Euskal Selekzioa nagusi Kayak Surf eta Sokatira txapelketetan

Euskal Selekzioa nagusi Kayak Surf eta Sokatira txapelketetan – 

Bi kirol. Selekzio bat. Garaipen eta lorpen ugari. Asteburu honetan Sokatirako munduko txapelketa eta Kayak Surfeko Europar txapelketa ospatu dira Bizkaian. Bietan presentzia nabarmena eduki du euskal selekzioak. 

Alde batetik, sokatirako munduko txapelketa ospatu da azken lau egunetan Getxoko kirol gunean, Faduran. Euskal Herriak zazpi dominarekin itxi du Getxoko Sokatira Mundiala. Sailkapen orokorrean munduko bigarren gelditu da. Lehenengo postua Suitzarentzat izan da, 14 domina irabazi dituzte.

sokatira

Lorpenik azpimagarriena larunbatean lortu zuen euskal taldeak. Munduko txapeldun bilakatu baitziren lur gaineko 500 kilo emakumezkoen modalitatean eta lur gaineko 560 kilo gizonezkoenean. 4 modalitatetik 2 irabazi zituen Euskal Selekzioak.

Euskal Selekzioa nagusi Kayak Surf eta Sokatira txapelketetanBestalde, asteburu honetan Europako Kayak Surf txapelketa ospatu da Sopelan. Txapelketa honetan ere Euskal Selekzioak arrakasta izugarria izan du. Hamazazpitik hamabost garaipen lortu ditu euskal taldeak. Sailkapen orokorrean lehen postuan gelditu da Euskal Selekzioa, Galizia, Italia eta Danimarkaren aurretik. Garaipen guztien artean, azpimagarrienak Ainhoa Tolosak eta Hodei Etxeberriak lortutakoak izan ziren, biak maila altueneko txapeldun bilakatu baitira asteburu honetan.

Euskal kayak surflariek argi utzi dute indartsu datozela eta dena emateko prest daudela hurrengo urtean ospatuko den Ingalaterrako Munduko txapelketan.

Zorionak denei!

 

-Euskal Selekzioa nagusi Kayak Surf eta Sokatira txapelketetan

Nire begietatik ...