Ezer gutxi dakien gizona

Ezer gutxi dakien gizona –

Sam Dolnick kazetariak kontatu du New York Times egunkarian: aktualitate kontuei dagokienez, Estatu Batuetako pertsonarik ezjakinenarekin egon da. Noski, apropos eskuratu du domin hori. Sokratesek zioen “dakidan gauza bakarra da ez dakidala ezer”; horrek bihurtzen zuen, neurri handi batea, jakintsu. Baina honek gutxi dufilosofia sokratikotik.

Ezer gutxi dakien gizona
Damon Winter/The New York Times

 

Erik Hagermanek amets liberal eta ermitauaren arteko nahasketa bat eraman du muturrera. AEBtako hauteskundeak igaro ostean atseden hartzea erabaki zuen: Donald Trumpen garaipenak kalte egin zion. Orduan Hagerman jaunak esperimentu bati ekin zion, hala moduzko babes mekanismo bati, bere burua zaintzeko prozedura kurioso batekin.

Ez dauka munduan gertatzen denaren berri, 2016ko azaroaren 8tik gaurdaino.

“Drakonianoa eta osoa izan zen. Kontua ez zen Trumpez aldentzea, edota eztabaida gaia aldatzen nuela. Banpiroa nintzela sentitu nuen, eta Trumpen argazki batek hauts bihurtuko ninduela”:

Ezer gutxi dakien gizona
Damon Winter/The New York Times

Hasieran egun batzuetarako aldentzea erabaki zuen, baina jada urtebete baino gehiago darama. “Eguraldiari buruzko atala bakarrik begiratzen dut”. Txerriak hazten ditu Hagermanek. Ia inoiz frogatu ez zuen sentimendu bat dastatzen ari da: “aspertuta nago. Baina horrek ez nau gogaitzen”.

Trumpen aurka dagoen jendeak molde ezberdinak hautatu ditu: batzuek sare sozialetan beren iritzia ematera mugatzen dira; beste batzuk ekintzaileagoak izatera igaro dira, eta kalera atera dira, antolatzen dabiltz… Hagermanek aurkakoa egin du. Desagertu.

“Emozionalki inoiz baino osasuntsuagoa sentitzen naiz”. Orain zalantzan jartzen du ea ona ote den egunero hedabideen bitartez elikatzea. Duela gutxi arte Nike enpresako exekutiboa zen (noski, edonork ezin du landa eremuan sekulako etxea erosi eta dena antzarak ferratzera bidali), eta 12-14 ordu inguru aritzen zen lanean egunero.

Bere esperientziari “The Blockade” deitu dio (“gotortzea”).

 

Egin duena nihilista iruditzen zait, aberats batek hartu dezakeen irtenbide erreza. Baina ezin ukatu inbidia apur bat sentitu dudanik, eta joango nintzakeela ni ere hilabete batzuk Urbasan igarotzera, “estatutu”, “euskararen inposizio” eta “kondena” hitzak entzun gabe.

-Erreportajea osorik irakurtzeko, sakatu hemen- 

Ezer gutxi dakien gizona
AEB, albisteak, bakardadea, hedabideak, isolamendua, liberala, liberalismoa, nihilismoa, the blockade, trump

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude