Ezer ez ospatzeko

Ezer ez ospatzeko –

1492ko urriaren 12an Cristóbal Colón leku berri batera iritsi zela esaten du Historiak, baina hark ez zekien hori. Geroago, Amerika deituko zuten.

Ezer ez ospatzeko

Urte horretan, lehenengo gaztelaniaren gramatika argitaratu zen, Nebrijarena; Granada menperatu zuten eta juduak bota zituzten Gaztelatik. Hortaz, penintsulako eta itsasoz bestaldeko lekuak menperatzeko hizkuntza, erlijioa eta bortizkeria erabili zituzten.

Luzaroan, egun horretan “hispanitatea” ospatu genuen, Hego Amerikan ere bai. Horregatik, jai hori beti ikuspegi nagusitzatik egiten zen: inork ez zuen genozidiorik gogoratzen.

2010etik, Argentinan  “Dibertsitate kulturalaren errespetu eguna” deitzen dugu, egun beltza delako. Ez dugu hemengo herriak zapaldu zituztela ahazten, historian zehar, suntsitzeko.

Hala ere, hori iragana da bakarrik? Colonen lehengo bidaian, basati onaren ideia agertu zen: hauek Isabel bere erregina zela eta jaungoiko katolikoa jaungoikoa zela borondatez onartzen zituztelako.  Komunitate batzuek aurka egiten hasi zirenean, basati txarraren ideia agertu zen. Orduan, otzandu beharko zituzten.

Gaur egun, Argentinan, bere lurra defendatzea erabakitzen dutenean, komunikabideek horiei buruz gaizki hitz egiten dute; orduan, berriro basati txarrak dira. Horretarako, talde gerrillariak asmatzen dituzte; Facundo Jones Huala bezala preso politikoak dituzte (ONUri entzungor eginez Txilera estraditatu zuten Lonko Maputxea); Santiago Maldonado (maputxen kausa laguntzen zuena) edo Silverio Enriquez (wichi burukide bat) bezala hil egiten dituzte. Horretaz gain, edozein disidentzia (gremiorenak, irakaslearenak eta abar) kriminalizatzen dute. Basati txarrak garelako.

Hori dela eta, ez dugu ezer ospatzeko, gogoratzeko baizik. Irabazleek idatzi zuten historia berrirakurtzeko oroimena erabilgarria da, eta geroaldia idazteko ere bai. Orduan, zein leku ematen diegu  jatorrizko herriei? 1994tik haien lurraren eskubidea eta hezkuntza haien hizkuntzaz jasotzeko eskubidea Konstituzioan daude. Eta guri buruz? Zer nahi dugu Latinoamerikarako? Zer izan nahi dugu?  Aberri Handi Latinoamerikarra, hau da, kontinente subirano bat? Edo botere ekonomikoei errenditutako lur bat? Aukera hori gure esku dago.

Ezer ez ospatzeko

Eskola publikoko irakaslea naiz