Elkarretaratzera deia: Frantziar inperialismoaren kontra Korsikak eta Euskal Herriak askatasuna!

Elkarretaratzera deia: Frantziar inperialismoaren kontra Korsikak eta Euskal Herriak askatasuna! –

Korsikar herriaren eta frantziar estatu inperialistaren arteko gatazka albiste iturri da. Korsikar herriak duintasunez planteatu ditu bere aldarri politikoak eta beste behin ere frantziar estatuaren erantzuna mespretxuzkoa izan da.

Korsikar indar desberdinek oinarrizko aldarrikapen taula bat adostu dute gatazka politikoaren konponketari begira, puntu nagusi gisa korsikeraren ofizialtasuna, preso eta iheslarientzako amnistia eta Korsikaren nazio izaeraren aitortza finkatuz. Otsailaren 7an Frantziako presidenteak irlara egindako bisitan ordea, bere politika inperialistan osoki berretsiz, muzin egin zien erabat puntu horiei. Frantziar estatuaren partetik ez koofizialtasunik, ez amnistiarik eta ez inolako nazio aitortzarik ez dela izanen harropuzkeriaz adierazi zuen Macronek okupazio indarren babesean. Gehienez ere preso batzuk hurbildu eta konstituzio frantziarrean Korsikaren aipamen bat egiteko aukera aipatu zituen. Hortaz, indar korsikarrek mobilizazioaren bidea indartu dute, bereziki gazteriaren eskutik.

Elkarretaratzera deia: Frantziar inperialismoaren kontra Korsikak eta Euskal Herriak askatasuna!Honen aitzinean, Euskal Herritik Korsikara gure elkartasun internazionalista eta anti-inperialista igortzearekin batera, azpimarratu nahi dugu korsikarrek gatazkaren arrazoi politikoak mahaigaineratu izanaren garrantzia. Korsikan iraintzat hartu dute gatazka preso batzuk hurbilduz edo frantses konstituzioan aipamentxo bat eginez konpondu nahi izatea. Korsikan iraintzat dute konponbide politiko bati izkin eginez erabaki sasi-teknikoak soluziotzat aurkeztea. Horregatik Korsika buruhauste bat da frantziar estatuarentzat.

Euskal Herrian aldiz, nazio askapen borrokaren krisia hainbestekoa izaki, abertzale deitzen diren eragile nagusienek gatazkaren arrazoi politikoekin loturiko aldarriak mahai azpian gorde dituzte. Parisek nahi duen bide sasi-teknikoan murgildu dira erabat. Ez dute ez euskararen ofizialtasuna, ez amnistia eta ez Euskal Herriaren nazio aitortza konponbiderako gako gisa planteatu. Alderantziz, frantziar inperialismoaren ordezkari lokalak bidelanguntzat hartuta, frantziar estatuaren jarrera zuritu eta txalotzen dute, eredugarri bailitzan. Are gehiago, garaipentzat saltzen dituzte Parisetik egindako ogi papur eskaintzak eta maltzurkeriazko promesak.

Asimilazioari aitzin eginez nazio askapenaren alde garenok ezin dugu besoak gurutzaturik gelditu. Horregatik, korsikar herriari elkartasuna adierazteaz gain gure herriaren zanpaketa mahaigaineratu behar dugu. Eta baita zanpaketa hori frantziar estatuarekiko haustura osoaren bidez gainditzeko beharra plazaratu ere. Frantziar estatuak menpean gaituen herriok dugun arazoa ez da “zentralismo” auzi bat, nazio zanpaketa arazo bat baizik eta honen konponketaren markoa ez da frantziar konstituzioaren erreformarena, Euskal Errepublikaren eraikuntzarena baizik. Independentzia behar dugu nazio burujabe izateko eta frantziar eta espainiar estatuen kateak hausteko.

Aldarrikapen hau hauspotze bidean, otsailaren 24an larunbatarekin, arratsaldeko 6tan, Baionako Herriko Etxeko plazan burutuko dugun elkarretaratzera deia luzatzen dugu.

Elkarretaratzera deia: Frantziar inperialismoaren kontra Korsikak eta Euskal Herriak askatasuna!

2 pentsamendu “Elkarretaratzera deia: Frantziar inperialismoaren kontra Korsikak eta Euskal Herriak askatasuna!”-ri buruz