Etna lehertu zaie esku artean

Etna lehertu zaie esku artean

Pasa den ostegunak naturak daukan indarraren beste adibide garbi bat utzi zigun.

Honakoa kontatzen digu Wikipediak Etna sumendiari buruz: “Siziliako ekialdeko kostaldean dagoen sumendia da. Europako sumendi aktiborik handiena da eta gaur egun 3.326 m ditu, erupzioen eraginez 1865tik 21,6 metro galdu baititu. Alpeetatik hegoaldera dagoen Italiako mendirik altuena da, 1.190 km² azalera du, baita lau krater ere. Munduko sumendirik aktiboenetako bat da, ehunka aldiz sartu baita erupzioan milioi erdi urteetan zehar. Batzuetan oso suntsitzaile izanda ere, jendeak ez du arriskutzat hartzen. Hala ere, historikoki zenbait erupzio arriskutsuak izan du: Vergiliusek Aeneisetan deskribatzen duena, 1669koa, 1928koa… Etnaz gain, Italian badaude beste sumendi batzuk ere, Vesuvio eta Stromboli, esaterako. Hala ere, bi horiek ez dute Etnarekin inolako erlaziorik, prozesu geologiko oso ezberdinengatik sortu baitira.

Etna lehertu zaie esku artean

Azken 2000 urteetan zehar Etnaren aktibitatea jariotsua izan da orokorrean, erupzio nahiko indartsuekin.

Sumendia betidanik ezagutu eta aztertu den arren, ez dago batere argi nola sortu zen. Inguru hartako tektonika oso konplexua da; hori dela bide, hainbat teoria daude Etnaren sorrera azaltzen saiatzen direnak. Zientzialari guztiek dakitena zera da: sumendia puntu bero (hotspot) batean dagoela, alegia, aktibitate tektoniko handia duen gune batean. Horrek azal dezake Etnak duen jarduera etengabea.

Erupziorik suntsigarriena, zalantzarik gabe, 1669an martxoa eta ekaina artean gertatutakoa izan zen. Adituen aburuz, 830.000.000 m³ laba eta tefra askatu ziren orduan”.

BBC telebista britainiarreko ekipo bat Etnara joan zen pasa den astean dokumental bat egiteko asmoz. Gailurrean zirela, ordea, sumendia orroka hasi zen. Arrapaladan hanka egin behar izan zuten handik, zerutik harriak erortzen zitzaizkien bitartean, eta ozta-ozta lortu zuten biziri ateratzea. Bertan zen Rebeca Morelle kazetaria, eta twiterreko hari honetan kontatu du esperientzia:

Argazki esanguratsu hau ere zintzilikatu zuen sare sozialetan: leherketak jaka eragin zizkion kalteak erakutsiz, eta bitartean, Etna mendia atzean, oraindik ere kea dariola.

Etna lehertu zaie esku artean

Pasadizoa kuriosoa izateaz gain, interesgarria iruditu zait albistea baino leherketaren uneko grabaketa ekartzea. Izan ere, ez dakit historian zehar inork grabatuko ote zuen sumendi baten leherketa hain gertutik; eta bizirik atera kontatu ahal izateko, noski.

Etna lehertu zaie esku artean
bbc, dokumentala, etna, Etna lehertu zaie esku artean, laba, leherketa, magma, natura, sizilia, sumendia, sumendiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude