Faxak bizirik dirau Japonian

Munduko banda-zabalera azkarrenetakoa duen herriak eta punta-puntako teknologiaren sortzaileen lurrak faxa maite du oraindik. Interneten erruz ahaztera eta heriotzara kondenatuta dirudien arren, faxak zale asko ditu Japonian.

“Denbora gehiago behar da, baina nire sentimendu eta grinak hobe transmiti ditzaket”, dio Yutaro Suzukik, Japoniako talentuen agentzia bateko langileak. “Emailak oso hotzak dira, nahiago dut eskuz idatzitako dokumentuak faxez bidaltzea”.

Internet Fax Research Institute-k egindako inkesta baten arabera, Japoniako negozio gizon-emakumeen %87,5ek faxa negozioetarako ezinbesteko tresna dela diote.

“Burutik eginda daude japoniar hauek!”, pentsatuko duzu. Ez ba; Japonian, eskuz idazteko kultura oso errotuta dago; adibidez, curriculum gehienak eskuz idatziak bidaltzen dira, enplegu-emaileek pertsona baten izaera nolakoa den haren idazkeran bidez suma dezaketela esaten baita.

Izan ere, japoniarrek kaligrafia ona izan nahi dute, oso garrantzitsua da haientzat. Kaligrafia da ikasgairik zabalduenetako bat: guraso askok kaligrafia klasetara bidaltzen dituzte seme-alabak eta heldu asko ere klasetara doaz hobetzeko asmoz.

Gainera, urteko ospakizun jakinetan bidaltzen diren zorion-gutun digitalak automatikoegiak eta hotzegiak dirudite, masan produzitutako produktu baten antzera. Horregatik jotzen dute eskuz idatzitakoetara eta faxez bidaltzen dituzte. Aipatu beharra dago faxak bidaltzeko ohitura zabalduagoa egon dela hemen baino. Gaur egun, nahiz eta interneten hedapena oso handia izan, Japoniako etxebizitzetako %58,6an fax bat dago oraindik, gobernuaren arabera.

 

5 pentsamendu “Faxak bizirik dirau Japonian”-ri buruz

  • Zenbat dugun ikasteko oraindik japoniarrengandik!! Ordenagailu eta telefonoekin eskuz idazteko ohitura galtzen ari da. Erosketa-zerrenda eta azkar idatzitako apunte txatxuez gain, noiz izan zen eskuz idatzi dugun azken aldia? Denbora beharko genuke gogoratzeko. Gaur bertan gutun bat fax bidez bidaltzea tokatu zait, eta inprimagailuak funtzionatzen ez zuenez, eskuz idatzi dut testua. A ze plazerra! Aspaldi ez nituela zazpi lerro segidan idazten tinta likidodun boligrafoaz!!

    Eskuz idaztea arte bat da (boligrafoa eskuartean heltzea, marginak errespetatzea, ortografia, zuzen idaztea…), baita kaligrafia ere. Gora eskuz idatzitako testuak!

    • Tira, esango nuke herri honetan ohitura handiagoa dugula eskuz idazteko, inguruko herrietan baino. Pentsa, 700 preso inguruk zenbat lagun ote dituzte? Zenbat eskutitz jasoko dituzte astero? Mordoxka bat.
      Eskuz idazteko nostalgia duenarentzat ariketa ona izan daiteke, idatzi eskutitzak presoei. Ez da laguna izan beharrik; edonorena dela ere, oso pozik jasotzen dute, Gainera, guk ere postontzian eskutitzak jasotzeko poza bizi izaten dugu.

  • La letxe,
    Japoniako kaligrafiatik hasita, presoen gaia atera beharra.

    Biba gu, uf.

    • Bai, Broagg, bai. Hala da. Zoritxarrez, gutariko askok egunero, orduro, minuturo, etengabe daukagu presoen gaia buruan, ahotan, eskuetan. Nik ere nahiago nuke hala ez balitz.
      Dena dela, txo, ez dut mitinik bota, presoei idaztea ariketa ona dela esan, besterik ez dut egin.

      • Herrira! Nik ere, artikulua irakurri dudanean espetxera egin dut. Zirriborratu eta zirriborratzen ditugun zientoka gutunetara. Niri ere jotzen dit atentzioa axotari, paperari eta zigiluei buruz nostalgiaz hitz egiten denean. Gure etxetik behintzat ezin izan ditugu desterratu, ezta?
        Eta Broagg, biba gu ez dakit. Baina gora elkartasuna, adiskideekiko leialtasuna eta konpromisoa, gora maitasun militantea? Ba bai, gora.
        Lastima eskuz eta japoniarrez ezin idaztea, baina gaur esana geratuko da: Iosu askatu! Hamalauak etxera! Euskal Presoak Herrira!