Ez naiz ixilik geratuko

Mzc3MQ==

Geroxeago RAMeko ordezkariak etorri dira, aztoraturik, ordenadoreetako teklatuetan urduri eta era harrigarrian hasi direlarik tekleatzen.

Minutu batzuen buruan, aeroneskek euren lanpostuak hustu dituzte, agenteengana gehitzeko. Seguru asko DSTko poliziak, telefonoz auskalo norekin hizketan ari zirenak telefonoz.

Azkenik,  Royal Air Maroc-eko aeroneskak adierazi dit hegazkina beteta zela, eta itxadon zerrendan izan naizela sartua eta, ondorioz, ezin izango dudala Laâyounera bidaiatu. (Erabateko gezurra, biletea saldu didan agentziak ziurtatu baita aurez lekua neukala).

Balio beza Moura Borja argazkilariak lekua izan duela bidaiarako, nahiz eta nik baino egun bat beranduago erositako txartela izan eskutan. hegazkinetik jakinarazi dit berak “12 edo 14 leku libre daude”.

Gauza bera esan dit telefonoz Laâyounera iritsitakoan, Mohamed Messaoudi abokatu eta giza eskubideen militanteak: “hamarren bat leku egon dira hutsik abioian”.

Denbora askoan lehen aldia da herritar marrokiar batek ezin duena bere herri barnean bidaiatu. Maroko ofizialak sahara bere lurraldetzat badauka, kontradizkio handia bat erakusten du honekin.

Alde batetik bestera ibiltzeko pasaporte berezi baten beharretan bagara, garai kolonialetan bezala, ibilera librearen gure berme behar lukeen estatuak esan beharko digu zein den pasa-agiri preziatu hori lortzeko bidea.

Honek guztiak gutxienez erakusten duena da estatuaren urduritasunaren aurrean gaudela, gune erabakior zalantzatien aitzinean. Hamar urtean kazetaritza egitea debekatu ondoren, hara non orain neure herrian ibiltzea ere eragotzi didaten.

Zer leporatzen dit bere legeak ere betetzen ez dituen erreinu honek?

Ni ez naiz iheslari bat, ez naiz klandestino bat, Marokon bizi naiz eta bizi nahi dut.

Zer derakuste aurrerakako ihesaldi honek?

Zerbait ezkutatu nahi al dute Laâyounen?

Ala disolbatu eta urtu egin nahi dute orain herri honetako agintariek, beste garai batzuetako erabakien bitartez, beste garai batzuetako mentalitate feudala erabiliz, duela 35 urte berariaz eurek sortu eta kakaztu duten arazoa?

Sei urte dira ertaroko erabaki batez idaztea debekatu zitzaidala. Ez idazteko, neure hizkuntzan ez espresatzeko eskua moztu balidate bezala da.

Estatu marrokiarrak ez dit neure lana egiten utzi nahi, ez du nahi neure familia zain dezadan. Txirotu nahi nau.

Aski dela, diot.

Batera zein bestera, nire ahotsa entzunaraziko dut.

Irudia | Shara Bandera | Axular | Creative Commons By SA

Gaur egunean, Demainonline albistari digitala zuzentzen dut, nire herrian Marokon.