Galicia Hoxeren azkena

Galicia Hoxeren mantxeta. Azken zenbakia atera du gaur paperean.El Correo Gallego argitaratzen zuen enpresa berak argitaratzen zuen gaur Galicia Hoxe gaur itxiko den egunkaria. Izan ere, hasieretan, El Correo Gallego izena zeraman, gerora Galicia Hoxe izango zenak. 1994an zen hori. Adin nagusigoa hartu zuenean baina, krisi ekonomikoak eta erakundeen babes gabeziak hiltzera kondenatu dute.

Galegoak bere presentzia galdu du, beraz desagerpenarekin. Jose Manuel Rey Novoak gogorarazten duen bezalaxe, gaur 75 urte Galiziak autonomia estatutua eskuratu zuen, eta efemerideak zer diren, galegoari ibiltzen laguntzeko baliabideak eskaini beharrean, hizkuntza honetan mintzo zen agerkari bakarra kondenatu dute.

A Nosa Terra agerkari digitalean salatzen duten bezala, galegoak proiektu estrategikoa izateari utzi diola dirudi.

galegoa, galizia, hizkuntza, komunikabideak
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Galicia Hoxeren azkena”-ri buruz

  • Inaki Irazabalbeitia 2011-06-28 17:00

    Como diria o meu amigo Xose: ‘Más notícias pela variante norte do galego-português’

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude