Frantses unibertsalismoaz

Frantses unibertsalismoaz –

Frantses unibertsalismoaz

Frantses pentsakera bat badago, bere ustez unibertsala. Batean hala da, bestean ez hainbeste. Adibidez Descartes baten logika orokorra da, edonon eta edonoiz baliagarria, jakintza berriek eskualde batzuetarik omen gainditua, haatik ez ukatua edo ezabatua. Baina horren izenean frantsesek uste dute logikoak direla, beraz unibertsalak, eta arazo guztiak berehala trenkatzen dituzte Gordiosen korapiloa bezala, axaletiko zentzu on labur bati esker.

Les Français sont de terribles simplificateurs erran izan du ahantzi dudan frantses idazle batek: hots frantsesak izigarriko sinplifikatzaileak direla. Eredurik hoberena ene ustez Voltaire idazle handia: gaitzeko begia zuen, panorama oso bat berehala menderatzen zuena, klarki argazkitan hartzen eta zehazki agertzen, baina sakonean zer zegoen bilatu gabe.

Historian aurrera eginez, hor dugu Frantziako Iraultzaren bezperan Rivarol kazetariaren idazki famatua, “Discours sur l’universalité de la langue française” delakoa: frantses hizkuntza unibertsala da klarra omen delako, eta garai batean hala gisan erabilia izan zen Europako eta bi Ameriketako eliteen artean. Hori bukatu da, baina beti hor dago frantsesen ustea, hizkuntza unibertsalaren jabe direla, eta beste hizkuntzak oso nekez ikasten dituzte.

1789an, Iraultza hastean, Frantziako Legebiltzar Konstituziogileak bozkatu zuen “Déclaration des droits de l’homme et du citoyen” delako idazkia, hots “Gizonaren eta herritarraren eskubideen aldarria”. Beraz frantsesek uste dute delako eskubideen herrialdea direla, “le pays des droits de l’Homme”. Haatik egiaz aldarriaren herrialdea bada Frantzia, ez da beti eskubide horiena.

1792ko udazkenera sortu zen Frantziako Errepublika, bere hitzetan Errepublika, besterik gabe, beraz bakarra, unibertsala. Gaur frantses batek “La République” aipatzen duelarik, Frantziako Errepublikaz ari da, bakarra balitz bezala, eta hitz horrez Frantzia du aipatzen. Erregetza absolutistaren ondotik etorri zen horren idurira Nazio absolutista, eta laster Errepublika absolutista. Nazioak erregearen tokia hartu zuen, erregearen eskubide guztiekin, eta haietan herritar bakoitzaren gain “le droit de vie et de mort” delakoa, hots bizitzera uzteko edo ez uzteko eskubidea. Berehala Errepublikak Nazioaren lekua hartuko du. Adibidez “Le chant du départ” delakoak hauxe dio, eta ez dago hobeki erraterik:

La République nous appelle
Sachons vaincre ou sachons mourir
Un Français doit vivre pour elle
Pour elle un Français doit mourir.

Absolutismo hori hizkuntza eskubidean ere agertu zen: Errepublikak erregearena hizkuntza bakartzat inposatu zuen eremu osoan, Frantsesa bistan da, haatik ez edozein frantses mota, hamazortzi dialekto baitzituen, baina Parisekoa.

Beraz frantses gehiengoarentzat ere inposaketa bat izan zen, eta zelan ez beste hizkuntza bat zuten herritarentzat, gehiengoa zirelarik erresuman. Eta frantsesaz beste hizkuntzen ezabatzeko erabakia hartu zuten errepublikano gogorrek. Idazki ofizialak hor daude lekuko, batzuk oraino baliatzen dizkigute tarteka, hala beharrean, gure hizkuntzei muga hertsien finkatzeko, eta gisa horrez etxe zokoan itotzeko.

Azken batean, Frantzia Parise da, eta Parise munduko argia, denen gainetik, denen aurrean dabilena. Horren pentsakera, hizkuntza bezala, unibertsala da, denentzat on eta beharrezkoa. “Soyez comme tout le monde” dioskularik, “soyez comme moi” erran nahi digu.

Soyez comme tout le monde” dioskularik,
soyez comme moi” erran nahi digu.

Frantziako Iraultza nazionalismoaren ama da, autodeterminazio eskubidearena ere. Baina ber denboran eskubide hori hertsiki mugatzen du Nazioa eta Estatua bat eginez: Estaturik gabeko Naziorik ez dago frantses pentsakera politikoan, are gutiago bere mugen barnean. Adibidez Bretainia ezin da nazio bat izan, ez eta nazionalitate bat ere; pentsa beraz gaixo Iparralde txikiño hau!

Frantses unibertsalismoaz

Frantses unibertsalismoaz

Idazle zuberotarra eta euskaltzain emeritua. Laborantzako irakasle ohia. Enbata eta EHAS-en sortzaileetakoa.

10 pentsamendu “Frantses unibertsalismoaz”-ri buruz

  • Benat Castorene 2020-10-30 12:35

    Milesker davant Jauna testu honentzat, aburu egiez betea eta interesgarria da.
    Horregatik bukaera alderako esaldi bakar batek estonatzen nau:
    “Frantziako Iraultza nazionalismoaren ama da, autodeterminazio eskubidearena ere”
    Batetik frantses nazionalismoaz ari zira doaika zeren eta nazioalismoa fenomeno oso hedatua baita eta ez baitu frantziaren beharra existitzeko.
    Bestetik frantses Iraultza autodeterminazioaren ama dela entzuteak oso bitxi egiten dit. Area bitxiago eginen zien Iraultza denborako Lapurdiko gure arbasoei. Eta beste probintzietako euskaldunei ere suposatzen dut.
    Adeitasunez

  • Interessant osso hausnarqueta, Castorene jauna. Autodeterminationea cassu hartan dateque ce Franciaco hirurgarren Statuac, edo haren conceptione baten representatione batec, 1789an Pariseco Pilotalecuan erabaqui bat hartu ukan baitzuen.

    Erabaqui çuten eurac cirela natione osso baten ordezcariac, eta Assamblatu Nationala eratu çuten.

    Hori da autodeterminationea. Ondoren conceptu hori berce eçaugarri batzuc atchiquituta erabili ukan da. Conceptione marxixta-leninistan da herri batec bere independencia escuratzeco duen escubidea.

    Gaur egun euscal herrian hedatua da ideologia colonialista bat ceinaren arauerat autodeterminationea bait da vozcaqueta bat. Vozcaqueta içan liteque tresna bat, cein edocertaraco valia daditequeen, bainan ez da berez, autodeterminationea.

  • Gustatzen liçaidaque honaco haur euscaraz jathorqui adiarazten ahal banu, gure Republicaco Presidentari çucenceracoan:

    Monsieur, madame,

    Est-ce que vous etes tendu ou detendu de la rondelle?

    Hontaracoz, behar bada Axularren naffarrera Leiçarragarena baino egoquiago liçateque.

  • Benat Castorene 2020-10-30 17:18

    Alexandre, uste dut arrazoi duzula ororki edo orokorrean. Egia da nik autodeterminazioaren eskubidea bigarren zentzu horretan erabiltzeko joera dudala. Beste gehienek ere, ezta?
    Gainera aitortu behar dut “Pilota lekua”ren gertaeraz eta ekoizpenaz ezagutza nahiko eskasa dutala, sobera gelditu naiz beharbada abuztuaren 4ko asanblada erabakigarri horretan, ongi famatua frantsesentzat eta gaizki lapurtarrentzat.
    Funtsean ene erreakzio askoren arrazoina da beti dugun Euskal Herriaren kontrako iraultzaren eraso koloniala edo inperialista ixiltzeko edo bederen desenkusatzeko joera. Nehun ez da agertzen joera horretan baino hobeki franrses estatuaren gure kontrako biktoria ideologikoa.
    Horretaz aparte, konfirmaziotzat erran dezakezu otoi zer zentzu-diferentzia egiten duzun ” kasu hartan dateke” eta ” kasu hartan izan daiteke” bi esaldien hartan

  • Benat Castorene 2020-10-30 17:27

    “Est-ce que vous etes tendu ou detendu de la rondelle?”
    Itzultzeko ulertu behar da lehenik, minimoa da, bestenaz zentzu-kontrako irriegingarriak egin daitezke. Nik ez dut pitsik ulertzen zure esaldi horretan, Josuk behar bada?

  • Caixo Benat,

    La rondellerequin seculaco farreac eguiten passa guenituen hillabethe batzuc Ile de Reco patioan, Jakes, Barbas gure lagun portuguesa eta berce lagunen artean. Aguintea çutenac hor normalean asto batzuc ciren, eta haietaz farre eguiten guenuen ascotan.

    Imaginatzen guenuen capitain anderearequin audiencia batean, osso formalac diren horietaco batean, erraitea: madame, j’ai une question importante a vous faire. Voila, est-que…

    Gutirequin nahico phocic vici guinen. Humurea ez cen seculan faltatzen.

    Ohitura theatral hori igarcen dut ipharraldean, ez ordea hegoaldean. Theatroa ascatassunarequin lotzen dut nic. Uste dut therapeutico dela ere.

    Aiphatzen nuen, ceren francieraz badagoelaco hizcunça bat standardiçatua, cein erabilcen bait da botherea impossatzeco. Bainan bothere hori impossatzen dutenac asto hutsac dira. Aiphatzen dituzte les lumieres, les droits de l’homme, etc, metaphysicoqui, ecer ulertu gabe. Bainan ez dute pensatzen. Hori dateque, behar bada, gauça.

    Bainan bada ere maila herricoi bat. Eta Francian cehar dauden herritarrac ez dira ere bethi euren Statua beçala. Gauça bat dira Statu horren nationalismoa eta guero bacoitza non jaiotzen den. Nic franciar osso cultivatuac eçagutu ditut, ceinec gure herria miresten duten eta gure independenciarequin bat ethorri ere. Eta gargarisatzeco ohitura frances horrequin farre eguiten dute ere.

    Francesez erabilcen da maila herricoi osso aberats bat. Hori dateque behar bada hizcunça dominantea eurena delacoz. Bainan osso ongui berheizten ahal da maila standarda, oficiala, eta benetan erabilcen dena herrian.

    Orain bururat ethorcen çait: rouler dans la farine, casser la croute, casser les antoinettes, la rondelle…

    Franciaco herri-hizqueran nabaritzen dut halaco musica rococo bat, refinatua eta intelligenta, non castelleran gustu tcharreco barrocoa den nagussi.

    Euscaraz ere baditugu bi hizcunça maila. Lehena da Leiçarragarena, cultivatua herriac bere hegoac asca ditzançacoz, eta berce bat herricoia, cein aditzen bait da Axularren Guero liburuan. Horrequin batera, badira recompilatuac euscarazco erraera çahar anhitz, ceinetan asco Zuzeun bertan plaçaratuac içan bait dira. Herriac erabilcen duen hizquera eta idazqueran adiarazten da herria beraren egoera animicoa, etc.

  • zer zentzu-diferentzia egiten duzun ” kasu hartan dateke” eta ” kasu hartan izan daiteke” bi esaldien hartan

    Dateque erabilcen dudanean adiarazten dut behar bada dela den hori. Daiteque erabilcen dudanean adiarazten dut behar bada dadila. Dadi da daren forma subjunctibo bat, posibilitateen munducoa. Da denean indicativo hutsa da, reala.

    Da: reala, indicativoa
    Bada-dateque: behar bada da. Ene ustez da.
    Dadi: içatearen posibilitateen eta nahicundeen mundua.
    Litz: irreala. Ez denean. Ledi: irreal posiblea.

    Euscal aditzaren erabilpen haur ez da erakusten hegoaldeco scoletan, eta Universitateco irakasleec ere ascotan ez daquite erabilcen. Erabilcen den modelo gramaticala Larramendirena da, ceina baita castelleraren copia tchar bat. Ipharraldean euscararen modelo gramatical garatuena eguin çuen Ithurry Saraco apheçac. Horretan oinharritzen da schema haur.

    Ni ikasten ari naiz poliqui poliqui hemen çuequin nere iruzquinttoac partecatzen. Josuc osso argui synthetiçatu çuen Euskal Aditzaren Giltza bere articuluan.

  • Benat Castorene 2020-10-30 19:44

    Alexandre, othoi, utz dezagun biok “rondelle”-aren esangura segretua aparteko artikulu baterako bestenaz Davant jaunak arrazoiz pentsatuko du:
    ” Alexandre et Beñat me cassent positivement les antoinettes”

  • Benat Castorene 2020-10-30 21:25

    Milesker Alexandre, badut orai hausnarrean artzeko gaia. Adeitasunez

  • Castorene jauna,

    Ossotoro nathor çurequin bat. Ainhitz esquer çuri ere.

    Adeitassunez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude