“Fe de etarras” ETA-ren inguruko Cobeagaren komedia

“Fe de etarras”. ETA-ren inguruko “komedia” –

"Fe de etarras". ETA-ren inguruko "komedia"Netflix plataforma ezagunak telesailak eskaintzen ditu online, eta film berri bat ekoiztera doa: “Fe de etarras”, Borja Cobeagaren azken lana. Cobeaga 2003an ETBko Vaya Semanita telesailaren zuzendari bihurtu zen. Bestetik, Gran Hermano, Confianza ciega, El submarino edo Territorio Champiñón sailen errealizadorea eta Splunge edo En buena compañía telesailen gidoigilea izan da. 2005ean Bilbon, Borja Crespo, Nahikari Ipiña, Koldo Serra eta Nacho Vigalondorekin batera, Arsénico eta Sayaka ekoiztetxeak sortu zituen. Enpresa hauen lehenengo lana Nacho Vigalondoren Kronokrimenak filma izan zen.

2010ean kokatzen dira gertakizunak. Urte hartan Espainia futbol mundialean aurrera egiten ari zen, eta gertakizun haiekin pozik ziren askok zintzilikatu zituzten bandera espainiarrak balkoietatik. Horrela agertzen da pelikulan, bederen: bloke oso bat bandera gorri eta horiekin; balkoi denak, bat ezik. Etxe horren barruan ETA-ko komando bat dago, eztabaidan: batzuen ustez bandera zintzilikatu behar dute, arreta ez deitzeko; besteentzat hori egitea haien printzipioei muzin egitea litzateke.

Zuzendari donostiarraren arabera, egin duen lana “Friends-en antzekoa da, baina pisu franko batean”. Diego San Jose eta Cobeaga ideia honi bueltak ematen 2004ean hasi omen ziren, Vaya Semanitan ziharduten bitartean. Azpimarratzekoa da bi lagun hauek “Ocho apellidos vascos” filmaren gidoia idatzi zutela; eta zinemara berehala iritsiko den “Ocho apellidos catalanes” ere labe berean erretakoa da.

Filmearen bost bertsio idatzi omen dituzte San Jose eta Cobeagak. Lehenengoan, komandoak nahasten ziren hiru hari narratiboetako bat garatzen zuen; beste batean, bizilagun komunitateko lehendakaritza hartzen zuten.

"Fe de etarras". ETA-ren inguruko "komedia"Testuinguruak horrelako lanentzat aproposa dela dirudi. Euskadi Ta Askatasunak armak entregatu berri ditu, eta estilo honetako ikus-entzunezkoek sona handia lortu dute zinemetan; baita proiekzio saletatik kanpo, Patria liburua, esaterako.

Javier Camara koldarra ez dela erakutsi nahi duen beterano bat da; bere konpromisoa erakundearen arabera baldintzatzen duen bikote bat, Miren Ibarguren eta Gorka Otxoa; eta amaitzeko, ETA-n “Chuck Norris” bezala sentitzeko sartu den Gaztela Mantxako tipo bat, Julian Lopez.

Netflixek 100 milioi erabiltzaileko merkatu kuota dauka, beraz, telesaila milaka eta milaka etxeetan sartuko da.

“Fe de etarras”. ETA-ren inguruko “komedia”

2 pentsamendu ““Fe de etarras” ETA-ren inguruko Cobeagaren komedia”-ri buruz

  • Kupidarik gabe 2017-05-16 23:43

    Baina tipo espainiar hau ez al daki beste gauzarik egiten? Egun osoa “euskal” matrakarekin dabil bere boltsikoak betetzeko. Joan dadila pikutara espainarren morroi hau bere euskafobiarekin. Tipo honek espainiarren txaloak besterik ez du bilatzen, eta horren truke, bere boltsikoak bete.

  • ganbaratxotik 2017-05-17 10:08

    Enegarren adibide bikaina gurean ziklo armatuaren luzamendua ulertzeko. Oraindik orain eraginkorra da, intxaurrondorari eragiten diola alegia.