Gerra kazetaritza: John Simpson bonbaketaren erdian

http://www.youtube.com/watch?v=jaUMWYNeab0

Aurreko artikulu batean kontatu genuen bezala, aurrekoen oso bestelakoa ari dira izaten arabiar matxinadak komunikazioari dagokionean. Al Jazeera eta antzerakoei esker, unean unean gertatzen ari denaren berri dugu gure etxeetatik, agentzia edo kronisten beharrik gabe maiz, plazetan jarritako kamerek streaming bidez ematen dizkigutelako irudiak.

Horrek ohiko kazetaritza ere beste standar batzuetara mugitu du. Hoteletik kontatu behar du gerraren garapena ala mugitu egin behar du? Kronika jarraituek analisiak egitera edo testigantzak biltzeko ardurara bilakatu du ohiko kazetaritza. Korrespontsalak bertako usain eta paisaiak deskribatu behar ditu, eta perspektiba historikoa gehitu notiziari. Edo leku eta une baten lekuko izan, bestenaz, eta hori helarazi.

BBCko John Simpsonek bideo honetan egiten duen bezala.

John Simpson, BBCko kazetaria

Irudia | John Simpson, BBCko kazetaria | BBC | LGPL