Geopolitika

Geopolitika –

Amatiñok bere blogean.

Antonio Brufau, Repsolen presidentea, Ekonomia Zirkularra eta Trantsizio Energetikoaren gaineko jardunaldian egon da Bilbon, non adierazi duen Europak egun bizi duen krisiaren arrazoietakoak zerak direla: “gauzak azkarregi egin nahi izana, ondorioez pentsatu gabe eta edozein trantsiziok dakartzan kostuak jendaurrean azaltzeke”.

GeopolitikaRepsol da, mundu osoan, 2050 urterako isuri netoak zero izan daitezen konpromisoa hartu zuen (2019) lehen energia-enpresa. Baina, aldi berean, Repsol bera da konplexurik gabe lehena gogorarazten “trantsizioa –izenak berak dioenez— ez dela berehalakoa, bi urtemugen (2020-2050) arteko etenik gabeko jardunbidea baino”. Eta mesedegarri ez ezik, kalterako ere izan daitekeela lasterregi aritzea, eutsi ezinezko erritmo-garapena aukeratzea. Brufauren ustez, Europar Batasunak, nahi izan arren trantsizio energetikoaren buruzagia izan, ez du nonbait geopolitika kontuan hartu, ez du inoren energiaz duen menpekotasunaz denboraz pentsatu, ez da lehiakortasunik* ezaren ajeaz jabetu eta ez zaio hiritarrari behar bezain argi azaldu edozein trantsiziok darakartzan kostuak eta tentsioak.

*Europako industriari bizkarreratzen zaion C02 kostua munduko garestiena da.

Geopolitika

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Geopolitika”-ri buruz

  • josu naberan 2022-05-15 09:48

    Hemen, geopolitika kontutan hartu ezaren aitzakiak baino, borondate politikoa da falta dena.

    Izan ere, geopolitikaz at edo bazter gauzatu ahal diren proiektu posibleak ere ez dira planteatzen: adibidez, abeltzaintza edo laborantza “intentsiboak” deritzenak (ez- jasangarriak)

    Eta hori ez du aipatuko Braufau jaunak, ezta ere Urkullu jaunak. Horrek SISTEMARI aurre egitea baitakar.