Gazako begiak

Gaza eta egiptoko muga

Krisiaren zurrunbiloan urte berriari hasiera eman diogu. Gehientsuenok aurreko urteetan bezala hamabi mahatsei ito gabe aurre egin ahal izateko borrokan. Beste zenbaitek aldiz, aurten etxea galduta bankuetako atari, aterpe eta bestelako babeslekuetan agurtu dute urte zaharra, berria ailegatu dela ohartzeko betarik gabe.
Hala ere gure zilborretik, lurretik eta mugetatik at burua altxatuz gatazka monotono bat ageri zaigu. Egunero bertako berri ematen diguten arren bazkaltzen ari garen bitartean Gazako heriotzak edo Palestina eta Israelen arteko etengabeko oihuek ez dizkigute ahoan sartu berri ditugun makarroien norabidea aldatzen.
Askotan entzuten dugu Israeldarrek Gazaren aurka jaurtitako misilek 100 zibil hil dituztela goizean, eta iluntzean berriz Gazakoek jaurtitako hala nolako armek 10 hil dituzte Israelen. Zero eta pikuko emaitzak irteten zaizkigu ezinbestean hamar zati ehun egiten dugunean. Hutsaren antzera txotxongiloak bailiran maneiatzen dituzten, harresiz inguratutan kartzela ahaztuan.
Oraindik irakurtzen ikasi ez duten haurrak amorruz jaurtitzen dituzte harriak berauen lagun izan zitezkeen gazte israeldarren aurka. Erlijio eta lurraldetasun gatazkak deabru txikiak sortu ditu inongo kulparik gabe jaio direnen artean.
Juduak historian bizi dutenaz ikasteko astirik ez dute izan dirudienez, holokaustoko infernutik pasa, lurrik gabeko herrialde izatearen zapore mikatza dastatu eta hala ere, palestinarren gaineko errepresioan dihardute munduko erraldoiaren laguntzaz. Aitatxok semeari eskutik heltzen dion legez heltzen dio AEB Israeli. Erortzen denean altxatuz eta igurtzi batez aurrera jarraitzeko esanaz.
Sufrimenduaren garretatik ihes egitea lortu bezain laster Israel nazio izendatu eta bera bihurtu da zapaltzaile. Askatasun eta lur egarrian ibili dira bi herrialdeak, bata bestearen kontra aurretik bati kendu zioten askatasuna orain besteei lapurtuz.
Bake egoerak bakanak dira ekialde ertainean, Palestinako begiak orain Nazio Batuen Erakundean izango dira guztia entzunaz baina isilik.
Ahoa itxita duen herri batek min egiten dienean ezin du oihurik egin!

4 pentsamendu “Gazako begiak”-ri buruz

  • Kontakizun hunkigarria eta bihozpera, baina Malen, “bart goizean” diozunean, noiz demonio ari zara esaten? Ez dulert.

  • Malen Aldalur 2013-01-04 11:31

    Bai nire akatsa suposizio edo adibide batez ari nintzen hitz egiten eta ez dut zehaztu, eskerrik asko