialista, ezin bestela. Musulma diren herri ia guztiak kolonizatuak eta jazarriak izan dira, es asko eta asko oraindik ere arabiarren jazarpena nozitze dute. Hasi Magrebetik, segi Anatoliako genozidio ugariekin, ez bakarri, Armeniarrena, Europan bertan Serbiarren eta Greziarren sarraskia, Egiptoko inbasioa
      Hemengo inork irakurri al du Korana? Badakizue zer dioen infielez eta nola tratatu behar diren? Eta Koranak dio, ez da inolako interpretazio muturrekoa.

  • Erderazko testuak jarri daitezke hemen? Hala bada, abisatu.

  • ZuZeu

    Larrea jauna, oso pozik jasotzen ditugu zure iruzkinak eta bestelakoak, baina azkenaldion ugaritu egin dituzu gaztelerazko ekarpenak eta erabiltzaile bat baino gehiago kexatu zaigu horretaz. Beraz, aurrerantzean, edo itzuli edo gorde zeuretzat beste hizkuntza batzuetan daudenak, orainkari hau euskara hutsezkoa baita (edo izan nahi du, behintzat). Adeitasunez

    • Hau zuen etxea da eta kudeatu behar duzue zuen erara, noski.

      Argipen bat: azken asteotan katalanerazko aipamen batzuk ere ekarri ditut.

      Oraino maiz ikusi ditut beste hizkuntzetan idatzitako argipenak, erreferentziak eta abar. Eta ez dut inolako arazorik ikusi. Esaterako (ZuZeu-tik buelta azkar bat emanda):

      “SIMULAKROAREN LIBELOAREN ITZULERA”
      Apirila 16, 2014 – Hasier Etxeberria

      …YO LIBELO, TU LIBELAS, EL LIBELA

      Cuando el traductor navarro Matías Mugica publicó en la revista satírica Ostiela un largo escrito donde denunciaba el actual estado de la cultura en euskara, me escandalicé de sobremanera: me resultó ofensivo que una publicación en euskara, de la que soy suscriptor desde el primer número, publicara así, sin más ni más, un artículo en castellano y, para más inri, largo como pocos. Me escandalicé, también, con la nota explicativa que los frívolos responsables de la publicación ofrecían a los pocos, pero fieles, lectores con que cuenta Ostiela.
      Por lo demás, el artículo de Múgica, “La cultura en euskera”, no aportaba nada nuevo para nuestro pequeño universo vascoparlante, a excepción de decirlo magníficamente, extensivamente y por escrito. Es más, lo tomé como una broma apócrifa por parte de los propios editores………

      —–

      “ZILEGI BEKIT BEHINGOA”

      Maiatza 8, 2013 – Hasier Etxeberria

      … Oteiza, un viaje sin canoa

      [A raíz de la publicación de NOCIONES PARA UNA FILOLOGIA VASCA DE NUESTRO PREINDOEUROPEO (I). Artículo publicado en el Mundo. 1995].
      Recuerdo con enorme placer aquel contestador automático y aquel teléfono rebosante de hace un par de años: Jorge Oteiza descargaba su genio, sus encendidas ideas, en el sistema telefónico de este su sorprendido admirador. Intuiciones preindoeuropeas y sucesos biográficos complicados entre la vida y la muerte, me eran servidos a domicilio. Era un privilegio que me concedió a raíz de la publicación de un artículo en este mismo periódico titulado Oteiza: Sísifo jugando al mus. Se trataba de un extenso comentario sobre su “Libro de los plagios”. Todo finalizó posteriormente con una hermosa jornada, plena de confesiones, aproximaciones y mariscos, que jamás olvidaré………

      ———-

      “GRACIAS BACAICOA (ESKERRIK ASKO)”

      • 2014-08-18 15:35 – Itzain

      ….Gracias Bacaicoa!!

      Gracias por ser tan fieles al idioma de Cervantes, ese idioma que une y vertebra esa gran nación que es España de norte a sur y de este a oeste.
      Gracias por darle la importancia al idioma que lo merece y relegar el vascuence a las aulas y para dar ordenes a pintto, beltza y lagun.
      Gracias por no hacer nada para que esta situación cambie.
      La verdad es que este verano da gusto salir a la calle y comprobar que en vuestras calles solo se escucha Español….

      ……………

      “LOPEZEK DIO “TERRORISMOAREN ITZULERAREKIN MEHATXUKA” DABILELA MINTEGI, “BOZKA GEHIAGO LORTZEKO”

      • 2012-08-01 16:42 – J. Uria

      …..Hitzez hitz Mintegik zera esan zuen irratian. (gaztelaniaz):

      Kazetaria: -¿La cuestión de los presos es ahora mismo el punto mas difícil o decisivo para el final definitivo de ETA?
      Laura Mintegi: -No conozco ningún conflicto en el mundo que despues de un periodo largo de lucha armada haya finalizado sin haber cerrado bien el capitulo de los presos y de las consecuencias del conflicto. Es que no hay, busquemos donde busquemos en el mundo ninguno se ha cerrado bien sin haber solucionado ese problema. Ahora, si queremos cerrar heridas en falso, si queremos dejar el germen para futuros grupos verdaderos, continuistas, autenticos o lo que sea… y estamos dispuestos a arriesgar que la próxima generación se encuentre otra vez con el problema, pues veamos quien es responsable de eso. Pero es que el tema de los presos es parte de la solución”.
      Kazetaria: – ¿En Irlanda del Norte tres grupos disidentes del IRA se han unido para retomar la lucha armada. Eso puede ocurrir aquí puede haber disidencias dentro de ETA?
      Laura Mintegi: – No, absolutamente no. Aquí no existe ese problema. Lo verifica el grupo armado, lo verifica la sociedad que ha tomado la decision contundente por que ese escenario no se repita, lo verifican los facilitadores internacionales. Absolutamente no.
      —–

      bufa 2012-08-02 08:39

      “si estamos dispuestos a arriesgar que la próxima generación se encuentre otra vez con el problema, pues veamos quien es responsable de eso”
      …………………….

      “EDITORIAL BATEN GARRANTZIAZ
      • 2011-10-30 12:10 – Lukas Mateo

      Zati bat dakarkizugu hona, bere horretan:

      “Los que durante tres décadas se han beneficiado de su proximidad a ETA no se han vuelto demócratas por la renuncia a matar de la banda: siguen haciendo alarde de ideas y comportamientos intolerantes o fanáticos que será necesario combatir. La cínica disculpa de la agresión en Toulouse de la presidenta de Navarra ilustra lo arraigado de esa mentalidad impositiva, de la que también hay pruebas en los escritos y declaraciones recientes de sus líderes. La pretensión de hablar en nombre de todo el pueblo vasco, o de saltarse las reglas de juego forzando una negociación extraparlamentaria de sus aspiraciones o pretensiones como si fueran derechos innegables, son otras manifestaciones de esa actitud….
      ——–

      Esandakoa; egin ezazue egin behar duzuena.

  • Le Monde egunkaritik hartua, hiltzaileen motibazioaz zalantzak dituztenentzat:

    L’un des agresseurs a dit : « Charb ? ». Il a tiré sur Charb. Puis ils ont égrené les noms des membres de la rédaction, et ont fait feu en rafales. Selon les propos des rescapés, ils ont crié « Allahou akbar » et « Vous allez payer, car vous avez insulté le Prophète ». A Sigolène Vinson, ils ont dit, un canon sur la tempe : « Toi on te tuera pas, car on ne tue pas les femmes, mais tu liras le Coran. »

    Erasotzaileetako batek esan du: Charb? Charbi tiro egin dio. Ondoren, erredakzioko kideen izenak esan dituzte, eta rafagaka egin dute tiro. Ihes egin dutenek adierazi dutenez, «Allahou akbar» eta «ordaintzera zoazte, Profeta iraindu duzue eta». Sigolène Vinsoni, kainoia lokian jarrita, esan diote: «Zu ez zaitugu hilko, ez baititugu emakumeak hiltzen, baina Korana irakurriko duzu».

  • Norabide bakarreko “adierazpen askatasuna”: musulmanen aurkako sarrazkiez barre egiteko bai. Gainontzeko gaiei buruz adi egon esaten duzunarekin.

    Gu ere Dieudonne gara?

    “50 AUZI IREKI DITUZTE FRANTZIAN, TERRORISMOA USTEZ GORATZEAGATIK”

    “Dieudonne umoristaren aurkakoa da auzietako bat. Etxera joan zaio Polizia, behin-behineko atxiloaldian galdekatzera. Gaur astebete ‘Charlie Hebdo’ aldizkari satirikoaren kontra egindako atentatuaren eta ondorengo gertakarien inguruko dozenaka lagunen adierezpenak ikertzen ari dira.”

    http://www.berria.eus/albisteak/107094/50_auzi_ireki_dituzte_frantzian_terrorismoa_ustez_goratzeagatik.htm

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude