Feminismoa, frantses erara

Feminismoa, frantses erara –

Feminismoa, frantses eraraFrantziako Hauteskunde Presidentzialek muturreko feminismoak modu ohikoan dogmatizatzen dituen zenbait printzipio jo ditu. Adibidez, emakumeen pentsaera molde sasi-marxista batean sartzearena, Europako muturreko eskuineko buru nabarmenena Marine Le Pen andrea delarik.

Woke ideologien jarraitzaileei ez zaie Emanuel Macron bozkatzea besterik geratu –Ipar Euskal-Herrian nabarmenki–, hots : gizon zuri, hetero, dirudun eta energia nuklearraren aldekoa. Are gehiago: 12 hautetsi aurkeztu dira, horietatik lau andre, bi ezkertiar : jatorri espainola duen Ane Hidalgo sozialista (botoen % 1’7a), eta Natale Arthaud komunista (% 0’5).

Hau dena nahikoa ez balitz, Manuela Carmena Madrilgo auzapez ohiak zera txiokatu zuen duela bi hilabete inguru: Ukrainako Gerraren arrazoietako bat, negoziatzaile gehienak gizonak direla.

Bada, Le Pen izan da Putinen alde egin duena, bigarren itzuliaren aurreko telebista-debatean erran zuen bezala! Gizonezko hautetsien artetik batere ez da halakorik egitera ausartu, ezta Erik Zemmour eskuindar erradikala ere.

Sozialismoak Hidalgoren porrota aprobetxatuko du bere burua berritu eta aliantzen uztartzeko. Uste dut feminismo militanteak beste horrenbeste egin beharko lukeela.

Feminismoa, frantses erara

Komunikazio irakasle eta iritzi emaile. "Ausartzea bertute haundia, zuhurtziaren lagun beharra"

5 pentsamendu “Feminismoa, frantses erara”-ri buruz

  • josu naberan 2022-05-01 17:07

    Ez diat ulertzen WOKE mugisa hori zertan den, baina neu, Manuelaren aldekoa nauk erabat: ikusirik, patriarkalismoaren aldetik gizonezkook 5.000 urte daramagula gerra etengabeak besterik egiten ez dakigula… botere-txanda gertatu beharra dagoela: emazteen aldeko botere-txanda.

    Zeren patriarkalismoa istrpu historiko bat izan duk.

    Greko, Biblia eta Sumeriako patriarkalismoa baino lehenako gizartea (“Jainkosaren Zibilizazio” Neolitikoa ez baitzen gerrari emana iza. Orduan, arkeologiak argi eta garbi erakutsi digunez, han 2.000 urtetako bakealdiak izan ziren (2.000 urtetako BAKEA, mutilak!

    Beraz, gaur daukagun eskarmentua izanez, eta ORAINDIK ERE gizonezko gerratan dihardutenez, EZ JAKIN NEGOZIATZEN!…. altxa bitez emakume ahaldundun guztiak eta bereziki ezkertiarrak!

    Matxook, ez gaitezen amarruetan ibil, arbola bat edo bestek (Tratcher, Catalina eta Filomena) OIHANA ESTALI NAHIAN.

    Eta OIHAN BI daude: emakumezkoena, (2.000 urtetako bakealdiak egiten zekiten haiena), eta gizonezkoOn OIHAN SALVAJE GERLARIA.

    tXANDA!.

  • Kaixo Josu. Uste dut ematen dituzun datuak binario xamarrak direla; Carmena, trans mugimenduarekin oso lagunkoia da. Arraroa egiten zait mundua zentzu horretan erdibitzea -gizonak (gerra) VS andreak (bakea)-. Arrazonamendu horretan ez-binarioak kanpoan geratzen dira -woke tesien arabera, gehiengoa-, eta gainera ‘gizarte’ erabilten duzu ‘jendarte’ beharrean. Carmena ez da euskalduna, baina euskaraz jakingo balu, ez litzaizkioke halakoak gustatuko. Gainera, nor da Carmena negoziazio mahai horietan daudenen generoa jakiteko?

    Genero arazoetaz aparte, ez naiz oso iaioa sumeriar kontuetan, baina bada zerbait bitxia ematen dituzun -eta diskutitzen ez ditudan- datuetan; orduko andreak aspaldi desagertu omen zirela, horien ondoren Kleopatra etorri behar baitzuen bere inperioarekin, eta horren askoz ondoren M. Estela ‘Isabel’ Martínez de Perón eta bere anikilazio dekretuak Argentinan, edo Margaret Thatcher Malvinen inbasioarekin…

    Nik ez dakit patriarkatuak gerrak sortzen ote dituen -badirudi gerra eta gerra artean, bake gizonak ere egon omen direla-, baina ustezko matriarkatuak ez dirudi oso gauza desberdinik egingo duenik, batez ere testuan agertzen diren Le Pen andrea eta konpainia.

    Are gehiago: gizon-andre arteko banaketa gainditu behar duen pansexualismo hori etortzen denean (ezkerrak asko maite omen du), nori egotziko dizkiogu erruak? Lehen, burgesia zen gure zorigaitz guztien errudun, baina langileria burgestu denez, orain patriarkatuari tokatzen zaio. Beste bat asmatzen joan beharko… Bibliako Satanas edo bekatu originala, adibidez

  • Zer da patriarkatua generobako mundu batean? Orduan, zeini errua egotzi????

  • Alpargatero 2022-05-02 10:42

    Santurtzin gizon bat biolatu omen du beste gizonezko batek. Indarkeria matxista? Genero-indarkeria? De-generazio hutsa? Zer etiketa jarri behar diogu horri? Zer bulego publiko edo txiringito subentzionatu arduratuko da gai horren inguruko genero-katekesiaz?

  • Gogoratu gizon hetero guztiak biolatzaile potentzialak direla. Aldrebes izan bada, gizon-arteko jolas kontsideratu daiteke lasai asko. Ostadarraren bandera biktimaren alde ez dute aterako, hori seguru