Galegozko egunkari berria, bidean

Galegozko egunkari berria, bidean –

Galegozko egunkari berria, bidean
Argazkia: Valmiñor TV.

Galizierazko prentsa idatziaren historia oso luzea da, XX. mende­?­hasieran “A Nosa Terra” egunkari ospetsua agertu zenetik. Baina iragan oparoa izan arren, gaur egungo egoera oso gordina da, gaur gaurkoz galegozko prentsa idatzirik ez dagoelako. Azken egunkaria, Galicia Hoxe (El Correo Gallego egunkariak sortutako galegozko kazeta) 2011n desagertu zen zortzi urteko ibilaldi laburra egin ondoren, ekonomia?arrazoiak eta salmenta urriak zirela medio.

Aitzitik, prentsa digitalaren osasuna bizkorragoa da Galizian, une honetan galegozko lau egunkari digital daude-eta (Sermos Galiza, Galicia confidencial, Praza Pública eta Diário Liberdade).

Sermos Galiza egunkari digitalak, hain zuzen ere, 2017. urtearen bukaeran jakinarazi zuen 2019an paperezko egunkaria kaleratu nahi zuela galegoz, gaur egungo hutsunea bete ahal izateko. Egunkari berriaren helburu nagusia “ikuspuntu galiziar batetik informazio eta analisi zorrotza Galiziako herriari eskaintzea” izango litzateke. Xoán Costa Sermos Galizaren administrazio-kontseiluaren zuzendariak galegozko egunkaria guztiz beharrezkoa dela azpimarratu zuen, “gu geu izateko geure historia kontatzen dugunak eta ez kanpokoak”.

Egunkari berriaren izena O Diario Galego izango da.

Komunikabide berriaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko, Sermos Galizak kanpaina bat jarri du abian, 2018. urtearen bukaeran 3.000 harpidedun eskuratzeko. Irail honetan jada kopuru horren erdia baino pixka bat gehiago lortuta zegoen.

Ondo bidean, eta aipatutako erronka lortzen bada, O Diario Galego 2019ko bigarren seihilekoan kalean legoke. Asmoa, astean 6 egunetan argitaratzea da, asteartetik igandera arte, astelehenetan ez baita editatuko.

Europako estaturik gabeko nazioetan bertako hizkuntzan argitaratutako prentsaren egoera oso ezberdina da, nazioaren arabera. Estaturik gabeko nazio gehienetan ez dago hizkuntza propioan editatutako egunkaririk. Salbuespen dira beste estatu baten hizkuntza duten Herriak (Flandria, nederlanderaz mintzatzen dena, eta Hego Tirol, alemanez hitz egiten duena), eta bi nazio bereziak: Katalunia eta Euskal Herria.

.

Laburbilduta, hau da Europako estaturik gabeko nazioen egoera bertako hizkuntzan editatutako egunkariei dagokienez:

  • BRETAINIA: Egunkaririk ez
  • ESKOZIA: Egunkaririk ez
  • EUSKAL HERRIA: BERRIA egunkaria
  • FLANDRIA: 8 egunkari nederlanderaz
  • FRISIA: Egunkaririk ez
  • GALES: Egunkaririk ez
  • GALIZIA: Bidean (O Diario Galego)
  • HEGO TIROL: 2 egunkari alemanez
  • KATALUNIA: 7 egunkari katalanez
  • IPAR IRLANDA: Egunkaririk ez
  • KORSIKA: Egunkaririk ez
  • SAMI HERRIA:   AVVIR egunkaria
  • OKZITANIA: Egunkaririk ez
  • SARDINIA: Egunkaririk ez

O Diario Galego egitasmoaren webgunea.

Galegozko egunkari berria, bidean Galegozko egunkari berria, bidean Galegozko egunkari berria, bidean
Egunkaria, galegoa, Galiza, O Diario Galego
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude