Eurovisionen irabazlea Euskovisionek aztertua

Eurovisionen irabazlea Euskovisionek aztertua

Eurovision sonatua jokatu zen bart Kieven (Ukrainia), Salvador Sobralek irabazi zuena. Euskovision atarian esana zuten, lehiaketa baino dezente aurretik, Portugalgo ordezkaria faboritoen artean zela.

“Urte bat ausente egon eta gero, badator Portugal eskema guztiak apurtzera” lerroburua duen bideoan Imanol eta Iñakik Salvador Sobralen “Amar pelos Dois” aztertzen dute, “Aurten balada potente bat aurkezten dute jaialdira eta adi!” esanez

Euskovision.eus atarian aurkitu dugu bideoa, beste informazio mordo batekin batera.

“Eurovision jaialdiari buruz aritzen gara euskaraz. Jarrai gaitzazu! Berriak, bideoak, iritziak, elkarrizketak, inkestak… #EHmarka defendatuz, gure nortasuna abestu nahi dugu” definitzen du bere burua Euskal Herria jaialdiaren parte izatea eta euskal ordezkariren bat oholtza gainean ikusi nahiko lukeen guneak.

.

#Euskovision

Webgune bat izateaz gain, azken urteotan Eurovision Twitter bidez euskaraz jarraitzeko traola ere bada #euskovision, ikus-entzule askori zokoratua zuten jaialdiaz jarduteko (gozatzeko?) modu berri bat eman diena; Umap-en esanetan, azken 24 orduetako joeren artean izan da.

.

 

Eurovisionen irabazlea Euskovisionek aztertua Eurovisionen irabazlea Euskovisionek aztertua
Eurovision, Euskovision

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude