Ezagutu Haiti

Haiti puntuz-puntu

1) Haiti kolonia frantsesa izan zen, baina AEBen ondoren, bere burujabetasuna lortu zuen lehen herria izan zen. Hau 1804an gertatu zen.

2) Menpekoek sistema esklabista abolitu zuten lehen herrialdea da Haiti. Esklabotzaren aurkako erabakietan aitzindaria izan zen.

3) 1492an Cristobal Colon La Española ontzian bertara heldu zen eta Espainiako inperioaren zati izatera pasatu zen. Espainiarrak heldu baino lehen, arawak, karibeak eta tainoak bizi ziren gaur Haiti den lurraldean.

4) XVII. mendean, irlaren mendebaldean bukanero eta kortsarioak ezarri ziren. Tabakoa landatzetik eta larruak saltzetik biziko ziren hauek. Tortuga irla famatuan ezarri ziren hauek, eta eragina hedatu ahala, Frantziaren eraginpera iragan ziren lurrak. Ryswickeko akordioaren bidez, Espainiaren lurrak Frantziarenak izatera pasatu ziren 1697an.

5) Hurrengo mendean, Frantziaren sistema esklabistaren menpean, 300.000 esklabu eta 12.000 pertsona libre zeuden.

6) 1769an Haitiko iraultza jazo zen. François Dominique Toussaint-Louverture izan zen mugimenduaren gidaria, eta espainiar, frantses eta ingelesen aurka borrokatu ziren. Hau, atxilotu zutenean, Frantziara desterratu zuten.

7) 1915ean, ordurako Haiti independientea zelarik, herrialdearen ezegonkortasuna argudiatuta, AEBek inbaditu egin zuten. Ameriketako Estatu Batuen kontrolpean egon zen 1934ra arte. 1957an François Duvalier hautatu zuten presidente. Honek AEBen laguntza ekonomiko eta militarrarekin, bere burua hil arteko presidentetzat izendatu zuen. Papa Doc deitzen zioten. Bere seme Jean-Claude Duvalierrek ordezkatu zuen 1971an. Nene Doc deitzen zioten honi. Duvaliertarren garaia 1986an amaitu zen, herri altxamenduaren bidez.

8) 1991tik 2004a Jean-Bertrand Aristide izan zen presidentea. 2004an istilu larrien ondoren NBEtako kasko urdinek sartu ziren Haitin.

9) Egungo presidentea René Preval da.

10) Haitik mendebaldeko hemisferioko renta per capita baxuena du. Nazio Batuen Giza Garapenerako Indizean 177tik 150.a zen.

11) Haitik 2007. urtean 8.700.000 biztanle zituen. Horien %95 jatorri afrikarrekoak dira eta gainerako %5 zuri eta mestizoek osatzen dute. Hizkuntza ofiziala frantsesa da kreolerarekin batera. Erlijio nagusia katolizismoa da, nahiz eta protestantismoak indarra hartu duen azken urtetan. Vudu praktikek ere indar handia dute.

Haiti, ezagutu

Irudia | Haiti, ezagutu | Ezezaguna | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.