Fox Newsen hanka-sartze mundiala…

724652_pic_970x641Hautsak harrotu ditu sarean zabaldutako irudi honek, eskuak burura eraman eta jainko guztiei dei egiteko modukoa. Akats larri gehiegi ditu egia izateko, hanka-sartze bilduma larriegia pisu handiko telebista kate batek egina izateko, nahiz eta internauta askok barruraino irentsi duten. Zorionez, irudia montaje hutsa da, sarean bueltaka dabilen gustu txarreko broma. Hala azaldu zuen berehala Fox Newseko bozeramaileak. “Irudi hori ez da sekula emititu”.

2011ko uztailan, telebista kate estatubatuarrak Tina Fey aktorea eta Sara Palin politikari errepublikarra nahastu zituen, eta irudia oinarritzat hartuta, denbora libre eta “malaletxe” asko duen “artista” batek montajea osatu du.

Zer duzu buruan “Fox Newsen hanka-sartze mundiala…”-ri buruz

  • Ba, gaur goizean listo ibili denak honako titular hau ikusteko aukera izan du Diario de Navarra digitalean:

    DESPUÉS SE TIRÓ POR LA VENTANA DEL BAÑO
    El asesino de Toulouse murió de un disparo en la cabeza en el asalto

    Ez du komentariorik behar…