ETA, ustezko lapurretak eta Frantziako egunkarietan berriak

ETA, ustezko lapurretak eta Frantziako egunkarietan berriak

Hego Euskal Herriko edo Espainiako hedabideak irakurri edo entzunez esnatu denari helduko zitzaion, ETAri leporatzen diotela Romans-sur-Isereko fabrika batean dokumentazioa faltsutzeko egindako lapurretaren egiletza.

Hego Euskal Herriko prentsan bezala, Espainiakoak ere, datozen astetan eman daitezkeen mugimenduak argudio hartuta, arreta handia eskaintzen ari zaizkio berriari.

Ikusi, bestela, Publicok, El Correok, El Paisek, Deiak edota El Mundok nola landu duten notizia. Inork, Espainiako agentziek (Vasco Pressek eman zuen notiziaren lehen bertsioa) diotena irakurri eta gero Frantziakoetan begiratu nahiko balu, lan nekezagoa izango luke haren gaineko informaziorik bilatzen.

Azken aldian ohikoa bilakatu da, ETArekin lotutako edozein informazioren bila hasi eta Frantziako egunkarietan (Liberation eta Le Monden bereziki) haren aipamenik ez topatzea. Egunkari erregionaletako kroniketara jo behar izaten da, xehetasun gehiago jakiteko.

Behin baino gehiagotan ekarri izan dut hona Frantziak halako gaiak jorratzeko duen politikak. Politika gai izateari utzi dio, gertakizunen atalean sartzeko, batere oihartzunik gabe ia. Adierazgarria da zentzu horretan, Le Mondek berak ere, Aurore Martinen kasuari lekua eskaintzea arazo politiko gisa, eta ez ustez ETAk egindako lapurretari.

Frantziako komunikazio politika zein den jakinik, komeniko al litzaioke halakorik Espainiari? Edo alderantzizkoa komeni zaio berari, dominatua duen gatazka bati ahalik eta oihartzun handiena egitea?

ETA, ustezko lapurretak eta Frantziako egunkarietan berriak

Irudia | Notiziari ze garrantzia eman, lekua eskaini ala ez… | Jochen Gerner | LGPL
ETA, ustezko lapurretak eta Frantziako egunkarietan berriak

Zer duzu buruan “ETA, ustezko lapurretak eta Frantziako egunkarietan berriak”-ri buruz

  • ETAri geratzen zai(zki)on azken aktiboa(k) armak uztea eta / edo bere burua disolbatzea dira. Atentatuak egiten berriro hastea sekulako astakeria izango litzateke, baina aktibo horiek ezein gobernuri debalbe oparitzea ere hankasartze galanta litzateke, batez ere epe laburreko arrazoi taktikoak kontuan hartuta: ETAk egiten duena egiten duela, ezker abertzaleari ez diote utziko aurkezten hurrengo hauteskundeetan. Zer egin orduan? Bigarren plano batean geratu beharko luke ezker abertzaleari bidea erraztuz, baina nik ez dut ikusten zergatik Espainiako gobernu gero eta patetikoagoari oparitu behar zaion berari ere geratzen zaion azken aktiboa, eta gainera dena musutruk… Albiste hau logikoa da: asteburu famatua pasa da, eta inolako komunikaturik ez… Mutilak urduritzen hasiak dira Madril aldean.