FBIk Megaupload itxi du

megaupload

Interneten bideoak, argazkiak, musika eta edozein motatako artxiboak elkartrukatzeko balio zuen web orria itxi dute. Mundu osoko zenbait herrialdetan burutu den operazioan lau arduradun atxilotu dituzte eta orrialdearen adar nagusiak -Megaupload, Megavideo eta Megaporn- bota dituzte.

FBIak burutu duen operazio hau zortzi herrialdetan gertatu da. Bertan konpainiako zazpi pertsona salatu dituzte gutxienez, hauetako lau Zeelanda Berrian atxilotu dituzte.

Egile-eskubideen jabeei 500 milioi dolar galaraztea, dirua legeztatzeko azpijokoa eta Copyright-a urratzea egozten zaie. Kargu hauekin 20 urte inguruko kartzela zigorra izan dezakete. Konpainiaren buru zen Kim ‘Dotcom’, 38 urteko hacker diruduna.

Operazioan Megaupload web orrialdea ixteaz gain, bideoak dohan eta Streamingen ikustea ahalbidetzen zuen Megavideo eta pornografia deskargatzeko Megaporn web orrialdeak itxi dituzte.

60.000 web orrialdek, AEBtako gobernua egiten ari den pirateriaren aurkako lege berriari protesta egin zioten egunaren ondoren gertatu da. Hala ere iturri ofizialek komunikatu batean jakinarazi dutenez, ekintza biak ez daude lotuta.

Web bat baino gehiago

Egunero 50 milioi erabiltzailek bisitatzen zuten web orrialde honek, interneteko trafikoaren %4 suposatzen zuen. 13. web orrialderik erabiliena zen.

Bertan erabiltzaileek nahi zituzten bideo, musika, argazki edo edozein motatako artxiboak elkar trukatzen zituzten dohainik.

Iturria: Publico